Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 otsaila 2019 19:28

Judimendiko parkean ekitaldi sinboliko bat egin da gaur arratsaldean. Horretan, Gasteizek duela 526 urte egindako promesa (HAVTAJÁ hebreeraz) bete eta hilerria zaindu izana ospatu du Euskadiko komunitate juduak. Izan ere, lursail horretan lurperatzen zituzten beren komunitateko kideen gorpuak 1492an kanporatu zituzten arte.

Omenaldi ekitaldian hainbat ordezkarik hartu dute parte, besteak beste, Gorka Urtaran alkateak, Gasteizko Apezpiku Juan Carlos Elizalde jaunak, Madrilgo Errabino Moshe Vendan jaunak eta Euskadi-Israel Kultur Elkarteko zuzendari Laurence Franks-ek. Horiez gain, hainbat instituziotako agintariak, alderdi politikoetako ordezkariak eta arlo sozial eta kulturalekin lotura duten pertsonak ere hurreratu dira.

Ekitaldi hori baino lehen, Erdi Aroko euskal juduen historiari buruzko I. mahai-ingurua egin da Goiuri jauregian, aski ezezaguna den gai horretan adituak diren lau historialaren laguntzaz.

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. Umbra Light Festival jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Enplegua, Merkataritza eta Turismo diputatu Cristina González; Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Maider Etxebarria; eta Umbra Light Festival jaialdiko zuzendaritzako taldeko kidea

Eguna. Asteartea, otsailak 5

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

—————————–

Prentsaurrekoa. 2019ko Inauterietako kartela aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta kartel lehiaketako irabazlea

Eguna. Asteartea, otsailak 5

Ordua. 11:00

Tokia. Espainia plaza, udaletxeko sarreran

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:17

Aurreikusten da apirilean bukatuko dutela

Irantzu Lekue artistak San Martin ikastetxean egingo du azkenean “Ongi Etorri” murala, hainbat zirkunstantzia direla medio ezin izan baitu ez Haurtzaroaren Eraikinean ez eta Gasteiz Hiribidean egin.  Gasteizko fatxadetan paisaia-muralak margotzeko lehiaketan puntuazio handiena lortu zuen artista izan zen Lekue eta, horrenbestez,  2018ko murala esleitu zion Partaidetza Sailak. Artistak dio auzoko eragileen arteko auzolanaren bidez burutu nahi duela lana eta apirilerako bukatzea espero duela.

“Ongi Etorri murala Alfredo Donnayren auzo idealean egingo da, lautadari begira dagoen horretan, San Martin auzoan, non gure brotxak elkartuko ditugun mila koloretako Gasteiz baten alde”. “Askoz ere maiteago dugulako mila koloretako hiri bat hiri gris bat baino, horrexegatik margotuko dugu San martin ikastetxea parte hartu nahi duten auzoko eragile guztiekin elkarlanean” adierazi du Lekuek proiektua aurkezteko egin duen bideo batean.

Zirriborroa egiteko partaidetza-prozesua martxoaren 4an, 6an eta 10ean mamituko da, arratsaldeko 18:30ean, ikastetxean bertan. Lekuek egin ditu dagoeneko batzarrak proiektuan parte hartuko duten hainbat eragilerekin, besteak beste, San Martin Auzo Elkartekoekin, Ajuria zaharrentzako egoitzakoekin, Etxegorrikoekin, Ihesaren Aurkako Batzordekoekin, IRSE institutukoekin, Arabako hainbat abesbatzarekin eta Arnasa Araba elkartekoekin.

Gogoan izan behar da fatxadetan mural-paisaiak margotzeko proiektuaren helburua hiri paisaia edertzen duen kultura-ondare garaikide eta humanizatua sortzea dela. Gainera, kolektiboak eta herritarrak integratzea eskatzen du, dela horma-irudia diseinatzeko prozesuan, dela burutzerakoan ere; bestalde; gizarte-kohesioa eta arte-adierazpen kolektiboa sustatzen dira, bai eta boluntariotza zibikoa ere, hartara hiriarentzat foku turistiko garrantzitsu bat sortuaz, hiritik kanpo ezagutzeko eta aintzatesteko modukoa.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:59

Udaltzaingoaren Agenteek 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean, bere bikotekide ohiarenganako babes-agindu bat urratzearekin loturiko delitu baten ustezko egile gisa.

Emakumeak udaltzainei eskatu zien El Pilar auzoko bere etxebizitzara joan zitezela, atxilotuak bertaraino jarraitu ziolako. Leku horretara joan zen patruilak egiaztatu zuen babes-agindu hori indarrean zegoela oraindik eta, gainera, gizonezko horrek zenbait aldiz bere bikotekide ohiari deitu ziola telefonoz, eta horrenbestez, atxilotu egin zuten. Larunbat horretan bertan epailearen esku geratu zen.

Lau pertsona zauritu dira istripuetan

Asteburuan berrogeita sei trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan lau pertsona zauritu dira.

Ostiralean, Gamarrako Atea kalearen eta Santo Tomasen Ubideko kalearen arteko bidegurutzean, bi autoren arteko talkaren ondorioz izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Talka horren ondorioz, ibilgailu bateko bidaiari guztiak –33 urteko emakume gidaria, 63 urteko beste emakume bat eta neska jaio berri bat–, anbulantzian eraman zituzten Txagorritxu Ospitalera.

34 urteko gizonezko bat zauritu zen larunbatean, herri barruko autobus batean zihoala Bake Kalean gertatutako istripu batean. Argiketa-talde bat istripu horren nondik norakoak ikertzen ari da.

Gainera, larunbatean Mendoza Taldearen kalean erregistratutako harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari dira; izan ere, aparkatutako lekutik irteten ari zela atzerako martxan zihoan auto batek 23 urteko oinezko bat jo eta zaurituta utzi baitzuen, eta anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Udaltzainek beste 43 trafiko-istriputan esku hartu zuten, nahiz ez zen inor zauritu eta zortzi gidari ikertzen ari dira bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik: 19 eta 26 urteko bi gidari, gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

Sei alkoholemia positibo

Udaltzaingoa 68 urteko gizonezko bat ikertzen ari da alkoholaren eraginpean gidatzeagatik, Nazio Batuen hiribidetik barrena egoera-argiak bakarrik piztuta zihoala ikusi ondoren.

46 urteko beste gizonezko batek trafiko-istripu  bat izan zuen Olagibel kalean, garraio publikoaren plataforma baten aurka talka egin baitzuen, nahiz eta aurrera jarraitu zuen, udaltzainek Aranburutarren kalean geldiarazi zuten arte. Alkoholemia-proba eginarazi zioten eta emaitza positiboa eman zuen, nahiz eta uko egin zion nahitaezko bigarren proba osatzeari. Gainera, egiaztatu zuten ez zeukala gida-baimenik, indarraldia galdu zuelako.

31 urteko beste gidari bat Gorbeia kalean barrena argiak piztu gabe zihoala harrapatu zuten. Poliziaren patruila batek geldiarazi zuen arte egindako bide horretan bi semaforo gorri pasatu zituen. Alkoholemia-proban emaitza positiboa eman zuen, baita Zaramaga kalean istripu bat izan zuen 22 urteko gazte batek ere; azken honi tunelera jaisteko aldapan gurutzatuta geratu zitzaion ibilgailua, zirkulazio-erreiak oztopatuz.

Udaltzainak 30 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, alkoholaren eraginpean eta gida-baimenik gabe gidatzeagatik; baita 49 urteko beste bat ere, gaur goizaldean Euskal Herria Bulebarrean alkoholemiaren prebentzio-kontrol bat egiteko eskatu ondoren.

Asteburuan alkoholemiaren prebentzio-kontrol bat egin da, eta auto-gidari batek positibo eman du.

42 salaketa izapidetu dira eta polizia judizialaren 22 jarduera egin dituzte.

Garaje baten aurka talka egin du izotzagatik

Izotzaren ondorioz, suhiltzaileek esku-hartze batzuk egin behar izan dituzte gaur, eta hala, esaterako, ibilgailu bat errepidetik irten eta talka egin du Panama kalean garaje bateko atearen aurka.

Hiriko zenbait puntutan suhiltzaileek urgarriak bota behar izan dituzte, izotz-plakak zeudelako.

Larunbatean, kamioi baten eta furgoneta baten arteko istripu batengatik esku hartu behar izan zuten A-1 errepidean. Iritsi zirenean, furgoneta arekan zegoen, eta pertsona bat zegoen barrualdean. Bidaiaria bertatik atera ondoren, osasun-langileek artatu zuten.

Suhiltzaileek, halaber, Sarriako etxebizitza baten tximinian eta Jose Lejarreta kaleko zaborraren edukiontzi batean piztutako suak itzali behar izan zituzten.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:41

Udalak Elurteetarako Plana desaktibatu du, dagoeneko ez baita elurte edo izozte arriskurik.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologiako Zuzendaritzak bukatutzat eman du tenperatura minimoengatiko ohartarazpen horia. Eguraldi iragarpenen arabera, tenperaturak igo egingo dira datozen egunetan. Bihar, tenperatura maximoa 10 gradura iritsiko da Gasteizen, eta minimoa 1ekoa izango da.

Asteazkenean, gutxieneko tenperaturak ez dira aldatuko, eta maximoak zertxobait igoko dira.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:24

Interesdunek apirilaren 1era bitartean bidali ahalko dituzte proposamenak, eta horietatik lau aukeratuko dira kulturunean erakusteko

20190204 Deialdiako oinarriak

Montehermoso Kulturuneak proiektu artistikoen 2019ko deialdirako epea ireki du. Deialdiak lau urte bete ditu eta 24.000 euroko aurrekontua du. Honen bitartez, arte garaikideko hiru proiektu aukeratzen dira, gehienez, eta ikus-entzunezko proiektu bat, Guztiek 6.000 euroko laguntza jasotzen dute. Interesdunek apirilaren 1era arte eman ahal dute izena. Aukeratutako proiektuak hilabetez izango dira ikusgai, 2019ko irailetik 2020 ekainaren bitarteko tartean.

Ekimen horren helburua da arte garaikideko hiru proiekturen eta ikus-entzunezkoen proiektu baten produkzioa erraztea, proiektu horiek zabaltzea, eta bertako eremuko artistak erakustea. Deialdiaren bitartez produkzio aurreko edo produkzio prozesuan dauden proiektuak aukeratzen dira, eta horiek Montehermoson aurkezten dira bertako urteko programazioaren zati gisa.

Hauexek dira aurtengo deialdirako ezarritako ildoak:

  • Proiektuak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 1ean amaituko da.
  • Aurkeztutako proiektuak Montehermoso kulturuneko aretoetan izango dira ikusgai, hilabetez, 2019ko irailetik 2020ko ekainera bitartean.
  • Ordainsarien kontzeptua ere barne hartzen du, laguntza guztiaren % 10era bitartekoa, gehienez.
  • Proiektu bakoitzerako jarduera osagarrien programa ezartzen da– bisita gidatuak, lantegiak, hitzaldiak…– , publikoarekin harreman zuzena izan dadin.
  • Proiektu bakoitzaren katalogoa/argitalpena egingo da.

Deialdiaren historikoa

2016an, Kultura Sailak bertako artista eta sortzaileei laguntzearen aldeko apustu argia egiten du, deialdiaren kopurua 12.000 eurotik 18.000 eurora igota, eta hortik aurrera, edizioz edizioz handitu egin da kopuru hori 24.000 eurora iritsi arte. Horrek proiektu bakoitzeko 6.000 euroko kopurua bermatzen du, eta proiektuak gauzatzen dituzten pertsonen ordainsaria aitortzea.

Sektorean izan duen harrera onaren isla dira aurkeztutako proiektuen kopurua eta kalitatea handitzea: 2016an 62 proiektu jaso ziren (aurreko edizioen aldean ia % 300 eko igoera), 2017an 82 proiektu eta 2018an, 86.

Orain arte aukeratutako proiektuak

Miriam Isasiren “Doppler Eco Tac”, Edurne Herranen  “Futuro perfecto”, Gert Voor In’t Holt-en “Fail again, Fail Better“ ; Belen Cerezoren “ Una película y una historia”;, Anabel Quincocesen “Transmutación 11” , Ainhoa Akutainen  “lúcu_lúcu (ver_mirar)” ,  Irati Inorizaren “90 sobre la dialéctica de la heroicidad” , Iñaki Graceneraren “Modelo y Practica”  eta Jon Gorosperen “Metrópolis” . Azken hirurak datozen hilabeteetan aurkeztuko dira.

Aurreko edizioetako hautaketa-batzordeko kideak

Natxo Rodríguez Arkaute, EHUko Arte eta Teknologia Saileko irakaslea eta bertako ekintza kulturalaren zuzendaria;  Enrique Martínez, Artiumeko bilduma iraunkorra;  Juan Zapater , zine-kritikaria eta  BilbaoArteko zuzendaria;  Marta Monfort, Udalaren Antzoki Sararen arduraduna;  Araceli de la Horra, Kultur-Zentroen burua eta Montehermoso kulturuneko arduraduna.

 

 

Share