Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 otsaila 2019 12:57

Atzo Oreitiasolo kalean auto baten eta bizikleta baten artean gertatutako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Talka horren ondorioz, 44 urteko txirrindularia zaurituta geratu zen, eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

Udaltzainek beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 20 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 5 jarduera egin zituzten.

Eskola-garraioaren gaineko kontrola

Otsailaren 4tik 8ra bitartean, Udaltzaingoak trafiko-kanpaina berezi bat egingo du eskola-garraioan eta adingabeekin lan egiten duten ibilgailuen ezaugarri teknikoak eta gidarien prestakuntzak kontrolatzearren.

Udaltzainen ardura izango da eskola-garraioan nahiz adingabeen garraioan aritzen diren autobusek horretarako ezarritako ezaugarri teknikoak betetzen dituztela eta horiek gidatzen dituzten pertsonek horretarako gaikuntzak eta prestakuntzak dituztela egiaztatzea eta frogatzea.

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2018-2023 Plan Estrategikoan aurreikusitako zaintza eta kontrol-jardueren barruan jasoa dago kanpaina hori, eta horren helburua bide-segurtasuna bermatzea eta ezbeharren ehunekoak eta horiekin loturiko lesio-arriskuak murriztea da.

Esku-hartzeak euriagatik eta haizeagatik

Azken ordu hauetan, suhiltzaileek zenbait esku-hartzen egin behar izan dituzte, euri-eraso handien eta haize-bolada bortitzen ondorioz.

Gaur gaueko bost eta erdiak aldera, Zadorra ibaiak gainezka egin du Iurre izeneko inguruan, eta Zadorra hiribidetik herri horretara doan irispidea urpean utzi du, eta horren ondorioz, moztuta egon da zenbait orduz.

Domingo Beltran kalean bide publikora horma-zati batzuk erori direnez gero, beharrezkoa izan da suhiltzaileek 5:20ean esku-hartze bat egitea. Zenbait bebarrutako teilatu-hegalaren entokadura izan da, eta kendu egin dute, erortzeko arriskua zegoelako.

Beste alde batetik, Obdulio López de Uralde Margolariaren kalean eroritako zuhaitza eta Donostia-San Sebastián kalean erortzear zegoen beste bat direla eta, beharrezkoa izan da SPEISeko agente batzuek esku hartzea, eta halaber, Eulogio Serdán kalean aldamio baten olana ere kendu behar izan dute.

 

Share