Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 otsaila 2019 12:22

Udaltzaingoa izapidetzen ari den argiketa batean 20 urteko gazte bat ikertzen ari dira, Korazonisten kaletik gida-baimenik gabe gidatzeagatik bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egin duelako.

Gidari horrek araudiak dioenaren aurka aparkatu zuen eta, bere dokumentazioa eta ibilgailuarena eskatu ziotenean, udaltzainek egiaztatu zuten ez zuela gida-baimenik, Gasteizko Epaitegi batek emandako indarreko agindu baten arabera aldi baterako esekita zuelako; eta horren ondorioz, izapide egokiak bete zituzten Guardiako Epaitegira bidera zezaten.

Udaltzainek 16 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu; 22 salaketa izapidetu zituzten eta Polizia Judizialaren 12 jarduera burutu zituzten.

Share