Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 otsaila 2019 13:30

Udaltzaingoaren Agenteek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Salburuako bere etxebizitzan eztabaida bat izan ondoren bere bikotekidea jotzeagatik genero-indarkeriako delitu bat egin izanaren usteko egile gisa. Bi bikotekideren arteko eztabaida gogor baten berri jaso zuten 092 telefono-zenbakian, eta eztabaida horretan, gela batean giltzaz itxita geratzea lortu zuen emakumeak, irainak eta kolpeak jaso ondoren.

Jasotako adierazpenak eta erasoaren zantzu nabarmenak ikusirik, udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta gaur goizean epailearen esku geratu da.

Udaltzainen aurkako atentatua

Udaltzaingoaren Agenteek, halaber, 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, polizia-agenteen aurkako atentatu-delitu baten ustezko egile gisa.

092 telefono-zenbakira 15:30ak aldera egindako dei batek zioen zenbait pertsona hainbat kalte eragiten ari zirela Salburua auzoko bebarru batean. Zenbait patruila leku horretara joan ziren, eta bertan, bi gizonezko topatu zituzten makila banarekin. Gertaerak argitzen ahalegintzen ari ziren bitartean, gizonezko batek, oso erasokor, udaltzainen aurka egin zuen, eta are mehatxu egin zion udaltzain bati, lepoan zintzilik bere zorrotik atera gabe zeraman labana batez. Patruilak atxilotu egin zuen.

Lau pertsona zauritu dira istripuetan

Auto batek 45 urteko gizonezko bat harrapatu du oinezkoen pasabide batean, Zurbanoko Atea kalean, eta gero, anbulantzian eraman dute Txagorritxuko Ospitalera. Inplikatutako ibilgailuko gidariari salaketa jarri diote administrazio arloan, Espainian gidatzeko balio ez duen gida-baimen bat aurkeztu duelako.

Argiketa-talde bat Bilbo plazan gertatutako istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da. Istripu horretan bizikleta bat ere izan zen tartean; bizikleta gainean zihoan 38 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen eta, larrialdi-zerbitzuek artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Atzo Rigoberta Menchu plazan gertatutako istripu bat ere ikertzen ari dira, eta bertan, emakume gidariak, izotzaren ondorioz bere ibilgailuaren kontrola galdu ondoren, garaje baten atearen aurka jo zuen, ate horri kalte handi samarrak eraginez, baita barrualdean aparkatuta zegoen beste ibilgailu bati ere. 48 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

58 urteko txirrindulari bat, halaber, Ospitale horretara eraman zuten, bere bizikletan Teodoro Gonzalez de Zarate kalean barrena zihoala lurrera erori ondoren.

Udaltzainek beste 17 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 25 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 9 jarduera egin zituzten.

 

Share