Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 otsaila 2019 12:15

Gasteizko Udaltzaingoak enpresa baten iruzurrezko jardueraz ohartaraziko du, AMVISArekiko ustezko lankidetza amu gisa baliatzen baitu ur-arazgailuak etxez etxe saltzeko. Udaleko ur-enpresak Udaltzaingoari jakinarazi dionez, ez du inolako zerikusirik enpresa horrekin.

AMVISAk dituen datuen arabera, enpresa gutxienez 17 pertsonarekin jarri da harremanetan haren izenean, gehienak adinekoak. Uraren kalitateari buruzko inkesta egiten diete eta, bide batez, 400 eta 600 euro artean balio duten ur-arazgailuak saltzen saiatzen dira.

AMVISAk ohartarazi du ez dela lankidetzan ari ezaugarri horiek dituen inolako enpresarekin, eta ez duela iradoki edo gomendatzen ura arazteko gailuak erostea edo instalatzea, besteak beste, Gasteizko kontsumorako uraren kalitatea bikaina delako, etengabe egiten dituen analisien arabera.

2017ko martxoan antzeman zuen lehenengo aldiz Udaltzaingoak merkataritza-jarduera iruzurti hori, eta herritarrak horren jakinaren gainean jarri ditu geroztik. Agirrelandatik gogorarazten dute horrelako produkturik erosi badute eragindakoek Gasteizko Udaleko kontsumo bulegora edo Kontsumobidera jo dezaketela atzera egiteko eskubideaz baliatzeko; 14 egun naturaleko epea dute horretarako, erositakoa jaso zutenetik kontatzen hasita.

Share