Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 otsaila 2019 13:06

Hitzordua Gasteizen egingo den lehen aldia izango da, eta Euskadin azken 28 urteetan hegaztien bilakaera nolakoa izan den eta arlo horretan klima-aldaketak zer eragin izan dituen aztertuko dute

Gasteizek Euskadiko II. Ornitologia Biltzarrari arrera egingo dio otsailaren 22tik 24ra bitartean. Euskadiko Ornitologia Batzarrak eta IGIk antolatu dute, eta Vital Fundazioaren, HAZI Fundazioaren, Arabako Foru Aldundiaren, Interreg POCTEFAren, Basque Tour-en eta Eusko Jaurlaritzen laguntza jaso du.

Biltzarraren bigarren edizio honetan, Euskal Herri Atlantikoko hegazti faunaren ugalketan azken 28 urteetan izan diren aldaketak aztertuko dira, eta paisaian eta kliman gertatu diren aldaketek bilakaera horretan izandako eragina egiaztatuko da. Biltzarrak ornitologian aditu diren 50 aditu inguru batuko ditu, eta urreratuko direnen artean inaugurazio-hitzaldia emango duen Luis Maria Carrascal dago. Helbide honetan kontsultatu daiteke programa:

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak honakoa azpimarratu du: “Euskadiko Ornitologia Batzordeak paper garrantzitsua du oso zientziaren alorreko informazioaren ikerkuntzan, zabalkundean eta trukean, ez soilik ikertzaileen mailan, baizik eta baita txoriak behatzeko zaletasuna dutenen artean ere”, eta biltzarra Gasteizen egitea oso positibotzat jo du. Horretaz gain, “hegaztien kudeaketa eta kontserbazioa koordinatzeko eta unera arte egindako lana hedatzeko” instituzioak elkarlanean aritzearen garrantzia azpimarratu du.

Bestalde, batzorde antolatzaileko lehendakari Juan Arizagak azaldu du Euskadiko II. Ornitologia Biltzarrean landa-garapenaren inguruko saio, hitzaldi eta mahai inguru asko egingo direla bai, oro har, biodibertsitatea kontserbatzeari buruz, zein, bereziki, hegaztien kontserbazioari buruz. Besteak beste, landa-inguruekin, hiriekin, itsasoekin eta berotze globalarekin lotura duten gaiak aztertuko dira, bai eta muturreko fenomeno meteorologikoak eta horiek hegaztiengan duten eragina ere.

 

 

Share