Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdia (2017-02-20)

Prentsaurrekoa. Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleek Udal Musika Bandarekin eskainiko duten kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Udal Musika Bandako zuzendariondoko Iker Olazabal; eta Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko zuzendari Carlos Seco

Eguna. Astelehena, otsailak 20

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

* argazkiak egin ahal izango dira 10:30ean Musikaetxean

 

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, otsailak 17

  • Alkateorde Peio López de Munain Teologia Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldian izango da Vitoria-Gasteizko Apaizgaitegian, 18:00etan.
  • Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez eta Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Nerea Melgosa ‘Errefuxiarte’ erakusketa irekitzeko ekitaldian izango dira 19:00etan,  Judimendi gizarte etxean.
  • Alkateorde Peio López de Munain eta Itziar Gonzalo, eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto Saskibaloiko Errege Kopako final laurdeneko partidak ikusten izango dira, Valencia-Gran Canaria eta Barcelona-Unicaja, 19:00etatik aurrera Buesa Arenan.

 

Larunbata, otsailak 18

  • Berdintasun zinegotzi Jaione Agirre ASPANAFOHAk antolatu duen ongintza bazkarian izango da 14:30ean, Andere jatetxean.
  • Alkate Gorka Urtaran, eta zinegotzi Estibaliz Canto eta Nerea Melgosa Saski Baloiko final aurreko partidak ikusten izango dira 18:30etik aurrera Buesa Arenan.

 

Igandea, otsailak 19

  • Alkateorde Peio López de Munain, eta zinegotzi Iñaki Prusilla eta Carlos Zapatero Hogar Extremeñon izango dira 14:30ean “El Buche” usadiozko bazkarian parte hartzeko.
  • Alkate Gorka Urtaran, alkateorde Peio López de Munain eta Itziar Gonzalo, eta zinegotzi Estibaliz Canto eta Nerea Melgosa Saski Baloiko finaleko partida ikusten izango dira 18:30etik aurrera Buesa Arenan.

 

Share

Erakundeek eta merkatariek “Errege Kopako erakusleihoak” bisitatu dituzte

 

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatu Cristina González, eta Gasteiz On elkarteko kudeatzaile Patricia García “Kopako Erakusleihoak” ikustera hurbildu dira gaur goizean; merkatari gasteiztarren ekimenak kirol ekitaldi garrantzitsu hori girotzeko helburua du.

“Errege Kopa bezalako ekitaldiak aukera paregabea dira hiria dinamizatu eta Gasteizko zein gure dendetako jarduera ekonomikoa sustatzen duten sinergiak sortzeko. Egunotan milaka pertsona etorri dira beren taldeei jarraitzera, eta erakunde, ostalari, merkatari eta harreragileen artean eskaintza zabala antolatu dugu haientzat, bi helbururekin: ahalik eta harrera onena ematea eta hazia ereitea, atzera itzul daitezen”, nabarmendu du Nerea Melgosak.

Leku hauek bisitatu dituzte: By Nerea Garmendia (Prado kalea, 11), Mikku (Prado kalea, 8), The Soul Of The Clothes (San Prudentzio kalea, 5) eta Kirolak (Florida kalea, 2).

“Kopako Erakusleihoak” esperientzia pilotua da: erdialdeko lau establezimenduk kirol txapelketa irudikatzen duten manikiak jarri dituzte, eta Koparako abonamenduak aurkezten dituzten bezero eta turistei deskontuak eta beste abantaila batzuk eskainiko dizkiete. Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin Gasteiz On-ek abiarazi duen ekimen-multzo baten barruan sartzen da esperientzia, merkataritza eta ostalaritza sektoreetatik Gasteiz dinamizatzen eta bertara turistak erakartzen laguntzen duten hiriko ekitaldiei sostengu emateko.

Ildo beretik, Gasteiz On-ek eta erakundeek Gida Izarra —bertakoek gustukoen dituzten lekuak biltzen dituen gida turistentzat— argitaratu dute, turista eta bisitariek proposamen gastronomiko erakargarrienak, sorkuntza originalenak eta produkturik bikainenak ezagut ditzaten, gure hiriko ostalaritzak eta merkataritzak lortu duten mailaren irudi fidela ematen baitu. Gidan Gasteizko 123 establezimendu nabarmengarri jaso dira: 36 jatetxe, pintxoak jateko 34 taberna, 14 kafetegi, kopak hartzeko 11 leku, eta 26 denda. Hiriaren sei mapa ere barne hartzen ditu, establezimendu guztien kokapen zehatzarekin.

Share

Alkateak langileekin hitz egiteko eskatu dio garbiketako enpresa-elkarteari, eta muturreko irtenbiderik ez baliatzeko

Gorka Urtaranek berretsi du Udalak dosierra abiaraziko duela enpresaren kontra, ez baititu kaleratutako langileak berriro hartu

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek FCC eta GMSM enpresek osatutako garbiketako enpresa-elkarteari eta langileei hitz egiteko eskatu die, eta muturreko irtenbiderik ez baliatzeko azken astean iragarri dituzten kaleratzeek sortutako auzia konpontzeko. “Hau ez da bidea. Beraz, hausnartu dezaten eta adostasun-formula batera heltzeko lan egin dezaten eskatzen diet. Langileen eskubideak bermatzea eta enpresak zerbitzua zuzen eta eraginkortasunez ematea ahalbidetuko duen formula, bi aldeen arteko borrokak herritarrei kalterik egin ez diezaien”, azaldu du. Gasteizko alkateak gogorarazi du “arazoa ez duela inola ere Udalak sortu. Enpresaren eta langileen arteko arazoa da”.  Udal gobernuak “Gasteiz garbitzeko kontratua arautzen duen baldintza-agiria betetzearekin oso zorrotza izaten jarraituko” duela. “Agintaldi osoan egin dugun bezala”. Urtean 22,8 milioi inguru ordaintzen da zerbitzuarengatik.

Gorka Urtaranek iragarri du enpresak kaleratutako langileak berriro hartu ez dituenez Udalak behin betiko dosierra abiaraziko duela enpresa-elkartearen kontra, kontratuan ezarritako langile-ratioak ez betetzeagatik. Enpresak 364 lanpostu finko izan behar ditu. “Kaleratzeek ez dute ezer konpontzen, eta ataka estuan jartzen dute Gasteiz”, esan du Gorka Urtaranek.

Aurreko agintaldian landu zuten talde politikoek zerbitzu hori kontratatzeko agiria. Prozesu horretan, kontrol baliabideak handitzeko eta zerbitzua egoki ematen dela bermatzeko zenbait formula zehaztu ziren. ABEE esleipenduna lanean hasi zenetik Urtaranen gobernuak zorrotz jokatu du Gasteizko interes orokorra defendatzeko. Horrekin lotuta, zazpi dosier abiarazi dira zenbait arau-hauste dela kausa. Azken hau zortzigarrena da. Orobat milioi bat euro eskatu zaio enpresari eman gabeko zerbitzuengatik.

Share

Gorka Urtaran alkateak San Cristóbal de la Lagunako alkate José Alberto Díaz agurtu du gaur

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek San Cristóbal de la Laguna (Tenerife)ko alkate José Alberto Díaz Domínguez agurtu du gaur goizean. Gasteizen egun hauetan jokatzen ari den Saskibaloiko Errege Kopa dela eta elkartu dira bi agintariak. Hain zuzen ere, Baskonia eta Iberostar Tenerife taldeek jokatu zuten atzo txapelketako lehen kanporaketa.

Share

Europa biltzar jauregia, Espainian Passivhaus XXL ziurtagiria lortzen lehena

Gasteizek nazioarteko ziurtagiri zorrotzenetako bat lortu du; lehendik ere Leed Oro ziurtagiria eskuratzen lehen biltzar jauregia izan da

Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez, Passivhaus Institut erakundeak ziurtagiria eman dio Gasteizko Europa biltzar jauregiaren birgaikuntza eta handitzeko lanari, hau da, XXI proiektu bati nazioartean ematen zaion ziurtagiri zorrotzenetako bat, horrek dituen konplexutasun guztiekin, maila teknikoan ez ezik, baita maila logistiko eta administratiboan ere.

Hirigintza Saileko Plangintza eta Proiektu Zerbitzuak sustatu du Passivhaus ziurtagiria lortzea Lurgoien eraikuntza enpresak egindako proiektuarentzat. Europa jauregiaren birmoldaketa integralak, Passivhaus estandarrean oinarritutako eraberritze ekoarkitektonikoak, arkitektura iraunkorraren ikonoa bihurtu du eraikina. Egokitzapen termiko, akustiko eta paisaia aldetikoak, lorategi itxurako fatxadarekin (lorategi bertikala), iraunkortasunaren alorreko erreferentzia bihurtzen du halaber. Eguzki-plakak, biomasa bidezko  erregaia, CO2 mailak, tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko sistemak eta beste ditu, espazio eroso eta moldagarriak lortzeko, biltzarretarako behar den ekipamendu guztiarekin.

Enpresa ziurtatzaileak Udalak irtenbide pasibo errazen alde egindako apustua nabarmendu du: erdiko argizuloa, eguzkia eta argi naturala harrapatzen dituena, eta isolamendu termikoa, 25 cm-koa fatxadan, 26 cm-koa estalkian eta 15 cm-koa beheko solairuan. PVCzko zurgintza Passivhaus motakoa da, argonezko ganbera duen beira hirukoitza darabilena. Bero berreskurapena oso errendimendu handikoa da, eta airearekiko hermetikotasuna ere oso handia da. Estrategia pasiboez gain, eraikinak instalazio fotovoltaikoa du estalkian, energia lortzean zero emisio izatera hurbiltzeko xedez.

“Proiektu honetan emandako pausuak nire ustez hiriek klima-aldaketaren kontrako borrokan jorratu behar dugun bidetik doaz. Gasteizek hiri aktiboa izan behar du alor horretan. Ezin dugu baliabideak kontsumitzen jarraitu. Daukaguna erabili eta hobetu beharra dugu, etxebizitzak birgaitzean energia-eraginkortasuna kontuan hartuz, mugikortasun iraunkorrra sustatuz eta hiri trinkoagoa planifikatuz. Eraikinetako kontsumoa eta energiak sortzen dituen emisioak hobetzea da orain aurre egin beharreko erronketako bat, Parisko klimaren gailurrean hitz eman genuen bezala. Udalak, jakina, klima-aldaketaren kontrako borrokari dagokionez hartutako konpromisoak betetzeko asmoa du, eta akuilu eta eredu izatekoa, administrazio gisa”, nabarmendu du alkateak.

Beste ziurtagiri batzuk

Europa biltzar jauregiak aitorpenak jasotzen jarraitzen du:  duela gutxi aipamen bat jaso zuen ACI-Higiezinen Kontsultoreen Elkartearen sarietan, gizarteari egindako ekarpena dela eta. “Diseinu eta asmo iraunkor eta energetikoki eraginkorrak” nabarmendu zituen elkarteak.

Europa biltzar jauregiak beste aitorpen batzuk ere lortu ditu, hala nola LEED ORO ziurtagiria (2016ko abuztuan LEED Oro ziurtagiria lortzen zuen lehen biltzar jauregia bihurtu zen), A mailako energia eraginkortasunaren ziurtagiria, eta IHOBE ziurtagiria (ERAS tresna baliatuz); orobat, sari hauek jaso ditu: Gaztela eta Leongo Eraikuntza Institutuak ematen duen Gaztela eta Leongo Eraikuntza Iraunkorraren 1. saria ekipamenduen kategorian, 2015ean, eta IHOBEren Bikaintasun Kasua 2014an.

Izaskun Larzabalek egin zuen birgaitzeko eta handitzeko proiektua; Energiehaus eta VArquitectos izan ziren aholkulariak, eta IDOM arduratu zen obra zuzendaritzaz.

Share

Autobus-geltokiko nasa-eremuan esparru itxi batean jartzekoa den bizikleta aparkaleku estalia egiteko lanak hasi dira

Gasteizko Udalak autobus-geltokian bizikleta aparkaleku estali eta segurua jarriko du. Gaur hasi dira instalazioa jartzekoa den espazioa egokitzeko lanak: esparru itxi bat nasa-eremuan, Euskal Herria bulebarraren eta Donostia kalearen arteko kantoian. Azpiegitura ziur aski udaberrian irekiko da, eta Urtaranen gobernua nola kudeatuko den aztertzen ari da.

“Autobus-geltokira doazen erabiltzaileen segurtasuna bermatzea eta espazioaren multimodalitatea sustatzea” da helburua, Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez. Gainera, Udalak garraiobide iraunkor eta osasungarri horren alde egin dutenei lagundu nahi die, gaur egun joan-etorrien % 12 baino zertxobait gehiago egiten baita bizikletaz. “Azken batean, aldezten dugun hiri-eredu iraunkorrerantz pausoak ematen jarraituko dugu”, esan du Gasteizko alkateak.

Zehazki, nasen eremuan esparru bat mugatuko da fisikoki, txapa zulatua baliatuz, gardentasun maila ertaina lortzearren. Bi ate izango ditu, bat Donostia kaletik eta beste bat geltoki barrutik. Hartara, bizikleta aparkatu eta zuzenean sartu ahalko da nasen eremura, eta alderantziz. Nasetara sartzeko tornua jarriko da. Donostia kalean, berriz, ate lerragarria ipiniko da.

Esparrua fisikoki mugatzeaz gain, kudeaketa-sistemarako behar diren tutuak instalatuko ditu Udalak. Bestetik, Donostia kaleko sarbidearen ondoko lorategi eremuko zati txiki bat zolatu egingo da. Lanen kostua 44.000 euro ingurukoa da. Bizikleta aparkatzekoek —70 bizikletarako— 2.500 euroko kostua izango dute.

Azpiegituraren kudeaketari dagokionez, alderdi batzuk zehaztuta daude. Geltokiko garbiketa-kontrataren baliabideak erabiliko dira esparrua garbitzeko, eta zaintza ere geltokiko sistemaren bidez egingo da. Erabiltzaileei informazioa eta arreta emateko, berriz, 010 telefonoa eta geltokiko langileak baliatuko dira.

Une honetan, Urtaranen gobernua sarbideen kudeaketa-sistema aztertzen ari da, zeinak sentsore, botoi, internet eta mugikorraren bidez funtzionatuko baitu. Ogasun Batzordeak zehaztu beharko ditu tarifak, baina Urtaranen gobernuak hasieran doako proba pilotua egiteko asmoa du.

Share

Teatro Paraíso taldea maletak prestatzen ari da

Teatro Paraíso konpainia gasteiztarrak nazioarteko birari ekingo dio beste behin: hiru ikuskizunen 30 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Arabako antzerki ona atzerriko agertokietara esportatzeko asmoz. Hiru lan horiek Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian estreinatu zituzten.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi ordezkari Estíbaliz Cantok eta Teatro Paraíso-ko kide Pilar Lópezek aurkeztu dute gaur bira.

Landu duten azken ikuskizuna, Lunaticus Circus, Les Ateliers de la Colline konpainia belgikarrarekin batera egindakoa, Frantzia eta Belgikara eramango dute otsailean, urrian eta azaroan, eta zirkuaren mundua hainbat hiritara hurbilduko, hala nola Liege, Namur, Engis eta Dison. Lunaticus Circus” zirku hauskor eta akastuna da, baina freskoa eta  ausarta, bizitasunez eta ustekabez betea

Nómadas ikuskizunarekin Frantziara joango dira, Limoges-eko Kaolin et Barbotine jaialdira, maiatzaren 18 eta 19an. Nómadas lanean mundua lurralde zabal eta ezezaguna da. Bi emakume nomada batetik bestera dabiltza, arrautza bitxi bat daramatela, eta hura maitasunez babestu eta zaintzen dute. Lurralde frankofonoan bi lan horiekin bira eginez, hemen egindako kalitateko ikuskizunak kanpora ateratzeko helburua betetzen da, haurrentzako antzerkiaren alorrean bikaintasuna nagusi den ingurura atera ere. Zeren eta Frantzia eta Belgika erreferentziazkoak dira sektorean, umeentzako diziplina artistikoak bereziki zaindu eta babesten baitituzte.

Kubik lanarekin, berriz, Guayaquileko (Ekuador) ES-PEQUETADORES jaialdira joango dira, ekainaren 2tik 11ra. Lan horretan, kolore, forma eta bolumenak proiektatzen dituzte bi antzezlek, hasieran bakarrik dagoen zuriaren gainean sentsazioz betetako unibertsoa marrazteko. Aipatutako jaialdian, Teatro Paraíso-k lehen haurtzaroari buruzko lantegi bat egingo du artista eta hezitzaileekin, eta KunArte proiektua —arte berrikuntzarako eta lehen haurtzarorako zentroa— aurkezteko hitzaldia emango du.

Teatro Paraíso taldeak aurten kanpora eramango dituen hiru ikuskizunak Gasteizko Beñat Etxepare antzokian sortu dira, konpainiak bertan baitu egoitza.

Lan eta sorkuntza eszenikorako ingurune bikaina da, eta horrek eragin erabakigarria du lanen kalitatean.

Nazioartekotzea

Teatro Paraíso konpainia arabarraren nazioartekotzeko planen barruan sartzen da bira hori, taldearen ezaugarrietako bat baita.

Kanpora ateratzea “ariketa eragilea” bihurtu zaigu, etengabe beste gizarte zein kultur errealitate batzuei eta nazioarteko merkatuaren eskakizunei aurre egiteak ikuskizunetan maila artistiko handia eskaintzera behartzen baikaitu.

Azken urteetan, Teatro Paraíso leku hauetan izan da: AEB, Kanada, India, Frantzia, Belgika, Alemania, Bretainia Handia, Irlanda, Errumania, Portugal, Italia, Finlandia, Kroazia, Singapur, Mexiko, Txile, Paraguai, Argentina eta Brasil.

Share

Urtaranen gobernuak Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea eraberrituko du, Zerkabarren eta Domingo Beltran kaleen arteko zatian

 

 

 

 

 

 

         Besteak beste, espaloiak zabalduko dira, eta zoladura berrituko, egoera txarrean baitago

 

         Argiteria, saneamendu-sarea eta hiri-altzariak ere berrituko ditu Udalak

 

 

 

Gasteizko Udalak Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea eraberrituko du, Zerkabarren eta Domingo Beltran kaleen arteko zatian. Izan ere, kale horrek irisgarritasun arazo handiak ditu, espaloiak oso estuak baitira, eta itxura zaharkitua du. Zoladura ere egoera txarrean dago. Urtaranen gobernuak inguru hori txukuntzeko lanetarako kontratazio-dosierra abiaraztea onetsi du gaur goizean, Tokiko Gobernu Batzarrean. Lanen aurrekontua 619.152,28 euro da, eta gauzatze-epea, bost hilabete, kontratua esleitzen denetik.

 

Gorka Urtaran alkateak gaur goizean gogorarazi duenez, “inguruko auzokoek maiz eskatu dute esku hartzeko. Berez, “Zure Auzoa Hobetuz” partaidetza-prozesuan hartutako konpromisoetako bat da. Proiektua Landazuri ikastola eta Santa Maria ikastetxeko gurasoekin adostu da. Honen bidez, “alderdi horretan oinezkoen joan-etorriak nabarmen hobetzea da asmoa. Kaleak oso espaloi estuak ditu, eta horrek irisgarritasun arazoak sortzen ditu, oso ezerosoa baita bertatik ibiltzea. Espaloiak zabalduz oinez doazen pertsonek leku handiagoa izango dute. Orobat, itxura atseginagoa izango du. Gizarte eragin handiko lana da, zati labur batean bi ikastetxe eta osasun zentro bat pilatzen baitira”, nabarmendu du alkateak.

 

Duela astebete iragarri zen beste lanarekin batera —San Anton plaza eraberritzea— Gasteiz fisikoki eta sozialki eraldatzen lagunduko du. Udalak berriki onetsitako aurrekontuari esker datozen hilabeteetan Espazio Publikoaren alorrean gauzatuko den neurri-multzoaren barruan sartzen dira lan horiek.

 

Ingurumen Sailak Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalerako diseinatu duen proiektuak Domingo Beltran eta Zerkabarren kaleen arteko zatiari dagokio. Izan ere, kalea zaharkituta dago: oso espaloi estuak ditu, zoladura egoera txarrean dago, eta galtzadak txaplatak, bigunguneak eta arrakalak ditu. Iparraldeko espaloia 1,50 metro zabal baino ez da. Hegoaldekoak zabalera desberdinak ditu, baina zati batzuetan ere 1,50 metro du.

 

Irisgarritasun araudia betetzeko eta espaloiak hobetzeko, zati estuenetan aparkatzeko lekuak kenduko dira, espaloiak 2,80 metrora zabaltzearren. Zehazki, kalearen hegoaldeko zatiko mendebaldeko lekuak kenduko dira. Zamalanetarako lekuak orain dauden bezala geratuko dira. Trafikoaren kontrako noranzkoan doan bidegorria ere estutuko da, espaloiak zabaldu ahal izateko.

 

Zoladura zaharkituta dagoenez, zati osoan aldatuko da. Drainatze-sarea ere eraberrituko da, hustubide eta sareta berriak jarrita. Bide batez, Udalak sare hauek berritzea erabaki du: argiteria, luminaria berriak, kanalizazio eta kable berriak jarriz argiztapen mailak, uniformetasuna eta kontsumoak doitzeko; saneamendua, eta semaforoak (lekuz aldatuko dira).

 

Bestetik, zenbait zuhaitz fatxadetatik oso gertu daudenez, aldian-aldian kimatu egin behar izaten dira. Hori dela eta, zuhaitzak hondatuta daude, eta irregularki hazi dira. Ondorioz, kendu egingo dira. Hala ere, 13 zuhaitz utziko dira, eta horien txorkoak aldatuko.

 

 

 

 

 

 

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

 

 

 

Share