Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 otsaila 2019 13:59

Udaltzaingoaren Agenteek 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean, bere bikotekide ohiarenganako babes-agindu bat urratzearekin loturiko delitu baten ustezko egile gisa.

Emakumeak udaltzainei eskatu zien El Pilar auzoko bere etxebizitzara joan zitezela, atxilotuak bertaraino jarraitu ziolako. Leku horretara joan zen patruilak egiaztatu zuen babes-agindu hori indarrean zegoela oraindik eta, gainera, gizonezko horrek zenbait aldiz bere bikotekide ohiari deitu ziola telefonoz, eta horrenbestez, atxilotu egin zuten. Larunbat horretan bertan epailearen esku geratu zen.

Lau pertsona zauritu dira istripuetan

Asteburuan berrogeita sei trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan lau pertsona zauritu dira.

Ostiralean, Gamarrako Atea kalearen eta Santo Tomasen Ubideko kalearen arteko bidegurutzean, bi autoren arteko talkaren ondorioz izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Talka horren ondorioz, ibilgailu bateko bidaiari guztiak –33 urteko emakume gidaria, 63 urteko beste emakume bat eta neska jaio berri bat–, anbulantzian eraman zituzten Txagorritxu Ospitalera.

34 urteko gizonezko bat zauritu zen larunbatean, herri barruko autobus batean zihoala Bake Kalean gertatutako istripu batean. Argiketa-talde bat istripu horren nondik norakoak ikertzen ari da.

Gainera, larunbatean Mendoza Taldearen kalean erregistratutako harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari dira; izan ere, aparkatutako lekutik irteten ari zela atzerako martxan zihoan auto batek 23 urteko oinezko bat jo eta zaurituta utzi baitzuen, eta anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Udaltzainek beste 43 trafiko-istriputan esku hartu zuten, nahiz ez zen inor zauritu eta zortzi gidari ikertzen ari dira bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik: 19 eta 26 urteko bi gidari, gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

Sei alkoholemia positibo

Udaltzaingoa 68 urteko gizonezko bat ikertzen ari da alkoholaren eraginpean gidatzeagatik, Nazio Batuen hiribidetik barrena egoera-argiak bakarrik piztuta zihoala ikusi ondoren.

46 urteko beste gizonezko batek trafiko-istripu  bat izan zuen Olagibel kalean, garraio publikoaren plataforma baten aurka talka egin baitzuen, nahiz eta aurrera jarraitu zuen, udaltzainek Aranburutarren kalean geldiarazi zuten arte. Alkoholemia-proba eginarazi zioten eta emaitza positiboa eman zuen, nahiz eta uko egin zion nahitaezko bigarren proba osatzeari. Gainera, egiaztatu zuten ez zeukala gida-baimenik, indarraldia galdu zuelako.

31 urteko beste gidari bat Gorbeia kalean barrena argiak piztu gabe zihoala harrapatu zuten. Poliziaren patruila batek geldiarazi zuen arte egindako bide horretan bi semaforo gorri pasatu zituen. Alkoholemia-proban emaitza positiboa eman zuen, baita Zaramaga kalean istripu bat izan zuen 22 urteko gazte batek ere; azken honi tunelera jaisteko aldapan gurutzatuta geratu zitzaion ibilgailua, zirkulazio-erreiak oztopatuz.

Udaltzainak 30 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, alkoholaren eraginpean eta gida-baimenik gabe gidatzeagatik; baita 49 urteko beste bat ere, gaur goizaldean Euskal Herria Bulebarrean alkoholemiaren prebentzio-kontrol bat egiteko eskatu ondoren.

Asteburuan alkoholemiaren prebentzio-kontrol bat egin da, eta auto-gidari batek positibo eman du.

42 salaketa izapidetu dira eta polizia judizialaren 22 jarduera egin dituzte.

Garaje baten aurka talka egin du izotzagatik

Izotzaren ondorioz, suhiltzaileek esku-hartze batzuk egin behar izan dituzte gaur, eta hala, esaterako, ibilgailu bat errepidetik irten eta talka egin du Panama kalean garaje bateko atearen aurka.

Hiriko zenbait puntutan suhiltzaileek urgarriak bota behar izan dituzte, izotz-plakak zeudelako.

Larunbatean, kamioi baten eta furgoneta baten arteko istripu batengatik esku hartu behar izan zuten A-1 errepidean. Iritsi zirenean, furgoneta arekan zegoen, eta pertsona bat zegoen barrualdean. Bidaiaria bertatik atera ondoren, osasun-langileek artatu zuten.

Suhiltzaileek, halaber, Sarriako etxebizitza baten tximinian eta Jose Lejarreta kaleko zaborraren edukiontzi batean piztutako suak itzali behar izan zituzten.

 

Share