Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 otsaila 2019 17:00

Gasteiz On elkartearen Outlet-Merkealdi Feria inauguratzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta Gasteiz On elkarteko zein erakunde babesleetako ordezkariak

Eguna. Asteazkena, otsailak 6

Ordua. 10:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia (Olarizu aretoa)

—————————————-

Prentsaurrekoa. Principal Antzokiko VIII. Ganbera Zikloa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko zuzendari Puy Asurmendi; eta Laboral Kutxako Komunikazio arduradun Kepa Ortiz de Urbina

Eguna. Asteazkena, otsailak 6

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————–

Prentsaurrekoa. Emakumezkoen Saskibaloi Txiki Kopa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Vital Fundazioko presidente Jon Urresti; Saskibaloiko Euskal Federazioko presidente German Monge; eta Araski taldeko presidente Livia López

Eguna. Asteazkena, otsailak 6

Ordua. 11:00

Tokia. Soka etxea (areto gotikoa), Vital fundazioko egoitza

—————————————

Prentsaurrekoa. 2018-2019ko Empleo Gune, Vitoria-Gasteizko Enplegu Foroaren bigarren jardunaldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreorde Ivan Igartua

Eguna. Asteazkena, otsailak 6

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:30

Udaltzaingoaren Agenteek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Salburuako bere etxebizitzan eztabaida bat izan ondoren bere bikotekidea jotzeagatik genero-indarkeriako delitu bat egin izanaren usteko egile gisa. Bi bikotekideren arteko eztabaida gogor baten berri jaso zuten 092 telefono-zenbakian, eta eztabaida horretan, gela batean giltzaz itxita geratzea lortu zuen emakumeak, irainak eta kolpeak jaso ondoren.

Jasotako adierazpenak eta erasoaren zantzu nabarmenak ikusirik, udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta gaur goizean epailearen esku geratu da.

Udaltzainen aurkako atentatua

Udaltzaingoaren Agenteek, halaber, 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, polizia-agenteen aurkako atentatu-delitu baten ustezko egile gisa.

092 telefono-zenbakira 15:30ak aldera egindako dei batek zioen zenbait pertsona hainbat kalte eragiten ari zirela Salburua auzoko bebarru batean. Zenbait patruila leku horretara joan ziren, eta bertan, bi gizonezko topatu zituzten makila banarekin. Gertaerak argitzen ahalegintzen ari ziren bitartean, gizonezko batek, oso erasokor, udaltzainen aurka egin zuen, eta are mehatxu egin zion udaltzain bati, lepoan zintzilik bere zorrotik atera gabe zeraman labana batez. Patruilak atxilotu egin zuen.

Lau pertsona zauritu dira istripuetan

Auto batek 45 urteko gizonezko bat harrapatu du oinezkoen pasabide batean, Zurbanoko Atea kalean, eta gero, anbulantzian eraman dute Txagorritxuko Ospitalera. Inplikatutako ibilgailuko gidariari salaketa jarri diote administrazio arloan, Espainian gidatzeko balio ez duen gida-baimen bat aurkeztu duelako.

Argiketa-talde bat Bilbo plazan gertatutako istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da. Istripu horretan bizikleta bat ere izan zen tartean; bizikleta gainean zihoan 38 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen eta, larrialdi-zerbitzuek artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Atzo Rigoberta Menchu plazan gertatutako istripu bat ere ikertzen ari dira, eta bertan, emakume gidariak, izotzaren ondorioz bere ibilgailuaren kontrola galdu ondoren, garaje baten atearen aurka jo zuen, ate horri kalte handi samarrak eraginez, baita barrualdean aparkatuta zegoen beste ibilgailu bati ere. 48 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

58 urteko txirrindulari bat, halaber, Ospitale horretara eraman zuten, bere bizikletan Teodoro Gonzalez de Zarate kalean barrena zihoala lurrera erori ondoren.

Udaltzainek beste 17 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 25 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 9 jarduera egin zituzten.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:23

 

Ibilbidea antolatu dute hiriko 18 tokitan izango diren instalazioez, proiekzioez eta ikuskizunez gozatzeko

Estatuko nahiz nazioarteko artista entzutetsuek hartuko dute parte

Informazio guztia https://v-g.eus/umbrafestival web orrian.

Gasteizko Umbra Light jaialdiak argiz eta artez beteko ditu Gasteizko Erdi Aroko almendrako eta zabalguneko leku publiko eta eraikin ezagunak, otsailaren 21ean, 22an eta 23an, eta, horrela, hiria eta lurraldea erreferente izango dira turismo, kultura eta teknologia arloan. Lehen aldiz egingo den jaialdian, 18 argi instalazio, proiekzio eta ikus-entzunezko ikuskizunez gozatzeko gaueko ibilbidea antolatu dute.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak babestutako ekitaldi honekin batera, kulturarekin lotutako eta profesionalentzako programa bat izango da.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapenaren Saileko diputatuak eta Maider Etxeberria Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko zuzendariak aurkeztu dute gaur jaialdiaren programa prentsaurreko batean, ekitaldia antolatuko duen zuzendaritza taldeko Joaquín Pérez-Goicoechea, Rafael Gallego eta Carlos Torrijosekin batera.

Umbra Light jaialdia otsailaren 21ean, 22an eta 23an izango da, 19:00etatik 23:00etara.

Inaugurazio ofiziala otsailaren 21ean, osteguna, izango da, arratsaldeko zazpietan, Espainia plazan, eta Gasteizko udaletxearen fatxada argiztatuko dute. Ordutik aurrera, ikuskizunak aurrera egingo du Erdi Aroko almendrako eta zabalguneko aire zabaleko hainbat eremu publiko, eraikin historiko eta berdegune lotuko dituen ibilbidearen bidez.

Ibilbideak 18 geraleku izango ditu eta horietan instalazioak, argiztapenak, proiekzioak eta ikus-entzunezko ikuskizunak izango dira: katedral berriko lorategiak, Florida parkea, Foru plaza, Espainia plaza, San Migel eliza, Probintzia plaza, XI. mendeko harresia, Frai Zacarias eraikinaren ondoko lorategiak, Oihaneder jauregia, ur biltegia, Kontrast Afrika murala (Eskola kalea), Gasteizko garaipena murala (Santa Maria kalea), Eskoriatza-Eskibel jauregia, Santa Maria plaza, Santa Mariako kripta, Denboraren harira murala (Burulleria plaza) eta Alamedako markesaren plaza.

Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, nabarmendu duenez, “oso hiri erakargarria dugu, eta jendeak gero eta gehiago atsegin du, eta horrelako ekimenek erakusten dute erakunde guztiek batera lan eginda gai garela ekitaldi handiak arrakastaz antolatzeko”. Alkateak gasteiztarrak eta beste hiri batzuetako herritarrak gonbidatu ditu hiru egunetan hiria argiz eta kolorez beteko duten saioetara hurbiltzera.

Cristina Gonzálezek, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak, bere aldetik adierazi duenez, Umbra Light jaialdiak “hirian eta lurraldean mugimendua sortuko du behe denboraldian; turismo sektorean urtarokotasuna murrizten lagunduko du, eta eragin positiboa izango du gure hotel eta landetxeetan, taberna eta jatetxeetan, eta merkataritzan. Jaialdia aurten egingo da lehen aldiz, baina gure asmoa da jarraipena izatea”.

Maider Etxebarriak, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko zuzendariak, nabarmendu duenez, jaialdiari esker “hiriko eguneroko tokiak beste era batera ikusiko ditugu, leku horiei beste modu batean begiratuko diegu eta harritu egingo gara. Eta jakina, orain eta etorkizunean Gasteizek, Arabak eta Euskadik izan behar dituzten balio gakoak jorratu eta indartuko ditugu: natura eta ingurumena, ondarea eta artea, teknologia eta berrikuntza, eta gizarte konpromisoa”.

Programazioa eta programa osagarria

Umbra Light jaialdian ikusgai izango diren instalazio, argiztapen eta proiekzio gehienak (14) ekitaldi honetarako sortu dituzte berariaz; izan ere, light art delakoan edo argiztapenean esperientzia handia duten estatuko nahiz nazioarteko artista ugari erakarri ditu ekitaldiak. Besteak beste, Frantziako, Alemaniako, Argentinako eta Espainiako artistek hartuko dute parte, baita bi euskal artistak ere.

Gasteizen ikusi ahal izango dira, hain zuzen ere, lehen aldiz Espainian, Frantziako zenbait artistek Londreseko Lumiere eta Lyongo Le Fête des Lumières nazioarteko jaialdi entzutetsuetarako sortutako argi instalazioak, bai eta nazioarteko beste jaialdi askotan parte hartzen duen artista alemaniar baten lana ere. Lan guztiek jorratzen dituzte kultura, natura eta ingurumena, teknologia eta berrikuntza eta gizarte konpromisoa.

Gasteizko Umbra Light jaialdia antolatu duen zuzendaritza taldeko Carlos Torrijosen esanetan, “oso harro gaude gaur aurkezten ari garen programa honetaz, estatuan nahiz nazioartean ospe handia duten artistek parte hartuko dutelako eta instalazio gehienak gure hiriko guneetarako prestatu dituztelako berariaz, argiaren bidez leku horiek eraldatzeko. Artista ugarik agertu dute parte hartzeko interesa. 70ek baino gehiagok erantzun zioten deialdiari. Ziur gaude aukeratutako instalazioek ikusleak harrituko dituztela eta gozaraziko dietela”.

Gainera, bestelako ekintza osagarriak ere izango dira: dibulgazio jarduerak, Arabako Astronomia Elkartearen eskutik, neguko zerua gauez behatzeko, otsailaren 22an eta 23an, eta profesionalentzako sinposioa: Abangoardia argiak, otsailaren 21eko goizean, Villa Suso jauregian.

Horrez gain, hiriko leku estrategikoetan (Loma Jenerala plaza eta Aihotz plaza) kokatutako bi informazio gunetan, gidari turistikoek orientazioa eta laguntza emango diete bisitariei (jaialdiaren programa, ordutegiak, ibilbidea…).

Plano 2019_03_02 ( RP)

2019_02_05_UMBRA_ Programa Def

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:04

Alejandro Echeita Benguriak (Vitoria-Gasteiz, Araba) aurkeztutako “Bilatu” kartelak irabazi du Gasteizen otsailaren 26tik martxoaren 5era arte ospatuko diren Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa.

Orotara, 38 egilek 40 lan aurkeztu zituzten lehiaketara, eta Arabako diseinu grafikoaren alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak hauek hautatu zituen lehen fasean

HEMEN DAGO, Susana Ibáñez Freiria (Noain. Nafarroa);

ALMENDRA ABIAPUNTU, FESTA ZABALTZEN! ¡EXTENDIENDO LA FIESTA, COMO PUNTO DE PARTIDA LA ALMENDRA! Iñaki Martinez Albizu (Azpeitia, Gipuzkoa)

MAS-CARA-DA, Regina Pascual Guzman (Bilbao)

Leloa: BILATU, Alejandro Echeíta Benguria (Gasteiz)

Bigarren fasean, finalisten artetik “Bilatu” leloa duena jo da irabazletzat, botoen % 60a lortu baitu. “Hemen dago” eta “Almendra abiapuntu, festa zabaltzen! ¡Extendiendo la fiesta, como punto de partida la Almendra” izenekoak botoen % 20a jaso du.

Hauek osatu dute epaimahaia: Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, eta Gasteizko Arte eta Diseinuko goi mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialdea BHI (Arte Batxilergoa). Ikastetxeek partaidetza-prozesu baten bidez eman dute botoa.

2019ko Inauteriak iragartzeko irudiak 1.500€ saria jasoko du. Egilea, Alejandro Echeíta Benguria, 19 urtekoa, Ilustrazioko bigarren kurtsoa ikasten ari da, eta kartelak 13 urte dituenetik diseinatzen ditu. Gainerako finalistek 250€  jasoko dituzte.

Aurtengo lehiaketan 38 egilek hartu dute parte, eta 40 lan aurkeztu dira guztira. Artisten % 50a Gasteizen edo Araban bizi dira, % 12´5a Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 37´5a beste probintzia batzuetan. Kartelen % 45a emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 55a, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, 30 urtetik beherako egileena izan da lanen % 30a.

Aurkeztutako kartelen erakusketa Lakua, Salburua eta Pilarreko gizarte etxeetan izango da, 2019ko otsailaren 15etik, martxoaren 5era bitartean.

 

Share