Prentsa-deialdiak (2013-02-01)

Prentsaurrekoa. XXI Mendeko Flamenkoa zikloa  eta José de la Tomasaren kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. José de la Tomasa, kantaria; eta Antonio Benamargo, XXI Mendeko Flamenkoa zikloaren koordinatzailea

Eguna. Ostirala, otsailak 1

Ordua. 12:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

asteizko eskaintza turistikoaren harira, ia 500 pertsona bildu dira egun bakar batean FITURren

Iazko egun berean baino 112 pertsona gehiago

Euskadiko erakustokiko tabernaren ardura duen Gamarrako Ostalaritza Eskolak 3.000 pintxo inguru banatu ditu dagoeneko

Atzo Madrileko IFEMAn Nazioarteko Turismo Azokak (FITURrek) ateak zabaldu zituenetik, 4893 pertsona hurbildu da Euskadiko hiriburuaren eskaintza turistikoa ezagutu asmoz. Iazko egun berean baino 112 pertsona gehiago hurbildu dira aurtengo estreinakoan. Gasteizko Udalaren Turismo Zerbitzuko zuzendariak dioenez “bereziki Gasteizko batailaren bigarren mendeurrenari buruzko foiletoa eta programazio orokorra” eskatzen digute; izan ere, bere ustean “batez ere asteburuko irteeren bila etortzen da jendea hona”.

Gaurkoa FITURren bigarren eguna da, sektoreko profesionalekin harremanak egiteko garrantzitsuena, adituen esanetan. Izan ere, Udalaren Turismo Zerbitzuko zuzendariak hainbat hitzordu ditu gaur eta bihar. Larunbatean eta igandean azoka jende ororentzako irekiko da.

Astebururako, Gasteizko erakustokian hainbat magia ikuskizun izango dira ikusgai. Bisitarien artean Green Weekend izeneko hiru egonaldi zozketatuko dira.

Gamarrako Ostalaritzako Eskola.

Duela zenbait urte hasita, Gamarrako Ostalaritza Eskola urtero etortzen da FITURrera, turismoaren alorrean munduko bigarren azokara. Euskadiko erakustokiko tabernan, Eskolako irakasle eta ikasleek 3.000pintxo hotz eta berotik gora banatu dute, soilik lehen egunean, betiere produktu tipikoak oinarri: txahal-masailak, azpizuna, tomatea eta bakailaoa esaterako.

Eta horiei laguntzeko, Arabako Errioxako ardoa eta txakolina.

Gainera, asteburuan zehar –orduan FITUR jende ororentzako irekitzen da–, Gamarrako Ostalaritza Eskolako kideek gastronomia-lantegia eskainiko dute, pintxoak egiten ikasteko.  8 saio izango dira, bi egunetan zehar. Guztira 240 pertsonak hartu ahal izango du parte, 39 saio bakoitzeko.

 

 

 

 

 

 

 

Share

Erregeak oniritzia azaldu dio alkateari Eraztun Berdea lotzeko 250.000 zuhaitz landatzeko proiektuaren inguruan

Gaur goizean, Gasteizko alkate Javier Maroto formalki elkarrizketatu da Juan Carlos I.a erregearekin, hiriak 2012ko Europako Hiriburu Berdea izan den bitartean lortutakoen berri emateko.

Zarzuelan egindako harrera ekitaldian, Gasteizek 2012ko Europako Hiriburu Berdea izateagatik nazioartean lortutako oihartzuna izan da hizpide nagusia. Erregeak euskal hiriburuak berez duen abantaila nabarmendu du, hirigunetik oso gertu eremu berde bat izanik, eta aldi berean, herritarrek proiektu estrategikoetan duten inplikazioa goraipatu du, esaterako, ‘Etorkizunaren sustraiak’ deitutakoan, zeinaren bidez hiru urtetan 250.000 zuhaitz landatuko baitira Eraztun Berdea lotzeko.

“Erregeak zorionak eman dizkio Gasteizi, urte osoan ingurumenaren europar sariaren banderari eusteagatik, eta ekonomia baliabideak erakartzeko baliatu izateagatik, horrek inbertsioak, enplegu berdea eta turistak ekarri dituelako, azken horiek ere aberastasun iturri bihurtuz”, adierazi du alkateak bilera ofizialaren ondoren.

Juan Carlos I.a erregea oso pozik agertu da Gasteizek Europako hirien % 80ri baino gehiagori eman dien ingurumen ereduarekin, eta Ingurumenaren nobel saritzat jo dutenaren jarraipenaz ere galdetu du, euskal hiriburuak turismoa handitzeko balio izan duela jakitun.

Elkarrizketan, erregea oso gertuko agertu da, eta Green Programa ondo ezagutzen duela erakutsi du; izan ere, ingurumenaren alorrean erreferentziazko hiria izaten jarraitzeko garatzen ari diren proiektu eta ekintzek Gasteizek iraunkortasunaren alorrean duen abangoardia kokapena berresten dute .

Share

Gasteiz hiribidea osorik eraberritzeak 140 enplegu sortuko ditu hirian

Marotoren gobernuak Yarritu, S.A. enpresa arabarra aukeratu du bigarren zatiaren lanak egin ditzan, zeinak Eusko Jaurlaritzak finantzatuko baititu % 100ean

Gasteiz hiribidea eraberritzeak guztira 140 enplegu sortuko ditu hirian. Lehen faseko lanek –abuztuan hasi ziren– 40 lanpostu sortu dituzte, 30 zuzenean eta 10 zeharka. Bigarren zatia egiteko lanek –apirilean hasiko dira– 100 pertsonarentzako beharra sortuko dute gutxi gorabehera, 75  zuzenean eta 25 zeharka.

Gaurko Kontratazio Mahaian, Marotoren gobernuak Yarritu, S.A. enpresa arabarra aukeratu du Gasteiz hiribidea eraberritzeko lanen bigarren zatia egin dezan, 5.495.362,45 euroan, hau da, proiektuaren hasierako aurrekontua baino % 38,94 gutxiago, 8,9 milioi eurokoa baitzen.

Beherapen horri proiektuaren beste berrikuspen bat gehituko zaio, Marotoren gobernuak esleitzen den aurrekontuan beste % 10 murrizteko asmoa baitu, Udal Gobernuak eta EAJk aurrekontu akordioan lortutako konpromisoa betetzeko. Hartara, bigarren zatiaren kostua hasierako aurrekontua (8,9 milioi euro) baino % 40 gutxiago izan liteke.

Bigarren zatiak % 100eko finantzaketa du

Yarritu, S.A. enpresa arabarrak lortu du puntuazio altuena lehiaketara aurkeztu diren 22 eskaintzetatik. Horrenbestez, bi zatietako lanak enpresa berak egingo ditu.

Lanen bigarren fasean, Antso Jakitunaren kaletik Basoa kalera doan zatia eraberrituko da, tranbiaren eta kalearen mendebaldeko zatiaren artean. Lanak apirilean hasi eta 2014ko udaberrian burutuko dira.

Marotoren gobernuak espazioak birbanatu eta antolatu nahi ditu, oinezkoek eta bizikletek leku gehiago izan dezaten, eta oinezkoentzako bi pasealeku zabal eta berdeguneak zein lorategiak sortzeko. Oraingo bidegorriaren ordez, bi noranzkoko beste bi jarriko dira, hiribidearen alde bakoitzean. Zerbitzuko bidea kendu eta galtzadaren bi noranzkoak Gasteiz hiribidearen erdialdean jarriko dira.

Europa biltzar jauregitik gertuko zatian, oso landare-gune zabala eratuko da, ibaiertzeko zuhaitz eta zuhaixka espeziez osatua. Proiektuak ubide bat aurreikusten du, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean lur azalera agertu eta tarteka desagertu egiten dena.

 

 

Share

El programa municipal de ayudas a la creación e innovación empresarial permite, en 2012, la generación de 75 nuevos proyectos de empresas

-En total 130 empresas se repartieron 500.000 € en ayudas

-Además, 33 jóvenes obtuvieron una beca para emprender su proyecto empresarial

El programa municipal de ayudas dirigidas a la creación, mejora de la competitividad, implantación y modernización empresarial permitió en 2012 la generación de 75 nuevos proyectos empresariales en la ciudad.

En total, 130 empresas de diversa tipología, un 50% de ellas pertenecientes al sector comercio, se repartieron los 500.000 € de la convocatoria de ayudas.

En concreto, el ayuntamiento gestionó 5 líneas de ayudas diferentes:

  1. Ayudas a la creación, innovación y mejora de la competitividad en pequeñas empresas industriales y de servicios.
  2. Ayudas a la aplicación de la imagen corporativa
  3. Ayudas a la eliminación de barreras arquitectónicas.
  4. Ayudas a la implantación y modernización de pequeñas empresas de comercio y hostelería del centro urbano de Vitoria-Gasteiz.
  5. Becas para emprendizaje.

Como ha señalado el concejal de promoción económica, Miguel Garnica, “el empleo es la principal prioridad para este gobierno, como lo demuestra el crecimiento de un 122% en las políticas dirigidas al empleo en este presupuesto” Junto a ello, ha asegurado, “también es una referencia para nosotros el apoyo a los emprendedores porque garantiza empleo estable y de calidad y repercute en la actividad en la ciudad”

Pese al momento de crisis, se mantuvo la cuantía total de las ayudas respecto a 2011. Entre las novedades de 2012 destacan dos: la apuesta por el apoyo a empresas de nueva creación, “ya que con la desaparición de la ayuda a la creación de empresas que gestionaba Lanbide no existían líneas de ayuda a las que pudieran acogerse las nuevas empresas”; y la ampliación de la tipología de empresas beneficiarias en la línea de ayudas para que pudieran acogerse empresas de hasta 50 trabajadores (frente a la de años anteriores que sólo eran para microempresas de hasta 10 trabajadores) “porque se quedaban fuera de las ayudas ofertadas por otras instituciones”, ha explicado el edil.

Además, ha continuado Garnica, “se ha dado prioridad a las empresas que han realizado inversiones para mejorar su competitividad y para la puesta en marcha de proyectos innovadores. Las inversiones y los gastos acreditados por las empresas subvencionadas han ascendido a 2 millones de euros”.

Respecto a las empresas beneficiarias, casi el 90% siguen siendo microempresas (entre 1 y 9 trabajadores) y aproximadamente el 50% pertenecen al sector comercio.

Por conceptos, las ayudas para creación, innovación y mejora se incrementaron, en cuanto a importe otorgado, en más de un 90%; también las becas para emprender crecieron casi un 60%.

En cuanto a las Becas para Emprender, se concedieron un total de 33 (en 2011 se concedieron 24) a 17 hombres y 16 mujeres que están poniendo en marcha veinticinco proyectos empresariales. El importe total destinado a la becas para emprender ha sido de 43.000 euros y las iniciativas apoyadas son tan diversas como: servicios veterinarios a domicilio, agencia de marketing y comunicación, taller móvil de reparación de maquinaria, compañía de teatro experimental, comercio on line de té, cacao orgánico y chocolate, huertos urbanos ecológicos, etc.

AYUDAS A EMPRESASNº DE AYUDASIMPORTE OTORGADO
Creación, innovación y mejora56209579,55 €
Mejora de imagen de establecimientos69260,77 €

 

Eliminación de barreras arquitectónicas511219,92 €
Implantación y modernización30226690, 69 €
Beca emprendedores3343000 €
TOTAL130499.750,93 €

 

Share

Gasteizek bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du gaurtik aurrera FITURren, iraungarritasunari eta kirolari estuki lotua

Berrikuntza azpimarragarrienetakoa korrika eta oinez aritzeko (running and walking) ibilbideak dira

Salburuko parkearen argazki bat nagusitzen da Gasteizko txokoan, Euskal Herriko hiriburuetako ezaugarri nabarmenenak biltzen dituen erakustokiaren baitan

Gaur goizean inauguratu du Gasteizko Udalak gaurtik otsailaren 3ra bitartean Madrilen egingo den Euskadik (Turismoaren Nazioarteko Azokan (FITUR) paratu duen erakustokian Gasteizko txokoa Asturiasko printze-printzesak inauguratu dute gaur goizean FITUR, IFEMAko esparruan. Beste batzuekin batera, ekitaldi horretan izan dira –Gasteizko Udalaren ordezkari– turismoko arduradun eta alkateorde Idoia Garmendia eta turismoaren alorreko udal arduradun Ana Lasarte.

Datozen egunotan, Gasteizek bere dohain turistikoak emango ditu ezagutzera, kolore zuriak eta euskal hiriburu bakoitzeko ezaugarriek (gastronomikoek, kulturalek, kirolekoek…) berezitako erakustoki batean.  Gasteizen kasuan, Salburuko parkearen argazki handi bat nagusitzen da.

Munduko turismo feria garrantzitsuenen arteko bigarrena da FITUR, eta bertan Gasteiz hiri berdea eta kirolarekin oso lotua dela erakutsi nahi da. Euskadiko hiriburuak bi ikur horiek erabili nahi ditu bere kokapena hobetzeko, 2012an turismoaren alorrean oso kopuru onak lortu ondoren. Horrez gain, Udalak aurten oroituko den Gasteizko batailaren bigarren mendeurrenaren berri emango du.

Running Vitoria-Gasteiz

Gasteizko Udalak FITURren –Euskadiren erakustoki orokorrean– aurkeztuko dituen turismo jardueren artean hauxe dugu berrikuntza handiena, korrika eta oinez aritzeko ibilbideak, Walking and running Vitoria-Gasteiz izenpean. Turismo Zerbitzuak hirian barrena oinez edo lasterka egiteko diseinatu dituen lau ibilbide dira, hoteletatik bertatik irteten direnak, eta “kirola egiteko aproposa den natur ingurunea nabarmentzen dutenak”, zinegotziaren arabera.

Gainera, arte, gastronomia edo historiarekin lotutako ohiko ibilbideen barruan, Udalak turismo pakete berriak sortu ditu Caja Laboral Baskonia taldearekiko lankidetzan, zeinek asteburuko egonaldia + Buesa Arenako partida baterako sarrera eskaintzen baitute.

Bestetik, Gasteizen 2013. urtean zehar izango diren ekitaldi nagusiak (kultura, enogastronomia edo kirolarekin lotutakoak) iragarriko dira FITURren, hala nola Jazzaldia, Ardoaraba edo Errege Kopa –otsailaren 7an hasiko da hori, Inauteriarekin batera–.

Asteburuan publiko guztiarentzat irekitzen da Fitur, eta hemengo artista batzuek magia eskainiko dute erakustokian.

Bisitarien artean Green Weekend izeneko hiru egonaldi zozketatuko dira.

 

Share

Gaur irekiko da berriro trafikorako Foru kalearen lehen zatia, Manuel Iradier eta Florida kaleen artekoa

Gaur eguerdian amaitu dira fase honetako lanak

Eguraldi kaskarrarn ondorioz lanak aurreikusi baino egun gutxi batzuk gehiago luzatu ostean, gaur eguerdian ireki da berriro Manuel Iradier eta Florida kaleen artean dagoen Foru kalearen zatia. Eraberritzeko lanak epe barruan egin dira, eta horiei esker oinezkoentzako eta bizikletentzako leku gehiago irabazi da inguru horretan, ikastetxe bat dagoelarik bereziki gatazkatsua baita.

Zehazki, bi espaloiak zabaldu egin dira; ekialdeko espaloia galtzada baino altuago jarri da, eta mendebaldeko espaloia, berriz, altuera berean. Horrez gain, Foru kale osoan barrena bizikletentzako R2 ibilbidea egin da, Erdi Aroko hirigunea eta unibertsitate campusa lotzeko. Egunotan beste bidegorri bat margotzen ari da Manuel Iradier kalearen eta unibertsitate campusaren arteko Foru kalearen zatian, zeinek jarraipena emango dion campuseko bidegorriari. Bizikletaren Planean zegoen jasota bide hori, bidegorrien sare nagusiaren barruan.

Kalea berritzea “lehentasunezko esku-hartzea da”, Espazio Publikoaren zinegotzi Leticia Comerónen iritziz, “oinezko eta bizikletentzako lekua irabazteko, saltoki txikiei laguntzeko eta ibilgailuak gutxitzeko balioko baitu”.

Foru kalearen beste bi zatiri eragiten die, hau da, Errege atea-Olagibel kalea eta Olagibel kalea-Posta kalea zatiei, eta lan horiek ere “abiadura egokian eta epe barruan” egiten ari dira. Izan ere, leku horiek lehentasunezkoak dira ostalaritza eta merkataritzarentzat, eta oinezko zein bizikletentzako gune bihurtuko dira.

Kostu osoaren % 69 Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, merkataritza biziberritzeko Merkagune-Hiri merkataritza programaren kargura.

Share

Prentsa deialdiak (2013-01-31)

Prentsaurrekoa. Arabako Kazolatxoren IX. Astea keztea

Parte hartzaileak. Herritarren Zerbitzuetako zinegotzi Alfredo Iturricha; Arabako diputatu nagusi Javier De Andrés;  Arabako Hostalaritza Enpresarien Elkarteko lehendakari Fabian Tobalina; eta Gasteiz On elkarteko lehendakari Conchi Aguirre

Eguna. Osteguna, urtarrilak 31

Ordua. 10:30

Tokia. Arabako Foru Aldundia

 

Share

Gasteizko udal ibilgailuak errodadurarentzako eragozpen txikiko pneumatikoz hornituko dituzte, Michelin green babesle berriarekiko hitzarmenari esker

Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak lankidetza hitzarmena sinatu du Michelin enpresarekin; horren bidez, 2013an udal ibilgailuak errodadurarentzako eragozpen txikiko pneumatikoz hornitzeko hitza eman du enpresak.

Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak eta Gasteizko fabrikako zuzendari Amadeo Álvarezek babesletza hitzarmena sinatu dute. Horren bidez, enpresak –ingurumenarekiko ardura eta konpromisoa baitu–  udal ibilgailuak errodadurarentzako eragozpen txikiko pneumatikoz hornitzeko hitza eman du, eta beraz,  dirua aurreztu eta erregai kontsumoa gutxituko da, bai eta atmosferara doazen CO2 emisioak ere.

Enpresak Gasteizen duen fabrika Itun Berdeari atxiki ziren lehenengoetako bat izan zen, eta orain pneumatikoz hornituko ditu udal ibilgailuak. Askotariko ibilgailuak direnez, Udala arduratuko da aldaketa antolatu eta gainbegiratzeaz, pneumatiko mota eta aldaketa kopurua aldakorra izan baitaiteke udal beharrizanen arabera. Euromaster sareak ere hartuko du parte programan, udal ibilgailuetan pneumatikoak muntatu eta orekatzeaz arduratuko baita.

“Hitzarmen honek hiriari aurrezten lagunduko dio; beraz, eraginkorragoa izango da gastuari zein atmosferara doazen CO2 emisioei dagokienez. Gure helburua iraunkortasun balioen abangoardian jarraitzea da, 2012az haratago ere Green Capital izaten segitzen baitugu eta, horrenbestez, puntako enpresen konpromisoa lortzen ahalegindu behar dugu, batez ere Gasteizen eragin-eremukoena, aurrerantzean ingurumenarekin lotutako alor guztietan erreferente izateko”, adierazi du Garmendia zinegotziak.

Michelin enpresa tradizioz gizartearekiko arduratsua izan da, eta ezarrita dagoen hiriekin konprometitua; ondorioz, green programaren barruan erantzukizuna bere gain hartu eta CO2ren emisioak gutxitzen laguntzen du, gero eta seguruagoak, iraunkorragoak eta eraginkorragoak diren pneumatikoak banatuz.

Share

Red Kaleidos fundazioak finantzatuko du Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorrari buruzko parte-hartze prozesua

Gasteizek beste hiri batzuei irakatsiko die parte-hartzeko prozesuan lortutako esperientzia

“Poz handia da Kaleidos sarearen teknika eta finantza laguntza izatea Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorrari buruzko parte-hartze prozesua garatzeko”, adierazi du Herritarrentzako Zerbitzuen zinegotzi Alfredo Iturrichak.

Burgosen bildu dira gaur Kaleidos sarea osatzen duten udalak, Gasteizkoa horien artean, fundazioaren ekintza plana zehazteko; hurbileko eta herritarren parte-hartzerako politika eta zerbitzuak berritzea da 2000. urtean sortutako fundazioaren helburu nagusia .

Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorrak, berriz, etorkizunean Gasteiz nolakoa izango den diseinatzeko xedea du, eta horrekin lotutako parte-hartze prozesua gizarte etxeetan oinarrituko da. Herritarrengana hurbildu eta gure hiri inguruneari eta gure lurralde osoari buruzko oraingo eta etorkizuneko ikuspegiez eztabaidatzeko herritarren parte-hartzea bideratzeko programa osatzen ari da, gizarte etxeetan oinarrituz; jarduerak gaika antolatuko dira, plangintza orokorra berrikusteko ildo estrategikoen arabera.

Herritarren parte-hartzerako programak berritzailea eta freskoa izan nahi du, zenbait hilabetez gizarte etxeetako eguneroko jardunean txertatuta. Argibideak emateko saioak, hitzaldiak, eztabaidak eta abar antolatuko dira, herritar guztiei zuzenduak, horrela herritzarrek bere egin dituzten gertuko ekipamendu horien izaera parte-hartzaile eta polibalentea indartu, eta Gasteizen eraikuntza kolektiboa sustatzearren.

Gasteizko Udalak teknika eta finantza laguntza izango du Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorrari buruzko parte-hartze prozesua aurrera eramateko. Gainera, beste hiri batzuei irakatsi ahalko die esperientzia.

Gaur egun, udal hauek osatzen dute Kaleidos sarea: Alcobendas, Bilbo, Burgos, Kordoba, Getafe, Logroño, Málaga, Sant Boi de Llobregat, Zaragoza eta Gasteiz. Udal horiek elkarrekin egin nahi  dute lan, esparru berri honetan erakundeen kalitatea eta tokiko gobernuen eraginkortasuna bermatzeko. Erakundeen lehiakortasuna da helburu nagusietako bat, bai eta tokiko gobernuak ekonomia hazkundearen eta finantza iraunkortasunaren eragile izan daitezen ere, herritarren bizi baldintzak hobetzeko. Hori gertuko politiken eta herritarren parte-hartzearen ikuspuntutik lortu nahi dute.

Share