Prentsa Oharren banner

Europa jauregian 350 guraso, hezitzaile eta gizarte-langile baino gehiago bilduko dira atxikimendua, erresilientzia eta gurasotasun positiboa aztertzeko jardunaldietan

Asteburu honetan  Atxikimenduari, Erresilientziari eta Gurasotasun Positiboari buruzko II. Jardunaldiak egingo dira Europa jauregian, Udalak eta Biraka hezkuntza elkarteak antolatuta. Hainbat autonomia-erkidegotatik iritsitako 350 guraso, hezitzaile eta gizarte-langilek baino gehiagok hartuko dute parte jardunaldian, “Aukerak sortzeko artea” lelopean. “Zailtasun, kaos eta arazoetatik haratago pertsonak ikustea zein garrantzitsua den” azpimarratu nahi da.

Gorka Urtaran alkateak inauguratu ditu jardunaldiak, gaur arratsaldean, eta profesionalek, gurasoek eta zaintzaileek “aukerak sortzeko artea” izango dute hizpide. Bihar hiru txosten aurkeztuko dira, gai hauen inguruan: familia babesa, abandonoaren neurologia eta burmuin erresilientea garatzeko gakoak. Maria José Rodrigo katedratikoak, Rosa Fernández Biologiako doktoreak eta Rafa Benito psikiatra eta familia terapeutak emango dituzte, hurrenez hurren.

Share

Prentsa-deialdiak (2017-02-13)

Saski Baloiko Errege Kopako Fan Zonea eta Kopa Txikia aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; ACBko zuzendari Gerard Freixa; Arabako diputatu nagusiorde Pilar Garcia de Salazar; Kopa Txikiaren arduradun Pedro Amezua; eta Errege Kopako babesleak

Eguna. Astelehena, otsailak 13

Ordua. 11:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, otsailak 10

  • Alkate Gorka Urtaranek eta Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek Biraka Hezkuntza Elkarteak antolatu dituen Atxikimendua, Erresilientzia eta Gurasotasun Positiboari buruzko II. Jardunaldiak inauguratuko dituzte 17:00etan, Europa Biltzar jauregian.
  • Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Araskik eta Ferrolek jokatuko duten Saskibaloiko Erregina Kopako azken faseko lehen partida ikusten izango da 18:45ean, Gironan.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Mendi Solidarioak elkartearen aurtengo programazioaren aurkezpenean izango da 20:00etan, Dendarabako Araba aretoan.

 

Larunbata, otsailak 11

  • Vitoria-Gasteiz eta Angulema hirien senidetzearen 50. urteurrena dela-eta, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko du Aihotz plazan, 13:00etan, egingo den komiki trukearen azokan zein bineta erraldoiaren pintatze kolektiboan.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Deportivo Alvesek eta FC Barcelonak jokatuko duten partida ikusten izango da 16:15ean, Mendizorrotzan.

 

Igandea, otsailak 12

  • Alkateorde Itziar Gonzalo Baskonia eta Obradoiroren arteko partida ikusten izango da 18:00etan, Fernando Puesa Arena pabilioian.

 

Share

Hautatu dira Saskibaloiko Errege Koparako 5 abonamendu bikoitzen irabazleak

Gaur goizean, Saskibaloiko Errege Koparako 5 abonamendu bikoitz zozketatu ditu Udalak, izena eman eta oinarrietako betebeharrak betetzen zituzten 1.599 pertsonen artean.

Udal langileak irabazleekin jarriko dira harremanetan, abonamenduak non eta nola jaso ditzaketen esateko.

Irabazleen NAN zenbakiak:

72845497N
16240992W
18592126F
72722447N
16283503D

 

 

 

Ordezkoen NAN zenbakiak:

44676195Y
72751248V
16294956P
11934135X
72721527N

 

 

 

 

Share

Koroatzearen auzoan ekingo dio Udalak Gasteizko “urrezko auzoen” gizarte eta hirigintza alorreko azterlana egiteari

Astelehenetik aurrera, soziologo talde batek inkestak egingo dizkie auzoko zein merkatariei, eta zenbait urbanistak eraikinak bisitatu eta ebaluatuko ditu

Koroatzean abiarazitako SmartEnCity proiektuaren osagarria da erradiografia hori

Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez, otsailaren 13an ekingo dio Udalak Koroatzearen auzoari buruzko azterlanari, atariz atari, auzoaren gizarte, ekonomia eta hirigintza egoeraren erradiografia ateratzearren. Hauxe da helburua: auzoaren egoera sozio-ekonomiko eta urbanistikoaren diagnostikoa izatea, oneratzeko aukerak aztertzea, biziberritzeko planak taxutzea eta jarduteko alternatiben kostua ebaluatzea.

Udalak bost auzotan egingo ditu landa-azterketak aurten, 21 Zabalgunearen bitartez, eta Koroatzekoa da lehena. Auzoa eremu degradatutzat jo ahal izateko aurretiazko urratsa dira gizarte eta hirigintza alorreko azterlanak, birgaitzeko laguntza handiagoak lortze aldera.

Astelehenetik aurrera, 21 Zabalguneak behar bezala kreditatutako soziologo-taldea Koroatzeko auzoko eta merkatariei inkestak egiten hasiko da.  Banakako inkestez gain, urbanista-talde batek auzoko eraikinak —SmartEnCity proiektuaren barrukoak zein birgaitzeko laguntza bereziak lor ditzaketen gainerakoak— bisitatu eta ebaluatuko ditu, 1.700 etxebizitzaren lagina lortu ahal izateko.

Alkateak auzoko, merkatari, ostalari eta elkarteei bisitan doazen profesionalei laguntzeko eskatu die, “auzoaren erradiografia eduki ahal izateko, orain arte ez baita horrelakorik egin, proiektu positibo bat aurrera ateratzearren eta birgaitzeko eta hobetzeko alternatibak diseinatu eta ebaluatzearren”.

Ondoren Zaramaga eta Ariznabarra aztertuko dira.  Azkenik, Adurtza eta Abetxukun egingo dira landa-azterketak.

SmartEnCity-ren proiektu osagarria

Alkateak argitu nahi izan du ekimen hori Koroatzearen auzoan garatzen ari den SmartEnCity proiektuaren osagarria dela. Horretan ere aurrerapausoak egiten ari dira. Une honetan Udalak eta Visesak —Eusko Jaurlaritzaren sozietatea— lan komertzialera bideratu dituzte ahaleginak: auzokoen komunitateekin biltzen ari dira, proiektua azaldu eta horrekin bat egin dezaten. Proiektuaren barruko eremuak 108 komunitate ditu, 1305 etxebizitza eta 166 lokal. Gutunontzietan informazioa banatu da, eta harreman zuzena izan da 68 komunitaterekin (770 etxebizitza eta 82 lokal). Gainera, lehen bilera egin da 58 komunitaterekin. Datozen asteetan areagotu egingo dira kontaktuak.

Share

Urtaranen gobernuak San Anton plazaren ingurua eraberrituko du, espazio zabal eta garbia sortu eta bertako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak sustatzeko

 

–         Lanen aurrekontua 600.342,24 euro da, eta gauzatze-epea, 5 hilabete, kontratua esleitzen denetik

–         Parterreak kenduko dira, oinezkoen igarobidea errazteko

Gasteizko Udalak San Anton plazaren ingurua eraberrituko du, oraingo egiturak traba ugari jartzen baitio oinezkoak igarotzeari; parterreak eta lore-askak kenduko dira, espazio garbiagoak sortu eta bertako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak sustatzeko. Urtaranen gobernuak lan horietarako kontratazio-dosierra abiaraztea onetsi du gaur goizean. Lanen aurrekontua 600.342,24 euro da, eta gauzatze-epea, 5 hilabete, kontratua esleitzen denetik.

Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, lan horiek “inguruko auzokoen eta negozioen eskaerari erantzutea ahalbidetuko dute, urteak baitzeramatzaten eraberritzeko eskatzen. Oinezkoen igarobidea erraztuko dugu, orain espazioak zatikatzen dituzten parterreak eta zuhaixkak kenduta. Gasteizek espazio garbi eta zabala irabaziko duelakoan gaude, auzokoei zein saltoki eta ostalaritza establezimenduei ikusgarritasuna eta segurtasuna emango diena. Bide batez, esku-hartzeak ingurua ekonomikoki dinamizatzen lagunduko du”.

Datozen hilabeteetan Gasteiz fisikoki eta sozialki aldatzen lagunduko duten esku-hartze multzo bateko lehena da: “proiektu garrantzitsuak ditugu hirirako, berriki Udalak onetsitako aurrekontuari esker gauzatuko direnak“, azaldu du alkateak.

Ingurumen Sailak diseinatu du Frantzia kaleak, Estenaga Apezpikuaren kaleak, Pedro Orbea kaleak eta Arana kaleak mugatutako espaziorako proiektua. Oraingo egiturak traba ugari jartzen dio oinezkoak igarotzeari, lorategi eremuak parterre eta eta hormatxo ugari baitu. San Anton plazaren ekialdean, esate baterako, hormigoizko hiru lore-aska goratu daude, oinezkoen pasabidea bitan zatitzen dutenak.  Zuhaitz aleak balio gutxikoak dira, eta egoera txarrean daude. Lanen bidez lorategi esparru horiek eta hormatxoak kenduko dira, beste landare batzuk aldatuko dira, eta altzari berriak jarriko. Orobat, drainatzeko sare bat osatuko da, eta parterreak dauden lekuan granitozko lauzak eta berreskuratutako galtzadarriak jarriko dira.

 

 

 

 

 

 

Pedro Orbean, berriz, espazio publikoa itsusten duten lau parterre daude. Horrenbestez, parterre horiek eta balio gutxiko landareak kenduko dira, baina sekuoiak eta zedro bat utzita. Estenaga Apezpikuaren kaleko zatian, zuhaitz ilara bat kenduko da irisgarritasuna hobetzearren, hazkunde handiko espezie batekoak baitira, eta fatxadatik oso gertu baitaude. Arana kalean ere hormigoizko hormatxo batzuk kenduko dira, lekua “itxi” egiten baitute. Haurrentzako jolasak daudenean utziko dira.

Aldi berean, hiri-altzari zahar guztiak kendu eta berriak ipiniko dira. Ingurumen Sailak argiztapena ere hobetuko du, eraginkortasun eta iraunkortasun irizpideei jarraituz. Bestetik, AMVISAk inguruko hornikuntza eta saneamendu sarea berrituko du, administrazio-kontseiluak erabaki zuenaren ildotik. Izan ere, aurrekontuko 600.342,24 euroetatik 425.353,62 euro espazio publikoaren lanari dagozkio, 150.257,35 euro saneamendu-sarea berritzeko lanei, eta 24.731,27 hornikuntza sareari.

 

 

Share

Zabalgana auzoan haurrentzako karrusela jartzeko bide emango du Udalak

2017, 2018, 2019 eta 2020an Gasteizen feria atrakzio eta postuak eta janari-furgonetak instalatzeko lizentziak eta baimenak esleitzeko deialdiaren oinarriak onetsi ditu Udalak. Bi dira berrikuntza nagusiak: batetik, denda-ibilgailuak edo janari-furgonetak bide publikoan instalatzeko aukera, Urtaranen gobernuak iaz salmenta ibiltariari buruzko ordenantzan egindako aldaketei esker; bestetik, Zabalgana auzoan, Sofia Erreginaren hiribidearen ondoan, haurrentzako karrusela eta txurro-denda jartzeko bide emango du Udalak lehenengoz.

Leku hauetan jarri ahalko dira feria atrakzio eta postuak:

– Iparraldeko parkea (Herrien Etxearen ondoko kirol eremua). 2017ko martxoaren 1etik 2012ko martxoaren 1era arte txurro-denda ustiatu ahalko da etengabe. Eguberrietan, Inauterietan eta Aste Santuan umeentzako 4 atrakzio, helduentzako 2 atrakzio, ardoa saltzeko postu bat, 2 denda-ibilgailu eta goxoak saltzeko postu bat jarri ahalko dira.

– Mendizorrotzeko aparkalekua. San Prudentziotan, umeentzako 3 jolasleku, helduentzako 2, 2 denda-ibilgailu eta txurro-denda bat jarri ahalko dira, eta goxoak saltzeko postu bat.

-Jesus Guridi kalean, txurro-denda eta karrusela. Santa Barbara plaza berritutakoan, txurro-denda plazaren beste aldean jarri beharko da.

Zabalgana auzoarekin lotutakoa da berrikuntzarik handiena, haurrentzako karrusela eta txurro-denda jartzeko lehiaketa egingo baita. Ekimen berria izanik, lehiatzaileek urte erdirako edo urtebeterako eskaintza egin ahalko dute.

Lizentziak emateko deialdiaren oinarrietan atrakzioen energia-eraginkortasuna hartuko da kontuan.

Share

Udaltzaingorako LEPeko lehen probak martxoaren 25ean izango dira, Europa jauregian

Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez, Udaltzaingorako LEPeko lehen probak martxoaren 25ean izango dira, Europa jauregian.

Zehazki, Olarizu eta Estibaliz aretoak erabiliko dira Udaltzaingoko 32 agente-lanpostu betetzeko deialdian izena eman duten pertsonak hartzeko. Bi azterketa idatzi eta proba psikoteknikoa egingo dira egun horretan. Aurreikusitako epeen arabera, proba fisikoak apirila edo maiatzean egingo dira. Elkarrizketak, azkenik, 2017ko maiatzean edo ekainean egingo dira.

Orotara 1.333 pertsonak eman dute izena. Aurreko lan-eskaintza publikoaren aldean (2011) % 10 eskabide gehiago aurkeztu da, eta emakumeen ehunekoa ia bikoiztu egin da.

Share

Urtaranen gobernuak “Vitoria-Gasteiz laborategi hiria” programaren deialdi berria onetsi du

Tokiko Gobernu Batzarrak “Vitoria-Gasteiz  laborategi hiria” programaren aurtengo deialdia onetsi du. Udalak produktu eta zerbitzu teknologiko edo berritzaileak dituzten enpresen esku jartzen du hiria, haien jarduera ingurune errealean probatzeko interesa badute. Laborategi Hiria programa sortu zenetik, hainbat arlotako berrikuntzak probatu dira: energia-eraginkortasunarekin eta irisgarritasunarekin lotutakoak, smartphonerako aplikazioak edo ingurumena zaintzeko sistemak, eta beste.

“Hiri industrial moderno batek, eta hala da Gasteiz, teknologian eta berrikuntzan oinarritu behar du ezinbestean. Eta zer hoberik hiria bera saiakuntza-bankua bihurtzea baino, puntako irtenbideak lantzen ari diren enpresen zerbitzura. Laborategi Hiria programari esker gure ehun ekonomiko aurreratuena garatzeko aukera dugu, horren ikusgarritasuna sustatzearekin batera”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

Batzorde tekniko batek balioetsiko ditu Vitoria-Gasteiz  laborategi hiria” programara aurkezten diren proiektuak, alderdi hauek puntuatuz: interes publikoa, enplegua sortzeko ahalmena, eta maila teknologikoa. Interes publikoari dagokionez, proiektuaren gizarte eta ingurumen onurak hartuko dira bereziki kontuan.

Sortu zenetik 11 proiektuk hartu dute parte Laborategi Hiria programan. Hain zuzen ere, martxoaren 1ean egingo da “Laborategi Hiria, 5 urte enpresa berrikuntzari laguntzen” izeneko jardunaldia, zeinean programan parte hartu duten proiektuetako batzuk eta haien emaitzak aurkeztuko baitira.

 

 

Share

Alkateak eta Euskal Herriko Unibertsitateko erretoreak elkarlanean aritzeko gogoa adierazi dute

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egin duten lehen bileran interes komuneko arloak aztertu dituzte, hala nola enplegua, hiri-mugikortasuna, biodibertsitatea, ondarea eta hizkuntza aniztasuna

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Euskal Herriko Unibertsitateko erretore Nekane Balluerka haurtu du gaur goizean udaletxean. Kudeatzaile Lorea Bilbaok eta Arabako erretoreorde Iván Igartuak ere hartu dute parte bileran, zeinean interes komuneko arloak aztertu baitituzte, hala nola enplegua, hiri-mugikortasuna, biodibertsitatea, ondarea eta hizkuntza aniztasuna.

Bi agintariek Udalaren eta Unibertsitatearen arteko esparru-akordioa sinatzeko konpromisoa hartu dute, bi erakundeek partekatutako erronkak eta elkarrekin sustatu litzaketen ekimenak jasoko duena. “Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko interesa dugu bi aldeetatik. Bat gatoz pentsatzean Unibertsitatearen eta Udalaren arteko loturak estutzea garrantzitsua dela hiriak dituen erronkei erantzuteko garaian, besteak beste, aniztasuna errespetatzea, ongizatea bermatzea, enplegu duina sustatzea eta hiria eraldatu eta modernizatzea, iraunkortasuna irizpide hartuta”, esan du alkateak.

Share