Prentsa Oharren banner

Haurrentzako 28 jolas-eremu hobetuko dira dibertsitate funtzionala duten haurrentzako jolasak jarrita

MAPA NUEVOS JUEGOS INFANTILES ADAPTADOS

Udalak Pascual Andagoia plazako zabuen eremua ere erabat berrituko du.

Urtaranen gobernuak hiriko hainbat jolas-eremutan haurrentzako jolas integratuak jartzeko lehiaketa abiarazi du, gehienez 283.480 euroan. 28 gune hobetuko dira, zehazki, dibertsitate funtzionala duten haurrentzako jolasak jarrita. “Jardun honekin inklusioa erraztu nahi dugu, izan ere hori baita gobernuaren helburuetako bat. Hiri irisgarri, inklusibo eta anitza nahi dugu” adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

Jolasgune berriak dibertsitate funtzionala duten haurrentzat diseinatuko dira bereziki, mugikortasun arlokoa zein psikikoa dutenentzat,” jolasak lasaitasun osoz erabili eta gozatzerik izan dezaten. Udalak haur guztiei jolasteko aukera bermatu nahi die, eta bermatu egin behar die, harremanak, ikasketa eta dibertsioa sustatuta kasu guztietan, eta arrisku oro saihestuta” adierazi du alkateak.

Ia hiriko auzo guztietan jarriko dira. Zenbait kasutan zabu zahar edo hondatuak kendu egingo dira, eta beste zenbaitetan hutsik dauden guneak baliatuko. Deitutako lehiaketa honetako kontratua esleitzen delarik, enpresak 6 hilabete izango ditu, gehienez, diseinatu eta jartzeko.

Bestalde, udal-gobernuk Koroatze Auzoko Pascual Andagoia plazako jolas eremua berritzeko lehiaketa ere deitu du. 70.000 euroko aurrekontua duten lan hauen bitartez egun dauden jolasak eta kautxuzko lauzak kendu, eta horien ordez haurren jolasa bermatuko dutenak jarriko dira, hartara harremanak, dibertsioa eta ikaskuntza sustatu, eta osasuna eta osotasun fisikoa kaltetu dezaketen arriskuak saihesteko. Jolas berri horiek jartzeko  lanak bi hilabetez luzatu ahalko dira, gehienez.

 

 

Share