Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 otsaila 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Udalaren Gurasotasun Positiboari buruzko Programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio Lopez de Munain; eta Haurtzaro eta Senitarte zerbitzuko buru Loli Garcia

Eguna. Ostirala, martxoak 1

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————-

Gasteizen mugikortasun elektrikoari babesa azaltzeko ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; udal teknikariak eta Taxiaren Arabako Elkarteko ordezkariak

Eguna. Ostirala, martxoak 1

Ordua. 11:00

Tokia. Plaza Berria

——————————–

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, martxoak 1

Ordua. 11:15

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————

Harrera ekitaldia Saskibaloiko Erreginaren Kopan parte hartzen duten talde eta delegazioei

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Ostirala, martxoak 1

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:02

 

 

 

 

 

 

 Alkateak nabarmendu du “herritarrek dagoeneko bere egin” dutela “espazioa”

Fruta eta barazki azoka pergolaren azpian egin da lehenengoz

Casto Solanok ‘Oreka’ eskultura-multzoak Salburuko hezeguneekin duen harremana azpimarratu du

 Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gasteizko alkate Gorka Urtaran buru zela egin da erakundeen bisita gaur goizean Santa Barbara plaza eta inguru eraberrituetara. Lanek 6,7 milioi euroko inbertsioa izan dute, eta horretaz gain milioi eta erdi euro erabili da aparkalekuaren egiturazko arazoak konpontzeko. “Kaleak eta auzoak hobetzearren ari gara lanean, atseginago, modernoago eta erakargarriago izan daitezen. Santa Barbara plazaren kasuan, herritarren eskaerei erantzun diegu berriro ere. Lanak bukatu direlarik, bizitzaz beteriko lekua dugu, herritarrek dagoeneko bere egin duten espazioa, eta inguruko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzen lagunduko duena“, nabarmendu du Gorka Urtaranek.

Casto Solano artistak ere hartu du parte erakundeen bisitan, ‘Oreka’ eskultura-multzoa ezagutarazteko; orobat izan dira bertan udal teknikariak, inguruko merkatari eta ostalarien ordezkariak, eta eraikuntza egin duen ABEE osatu duten Ferrovial, Agroman eta Onandia enpresen arduradunak. Gainera, frutak eta barazkien azokako ekoizleek kokaleku berria estreinatu dute, 80 metro luze den pergolaren azpian.

Santa Barbara plaza eraberritzeko lanak 2017ko urrian hasi ziren, eta aurreikusitako epeak beteta bukatu dira. Esku-hartzearen diseinua lantzeko prozesua luzea izan zen; udal gobernuak, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak hainbat bilera egin zituzten inplikatutako talde eta eragileekin —auzokoak, merkatariak, Gasteiz On, ostegun eta larunbatetako azokako ekoizleak, Azoka plaza—, proiektua zehazteko.

 

 

 

 

 

Urtaranen gobernuaren helburu nagusia espazio publiko bat, Santa Barbara plaza, hiriarentzat berreskuratzea izan da, zati batean oinezkoentzat izango den super-etxadi moderno, funtzional eta atseginagoa sortuz. Gainera, inguruan trafikoa hobetzeko neurriak hartu dira, eta alderdi osoa biziberritu da, ekonomia- eta merkataritza-berpizteari bultzada ematearren, alkateak iragarritako ‘erdialdeko masterplana’ ekimeneko esku-hartze guztien ildo beretik. Santa Barbara plazaren irudi berriaren alderdi deigarrienetako bat Posta kaleko aldean jarritako pergola da: 80 metro luze den egitura funtzionala, 36 saltoki jartzeko lekuarekin; hain zuzen ere, gaur erabili dira horiek estrainekoz.

Lehengo plazak labirinto itxura zuen, espazio txiki ugari eta oso zatikatuak baitzituen, parterreak zirela eta. Horretaz gain, ingurunetik isolatuta zegoen, eta irisgarritasun zailekoa zen, diseinuaren eraginez. Hori zela eta, espazioa duintzea bilatu zen, oinezkoen igarobidea errazteko, parterreak kenduz eta oraingoa baino espazio zabalagoa sortuz, eta aldi berean, landare gehienak utzita.

 

 

 

 

 

 

 

 

Oinezkoentzako ibilbideak

Posta eta Bake kaleen arteko bidegurutzean pasabide goratua eraiki da, Posta kaletik Leizaola plazaraino doan oinezkoentzako ardatz luzeari jarraipena emanez eta Gasteizko Zabalguneko bost plaza lotuz: Andre Maria Zuriaren plaza, Espainia plaza, Foru plaza, Santa Barbara plaza eta Leizaola plaza. Bestetik, nabarmen zabaldu dira Urriaren Hamabiaren kaleko espaloiak, eta Azoka plazako zamalanetarako ibilgailuak baino ezin dira bertatik igaro.

Leizaola Lehendakariaren plazan altzariak berritu dira, eta kendu egin da Santa Barbaratik hurbilen zegoen parterrea, pertsonen joan-etorria eragozten baitzuen. Horretaz gain, txorkoak handitu egin dira, eta argiztapena berritu.

 

 

 

 

 

 

Hiru pieza berde handi

Udalak hiru multzo handitara murriztu ditu parterreak, labirinto itxurako trazatuaren barruko korridoreak kenduta. Mendebaldean, El Corte Inglésetik hurbilen dagoen aldean,  landare mediterraneoen zerrendak dituen berdegune bat sortu da;  lehendik zeuden altzifre ikusgarriak eta balio handiko araukaria bat utzi dira bertan. Zurezko eserleku luze bat ere jarri da, ur-zurrustez hornitutako urmael baten inguruan.

Ekialdean ere eserleku luzea duen beste berdegune bat osatu da, eta haurrentzako jolasgune handia jarri da, kautxuzko zoru baten gainean. Hirugarren berdegunea, berriz, Azoka plazatik gertueneko eremuan jarri da; arteak eta balio handia duen hagina daude bertan.

 

Pergola eta azokak

Plazaren iparraldean, Posta kalearen ondoan, pergola handi bat jarri da, 10 metro zabal eta 80 metro luze dena. Egitura horrek ostegun eta larunbatetako azokak hartuko ditu; eremu estali hori haurrentzako jolasgunearen osagarria izango da, halaber.

Azoka plazaren aldean, Santa Barbara plazara ematen duen irteera berria egokitu da, eskailerez eta arrapalaz osatua: horrek mahaitxoak jartzeko aukera emango die gastrotabernei, eta Santa Barbaratik Azoka plazara sartzea erraztuko.

 

Aparkalekua, argiztapena eta saneamendua

Udalak osorik eraberritu du lurpeko aparkalekua, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren betekizunei egokitzearren, eta airea kanporatzeko sistemak berritu eta suteen kontrako segurtasuna hobetu dira. Aparkalekuaren irisgarritasuna ere hobetu da. Erabiltzaileentzako sarbideak bikoiztu egin dira,  bitik laura (horietako bitan igogailua dago). Aparkalekura sartu eta bertatik irteteko “etxolek”, bestalde, aireztatzeko eta airea kanporatzeko balio dute.

Gasteizen egiten ari diren beste obra garrantzitsuetan bezala, Udalak inguruneko argiztapena hobetzeko baliatu du aukera, oraingo argien ordez led teknologia instalatuz, eta AMVISAren saneamendu eta hornikuntza sarea ere berritu ditu.

Argazki +

Bisitako argazkiak

Laneko timelapsea

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:38

Erdi Aroko Herrigunean zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek bart gauean lau pertsona ikusi ditu jokaera susmagarrian Alaba-Belasko Jauregiaren inguruetan, eta haiek identifikatzeari ekin dio.

Eraikinaren ateetako bat behartua zegoen, baina barruan ez zegoen inor, nahiz eta bazeuden zenbait objektu (esterak, kableak, bozgorailuak…), eta Agirrelandara eraman dituzte horiek guztiak. Izandako kalteen berri eman dio Udaltzaingoak jauregiaren jabeari, eta horiek konpontzeko egoki diren neurriak hartzeko eskatu dio. Goizeko lehen orduan, bere ardurapean hartu du higiezina.

Istripuak

Lau txirrindulari eta motozikleta baten gidaria zaurituta geratu ziren atzo trafiko-istripuetan.

Lehen istripua bizikleta bat El Prado kaleko espaloitik zihoala gertatu zen; eserleku bat jo eta txirrindularia, 35 urteko gizonezko bat, lurrera erori zen zaurituta, eta horren ondorioz, anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Geroxeago beste istripu bat gertatu zen, Gamarrako Atean auto batek eta motozikleta batek elkar jo zutenean. Larrialdi-zerbitzuek 63 urteko moto-gidaria artatu eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

Bruselako hiribidea eta Joaquín Collar kaleen arteko elkargunean izandako beste istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Istripu horretan bizikleta bat ere nahastuta egon zen; izan ere, 44 urteko txirrindularia zaurituta geratu zen eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

28 urteko beste txirrindulari bat zaurituta geratu zen Zaramaga kaleko bidegorritik zihoala izandako istripu batean, merkataritza-zentro bateko aparkalekura sartzen ari zen auto batek jota. Santiago Ospitalera eraman zuten.

Madril kalean auto baten eta bizikleta baten artean gertatutako beste istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Talkaren ondoren, ibilgailuak ihes egin zuen toki horretatik eta txirrindularia, 19 urteko gaztea, zaurituta geratu zen eta Santiago Ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Udaltzainek beste 18 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 10 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 11 jarduera egin zituzten.

Sutea trailer baten edukiontzian

Suhiltzaileek dei bat jaso zuten atzo, trailer batek zeraman kartoizko edukiontzian sua piztu zela esanez, AP-68 errepidean (Murgian). Garabi baten laguntzaz edukiontzia hustu zuten eta uraz freskatu zituzten sutearen hondarrak.

Ama Vedruna kalean su hartu zuen obrako edukiontzi batean piztutako sua ere itzali zuten.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:10

 

 

Gizarte Gaien eta Osasun Publikoaren Sailak gaur aurkeztu du Udalaren Gizarte Zerbitzuek Artatutako Pertsonen Gogobetetasun Mailari buruzko Azterlana. Txosten oso bat egin da jakiteko zer iritzi duten erabiltzaileek Gizarte Zerbitzuen baliabideetan jaso duten arretari buruz, “hainbat alderdi aztertu eta ahal den neurrian hobetu ahal izateko”, Peio López de Munain zinegotziak azaldu duenez.

Azterlanak eman duen lehenengo ondorioa izan da gogobetetasun-maila handia dutela kontsultatutako pertsonek: batez beste, 5etik 4,1 puntuko nota jartzen diete gizarte-zerbitzuei.

“Geure buruari jarri genizkion helburuetako bat izan zen jakitea nolako ezagutza- eta gogobetetasun-maila zuten erabiltzaileek, horri esker prestatu ahal izango baititugu hobetzeko proposamenak, eta aurrera egin ahal izango baitugu legegintzaldi honetan egin dugun Plan Estrategikoko jarduera-ildo batean: herritarren hurbileko erreferente gisa Udalaren Gizarte Zerbitzuek duten eginkizuna finkatzea”, oroitarazi du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotziak.

Horretarako, 850 inkesta egin zitzaizkien Udalaren Gizarte Zerbitzuen (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Adinekoen Zerbitzua, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzua) erabiltzaileei, 2018 azaroan eta abenduan.

Baliabide horietan guztietan, hainbat adierazle aztertu ziren, honako alderdi hauek ezagutzeko, besteak beste: jaso duten arreta, materiala eta instalazioak, ematen zaien informazioa, profesionalek duten erantzuteko gaitasuna…

Adinekoen Zerbitzuak jaso du erabiltzaileen batez besteko gogobetetasun-mailarik handiena (5etik 4,2 puntu); ondoren, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak (4,1 puntu bakoitzak), eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek (4 puntu).

Azterketa zerbitzuka

 Adinekoen Zerbitzua. Baloraziorik onenak izan ditu. Ebaluatutako alderdi guztietan % 80tik gorako adostasuna lortu du kontsultatutako pertsonen artean. Adibidez, galdetutako pertsonen % 93,4k nabarmendu dituzte euren egoera pertsonalaren jarraipena egiteko zerbitzuak eman dizkien informazioa eta dokumentazioa.

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua. Adinekoen Zerbitzuaren ondoren, zerbitzu honek izan du baloraziorik onena zerbitzuko profesionalen erantzuteko gaitasunari, transmititutako segurtasunari eta arreta pertsonalari dagokienez.

Gizarte Inklusioaren Zerbitzua. Ia alderdi guztietan gainditu du erabiltzaileen % 76ko adostasuna, eta, Adinekoen Zerbitzuaren ondoren, baloraziorik onena eman diote jasotako arretari dagokionez. Adinekoen Zerbitzuak % 86,2ko balorazioa jaso du, eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak, % 76,2koa.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.  Adinekoen Zerbitzuaren ondoren, zerbitzu honek jaso ditu puntuaziorik onenak honako alderdi hauetan: begi bistako elementuak, dokumentazioa, pertsonen egoeraren jarraipen-jakinarazpenak, informatzeko materiala eta zerbitzuko profesionalek transmititutako konfiantza.

Hobetzeko aukerak

 Erabiltzaileek jakinarazi dituzten alderdi positiboekin batera, hobetzeko aukerak ere antzeman dira zerbitzu horietako bakoitzean, eta Gizarte Politiken Sailak landu egingo ditu alderdi horiek.

Peio López de Munainek azaldu duenez, “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen % 65ek, adibidez, uste dute zerbitzuko profesionalak eskuragarri daudela une oro. Datu horrek, oso positibo izanik ere, agerian uzten du erabiltzaileen % 35ek ez dutela hala pentsatzen. Eta hori hobetu egin nahi dugu”.

Irizpide orokor gisa, erabiltzaileen % 80ko adostasunera iristen ez diren adierazleak hobetu nahi ditu Gizarte Politiken Sailak. “Oso ondorekin baino ez gara konformatuko, hau da, 10etik 8 punturekin”, esan du López de Munainek, amaitzeko.

Gasteizko Udalaren Gizarte-Zerbitzuek Artatutako Pertsonen Gogobetetasunari Buruzko Azterketa

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 otsaila 2019 17:04

Frantziako Angulema hiriarekiko senidetzeari lotutako urteroko jarduera-egitarauaren barruan, Gasteizko Udalak adin guztietarako lau sormen-lantegi programatu ditu datorren martxoaren 9rako (larunbata); Andre Maria Zuriaren plazan egingo dira lantegiak. “Gasteiz eta Angulema: Komikiak senidetuta” goiburua dutela, lau lantegiak 11:00etan hasiko dira, eta aukera emango dute komikiaren arteari lotutako zenbait alderdi lantzeko.

 

Lantegietako bat serigrafiakoa izango da, ID-arte Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskolarekin batera antolatuta. Horretan, serigrafiaren prozesu osoa ikasi, eta irudi bat estanpatu ahal izango da, 30 minutuan baino gehixeagoan. Beste lantegi batek “Nire lehenengo komikia” du izenburua; horretan, parte-hartzaileek beren komikiaren pertsonaiak eta istorioa diseinatu ahal izango dituzte, Raisa Álavaren eskutik (Irudika 2017 lehiaketa irabazi zuen artista arabar horrek).

 

Hirugarren lantegia Diego Berruete-Sinpak gidatuko du (hiri-artearen erreferentea Gasteizen), eta mural kolektibo bat egiteko balio izango du, Gasteizen eta Angulemaren arteko senidetzean inspiratuta. Parte-hartzaileek goizean zehar egingo dute murala. Bakoitzak muraleko eszena bat egingo du, eta 14:00etatik aurrera ikusi ahal izango da emaitza osorik. Laugarren lantegia, azkenik, maskaren ingurukoa izango da, eta horiekin egin ahal izango dira komikietako pertsonaiak.

 

“Angulemarekiko senidetzea sormen- eta kultura-industrien aldeko gure apustuaren lan-ildo funtsezkoetako bat da. Hirien arteko aliantza hori biziberritzeari esker, azken urteotan, ekimen berriak abiarazi ahal izan ditugu sortzaileei, artistei eta hiritar guztiei ateak irekitzeko”, gogorarazi du Nerea Melgosa Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotziak.

 

Senidetzearen ildotik egin ziren beste jardueretako bat izan zen Angulemako Komikiaren Nazioarteko Jaialdira urtarrilaren bukaeran egindako bisita. Eskaini ziren 50 plazak bete ziren, eta, besteak beste, zenbait komikigile, ilustratzaile eta marrazkilari amateur eta ID-arte diseinu-eskolako 9 ikasle, irakasle bat eta zuzendaria joan ziren hara.

 

Bidaiak, komiki jaialdira joateko ez ezik, ID-arte eskolak EESI eskolarekin (Irudiaren goi mailako Eskola Europarra) dituen harremanak sendotzeko ere balio izan zuen, horren arduradunekin egin ziren bilerei esker eta Erasmus programako trukaketak mantentzeko bi hezkuntza-erakundeen arteko akordioari esker.

 

Informazio gehiago: Gasteizen eta Angulemaren arteko senidetza

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. Gizarte Zerbitzuei buruzko azterlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munain; eta Ikertalde enpresako Begoña Olaizola eta Yolanda García

Eguna. Osteguna, otsailak 28

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————

Prentsaurrekoa. Ara Malikian Symphonic eta Gasteiz Ganbara Orkestraren kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Ara Malikian, biolina; eta Gasteiz Ganbara Orkestrako zuzendari Iker Sánchez

Eguna. Osteguna, otsailak 28

Ordua. 11:30

Tokia. Jesús Ibáñez de Matauco antzokia

———————————————-

Erakunde bisita berriztatutako Santa Barbara plazara

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Casto Solano, artista; fruta eta barazki azokako ordezkariak; berriztatzean parte hartu duten udal sailetako teknikariak; berriztatze lanak egin dituen enpresako ordezkariak; inguruko ostalarien eta merkatarien ordezkariak; eta auzokideak

Eguna. Osteguna, otsailak 28

Ordua. 12:00

Tokia. Santa Barbara plaza, Azoka Plazaren ondoan

———————————————-

Prentsaurrekoa. Saskibaloiko Erregina Kopako FanZonea inauguratzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, otsailak 28

Ordua. 16:30

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:38

 

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak abian jarri du gurasokidetasun positiboa lantzeko programa bat, gurasoek seme-alabak tresna gisa erabiltzen dituzteneko banaketa- eta dibortzio-egoera gatazkatsuak artatzeko.

Ezkontideak banantzea izaten da gatazka-eragilerik handienetako bat familietan. Azken datuen arabera, 566 bikote ezkondu banandu ziren 2016an Araban. Familia horietako % 55ean, adingabeak zeuden. 2018ko uztailean, udalaren gizarte-zerbitzuek bikotearen gatazka-egoera gertatzen ari zen 57 familia zituzten erregistratuta, zeinetan seme-alaba adingabeak tresna gisa erabiltzen baitzituzten gurasoek. Guztira, 98 adingabe zeuden egoera horretan, eta gurasoek erabiltzen zituzten elkarri min egiteko.

“Datu horiek eskura ditugula, zerbait berri egin nahi izan dugu, zerbait espezifiko, arazoari eta familiaren arloko erakunde eta elkarteen eskaerei erantzuteko, haurrak babesteko eta bikotekide ohiei familia-harremanak modu osasungarriagoan berregiten laguntzeko eskatzen baitute”, azaldu du Peio López de Munain Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotziak.

Eta, hala, Banaketa eta Dibortzio Gatazkatsuetan Gurasokidetasun Positiboa lantzeko Programa sortu da, “seme-alabak gutxiago erabil daitezen lortzeko, haurrei familiaren egoera berriari emozionalki aurre egiten laguntzeko eta gurasoengan trebetasun eraginkorrak sustatzeko seguru senti daitezen bikotea hautsi ondoren”.

 Programan, profesionalen esku-hartzeak 3 eta 4 urteren arteko iraupena izan dezake, eta proposatzen da banakako zein taldeko saioak egitea ukitutako pertsonekin.

Helduekin, gai hauek landuko dira: gatazkari aurre egiteko moduak, dibortzioaren ondorengo etsaitasuna eta sentimendu mingarriak, seme-alabekiko komunikazioa eta sentimenduak kudeatzea, besteak beste. Adingabeekin, berriz, dinamiketan, jolasetan eta jardueretan ardaztutako saioak proposatzen dira, euren emozio, pentsamendu eta jokabideekin esperimenta dezaten.

Programa osatzeko, taldeko jarduerak egingo dira, aitona-amonei zuzendutakoak, batetik, eta bikotekide berriei zuzendutakoak, bestetik.

Balorazioa

Udalaren Gizarteratze Zerbitzuek (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Gizarteratze Zerbitzua eta Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua) baloratuko dituzte programan sar litezkeen familiak; Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuari helaraziko dizkiote euren proposamenak, eta horrek zerbitzua emango duten profesionalengana (psikologoak eta gizarte-hezitzaileak) bideratuko ditu familiak.

“Gizarte Politiken Sailean oso ilusionatuta gaude programa honekin. Adingabeak kate-begirik ahulena dira beti familia-gatazketan. Babestu egin nahi ditugu. Eta horrela egin daiteke baldin eta beraiekin eta beraien gurasoekin jarduten badugu helduen arteko gerra eragin duen bikotearen haustura bake- eta bizikidetza-egoerara itzul dadin eta haurrak kaltetuenak izan ez daitezen”, esan du amaitzeko Peio López de Munainek.

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:21

69 eta 70 urteko bi emakume harrapatu zituen atzo auto batek, elkarrekin oinezkoen igarobide bat zeharkatzen ari zirela, San Prudentzio hiribidearen eta Emilia Pardo Bazán kalearen arteko elkargunean. Oinez zihoan 69 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera, baina ez zen beharrezkoa izan beste emakumea inongo osasun-zentrotara eramatea.

Atzo Elvira Zulueta kalean gertatutako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan, bizikleta batean zihoan 32 urteko emakumeak kontrola galdu zuen eta lurrera erori zen. Toki horretan bertan artatu zuten txirrindularia, eta gero anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Udaltzaingoak beste 10 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 46 urteko auto-gidari bat ikertzen ari dira alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Udaltzainek atzo 23 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 13 jarduera egin zituzten.

Pertsona bat harrapatuta geratu da

Suhiltzaileak Betoñuko enpresa batera joan ziren atzo, laneko istripu bat izan zuen pertsona bati laguntzera. Zauritua anbulantziara eramaten lagundu zieten osasun-zerbitzuei, gero haiek ospitalera eraman zezaten.

Lasarteko Atea eta Maite Zuñiga kaleen arteko bidegurutzean bi ibilgailuren artean izandako trafiko-istripu batera ere joan ziren, baina ez zen zauriturik izan. Bateriak deskonektatu zituzten eta leku horretan geratu ziren, ibilgailuetatik likidoak isuriz gero neutralizatu ahal izan zezaten.

 

69 eta 70 urteko bi emakume harrapatu zituen atzo auto batek, elkarrekin oinezkoen igarobide bat zeharkatzen ari zirela, San Prudentzio hiribidearen eta Emilia Pardo Bazán kalearen arteko elkargunean. Oinez zihoan 69 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera, baina ez zen beharrezkoa izan beste emakumea inongo osasun-zentrotara eramatea.

Atzo Elvira Zulueta kalean gertatutako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan, bizikleta batean zihoan 32 urteko emakumeak kontrola galdu zuen eta lurrera erori zen. Toki horretan bertan artatu zuten txirrindularia, eta gero anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Udaltzaingoak beste 10 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 46 urteko auto-gidari bat ikertzen ari dira alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Udaltzainek atzo 23 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 13 jarduera egin zituzten.

Pertsona bat harrapatuta geratu da

Suhiltzaileak Betoñuko enpresa batera joan ziren atzo, laneko istripu bat izan zuen pertsona bati laguntzera. Zauritua anbulantziara eramaten lagundu zieten osasun-zerbitzuei, gero haiek ospitalera eraman zezaten.

Lasarteko Atea eta Maite Zuñiga kaleen arteko bidegurutzean bi ibilgailuren artean izandako trafiko-istripu batera ere joan ziren, baina ez zen zauriturik izan. Bateriak deskonektatu zituzten eta leku horretan geratu ziren, ibilgailuetatik likidoak isuriz gero neutralizatu ahal izan zezaten.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:57

 

 

 

 

 

 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Maider Etxebarria tokiko irrati ezagun batek antolatu duen ‘Mujer y Deporte’ hitzaldiaren amaieran izan dira. Bertan parte hartu dute saski baloiarekin zerikusia duten  hainbat emakumek: Elisa Aguilar, Naia Fernández, Nekane Arzallus eta Livia López, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:30

 

Araskiren aldeko bandera handi eta berde bat jarri da udaletxeko aurrealdean, bihar Gasteizen hastekoa den 2019ko Erreginaren Kopan parte hartuko baitu. Udala ekitaldi honen alde egin nahi du. Eta horregatik, hainbat ekimen sustatu ditu #VGBasketCapital leloarekin Gasteizen saskibaloia arnasten dela erakusteko.

 

Share

Aurrekoak »