Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  9 otsaila 2019 11:00

Udaltzaingoak trafiko kanpaina berezia egingo du otsailaren 11tik 17ra bitartean, hiri barruko kaleetan harrapatzeak saihesteko, bai oinezkoek galtzada gurutzatzen dutenean bai erabilera partekatuko alderdiak —garajeetako sarbideak edo bizitegi-zonak, esaterako— zeharkatzen dituztenean.

Kanpainan parte hartzen duten agenteek arauak eta seinaleztapena errespetatzeko betebeharra gogoraziko diete hala oinezkoei nola gidariei, pertsonak ibilgailuen aldean bereziki ahulak direla kontuan izanik.

2018-2023rako Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Iraunkorraren Udal Plan Estrategikoan  jasotako zaintza eta kontrol ekintzen barruan sartzen da kanpaina; udala plana Eusko Jaurlaritzak landutako planari atxikita dago. Biek dute oinarrizko helburu bera: bide-segurtasuna bermatzea, bide publikoetako istripuak eta kalteak gutxituz.

 

Share