Prentsa Oharren banner

Urtaranen gobernuak finantzaketa bideratu du aurten Emakumeen Etxea eta LGBTI behatokia martxan jartzeko eta euskararekin konpromisoa indartzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak lau kreditu-aldakuntza onetsi ditu, urte honetarako hitzemandako proiektuak partidez hornitzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi dituen lau kreditu-aldakuntzek —191.535 euro orotara— aurten berdintasunaren eta euskararen alorreko proiektuak martxan jartzea bideratuko dute.

Zehazki, EmakumeenEtxea kudeatzeko hitzarmena sinatzeko 90.000 euroko partida jartzea erabaki du udal gobernuak. Agintaldirako konpromisoa betetzeko urrats hori eman beharra zegoen, Udalaren eta Emakumeen Etxea kudeatuko duen elkarte berriaren arteko harremana arautzen duen hitzarmena gauzatu ahal izateko. Batzordeak eta Udalbatzak berretsi beharko dute aurrekontu-aldaketa.

Horretaz gain, LGTBI behatokia sortzeko 30.000 euro jartzea onetsi da; Hara! Genero Berdintasunerako IV. Planean jasotako ekintzetako bat da hori.

Orobat, Korrika egiteko hitzarmena (46.535 euro) eta Araba Euskaraz-entzako laguntza (25.000 euro) onetsi dira gaurko bileran.

 

 

 

 

 

 

 

 

Share