Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 otsaila 2019 18:54

Gorka Urtaran alkateak bilera bat izan du gaur arratsaldean Marokoko kontsul orokorrarekin, Fatiha El Kamourirekin, eta Marokoko parlamentarien ordezkaritza batekin.

Alkateak Araba-Esquivel jauregiari buruzko informazioa eskatu dio kontsulari. Bere garaian iragarritako eraikina lagatzeko tramiteetan bizkortasuna ere eskatu dio.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   18:42

Casto Solano artistaren ‘Equilibrio’ eskultura-multzoa Santa Barbara plaza berrituaren elementu adierazgarrienetako bat da jada. Sei metroko altuera duten hainbat ihi  handi (bederatzi elementu) osatzen dute obra; gainean brontzezko gartza autoktonoko karramarroa eta baso-igel musker bat daude. Horrekin guztiarekin, Gasteiz bezalako biodibertsitatearekin konprometitutako hiri baten flora eta faunaren batasuna sinbolizatu nahi da, hiri-inguruko parkeen sare zabal baten bidez. Casto Solanok berak eskultura-multzoaren instalazio lanak gainbegiratu ditu.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen II. Biltzarra aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Clemont-Ferrandeko Udalaren Nazioarteko Harremanen zinegotzi Jèrôme Auslender

Eguna. Asteazkena, otsailak 13

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————

Prentsaurrekoa. ‘Madama Butterfly’ opera aurkeztea

Parte hartzaileak. Luis Miguel Lainz, zuzendari artistikoa; Eduardo Sandoval, tenorea; eta Hiroko Morita, sopranoa

Eguna. Asteazkena, otsailak 13

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:23

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotziak, Iñaki Prusilla, gaur goizean iragarri du Udal gobernua proiektu tekniko bat lantzen ari dela Salbatzailearen hilerriko euri-uren sarea konpontzeko eta, hala, bere kokalekua dela-eta jasaten dituen uholdeei irtenbidea emateko. Kanposantua kuaternarioko akuiferoaren gainean dago kokatuta eta horrek arazoak sortzen ditu eurite sasoietan. Proiektua idatzita dagoenean, Udal gobernuak kontratazioei ekin eta obrak egiteko proposatuko dio AMVISAri, horrek baitu udalerriko uren ziklo integrala kudeatzeko ardura.

Idazkian euri-uren sarea konpontzea eta Errekabarri errekara urak drainatzeko sistema bat instalatzea proposatzen da, gunea ez dezan berriro ere urak hartu. Gaur egun, Udala proiektua bukatzen ari da eta “lehenbailehen” eztabaidatuko da AMVISAren kontseiluan. Iñaki Prusillak gaur goizeko batzordean esandakoaren arabera, “udal taldeek proposamenaren aldeko botoa ematea” espero du Udal gobernuak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:02

Udal Administrazioaren Sailak 43 hobekuntza obra egin zituen joan den urtean hiriko hogeita hamar eskola baino gehiagotan. Mantentze Zerbitzua arduratu zen lanez eta, guztira, 533.116 €-ko inbertsioa egin zen, batez ere, pintura lanak egiteko, argiztapena berriztatzeko eta estalkietan eta patioetan konponketak egiteko.

2018ko inbertsio handiena Haurtzaro udal eskolan igogailua bat instalatzekoa izan zen. Obra hori ikastetxeko irisgarritasuna hobetzeko asmoz egin zen eta 113.497 €-ko aurrekontua behar izan zuen.

Samaniego LHI-k ere inbertsioaren puska eder bat jaso zuen; izan ere, 46.883 € erabili ziren ikastetxe horretako musika-gelako eta irakasle-gelako zoruak aldatzeko eta pintura lanak egiteko.

Bi ikastetxe horien atzetik dator –proiektuen baliooei dagokienean– Adurtza LHIa. Bertan, instalazioak pintatu, lehen solairua material elektrikoz hornitu eta patioko zoruak konpondu ziren. 41.314 €, guztira.

Barrutia ikastetxean egindako inbertsioa ere ez zen txikia izan, estalkiak konpondu ahal izateko 32.551 € gorde baitzitzaizkion.

Obra motei dagokienez, pintura lanei loturikoak izan ziren ugarienak (12) eta, horren ondoren, estalkien konponketak (5), patioen eta jolastokien txukunketak (5) eta argiztapen-sistemen instalazio lanak (4).

“Obra hauei esker, ikastetxe batzuetan irisgarritasun-arazoak konpondu ditugu; beste batzuetan, berriz, egoera txarrean zeuden elementuak konpondu ditugu, hala nola estalkiak, patioak eta jolastokiak, eta ohiko pintura lanak ere egin dira. Baina, guztiaren gainetik, gure ahaleginaren xedea ikastetxeak hobetzea izan da, ikasleei eta irakasleei ahalik eta baldintza hoberenetan jarduteko aukera eskain diezaieten”, azaldu du Udal Administrazioaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

 Balantzea

 Legealdi honetan, Udal Administrazioaren Sailak 120 jarduketa baino gehiago egin ditu Gasteizko ikastetxeetan. Obra horiek gauzatzeko, 1,7 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da oraindaino.

Urtea Inbertsioa
2015 298.254 €
2016 544.092 €
2017 376.129 €
2018 533.116 €

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:53

25 urteko txirrindulari bat zaurituta geratu zen atzo, auto baten aurka aurrez aurre talka egin ostean, Kexaako Gazteluaren kaleko bidegorri batean. Bertara hurbildutako larrialdi-zerbitzuek artatu zuten gaztea eta, gero, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak atzo beste 19 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 35 urteko auto-gidari bat ikertzen ari dira Zaramaga kaletik alkoholaren eraginpean eta gida-baimenik gabe gidatzeagatik. Pertsona hori semaforo bat gorrian igarotzen eta ezohiko moduan gidatzen ikusi zuen Ertzaintzaren patruila batek atzo gauerdian.

Udaltzaingoak egindako alkoholemia-probetan positibo eman zuen eta, nortasun-agiria eta ibilgailuaren dokumentazioa eskatu zizkiotenean, udaltzainek ikusi ahal izan zuten ez zuela gida-baimenik, inoiz ez zuelako horrelakorik izan. Gertaera horiek kontuan izanda, izapide batzuk abiarazi zaizkio, Guardiako Epaitegira bideratu daitezen.

Udaltzainek atzo 32 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 9 jarduera egin zituzten.

Ibilgailu batek su hartu du

Arriagako Kofradiaren kalean ibilgailu baten motorrean piztutako sutea itzaltzeko esku hartu zuten atzo suhiltzaileek.

Uribeguela kaleko etxebizitza batean ere esku hartu zuten, eta hala, zartagin batek eragindako sua itzali behar izan zuten, kalte larriak eragin baitzituen sukaldean, nahiz eta etxearen gainerako geletan ez zuten kalterik izan.

Azkenik, Ehari herrira joan behar izan zuten, etxebizitza bateko tximiniak ere su hartu baitzuen. Antza denez, suaren jatorria bertan metatutako kedarra izan zen.

 

Share