Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 otsaila 2019 12:01

Atzo Udaltzainek esku hartu zuten 16 trafiko-istripuetatik bitan pertsona bana zaurituta geratu zen.

Sutaustegi Zaharreko kalean atzo arratsaldean gertatutako harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Bertan, 68 urteko emakume bat zauritu zen eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

Atzo gauean 31 urteko moto-gidari bat zauritu zen, Gasteiz hiribidean zihoazen ziklomotor baten eta auto baten arteko talkaren ondorioz izandako istripuan. Talka horren ondorioz, ziklomotorraren gidaria anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Udaltzainek atzo 25 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 12 jarduera egin zituzten.

Legez kanpoko isurketak

Betoñu industrialdean, Gamiz herritik hurbil, aurkitutako legez kanpoko bi hondakindegi ikertzen ari dira Udaltzainak eta Suhiltzaileak. SPEISeko langile-talde bat isurketa horiek ikuskatzera eta beharrezkoak diren txostenak egitera joan zen atzo, bidezkoak diren lege-ekintzak egin ahal izan daitezen.

Suhiltzaileek, gaur goizean, Salburuako sastrakadi-eremu batean sua piztu izanaren abisua jaso dute. Iritsi direnean, autobus-gidari batek kontrolpean zuen sua, su-itzalgailua bertan hustu baitu, eta horrenbestez, SPEISeko langile-taldeak inguru hori freskatu besterik ez du egin behar izan.

Share