Prentsa Oharren banner

Gasteizko Udalak bere atsekabea adierazi du Alberto Zerain mendizale gasteiztarraren eta Mariano Galvanen desagertzeagatik

Gasteizko Udalaren talde guztiek bere atsekabea adierazi nahi dute Alberto Zerain mendizale gasteiztarraren eta Mariano Galvanen desagertzeagatik. Gainera, Udalak bere elkartasun osoa eta maitasuna helarazi nahi dio bai familiari eta baita bi mendizaleen ezagunei.

“Alberto Zerain gure hirian erreferente izan da urte askotan, bai kirolari bezala eta baita pertsona bezala. Gainditze, esfortzu eta adore adibide izandakoa, gure hiriaren izena mundu guztira zabaldu du. Bere desagertzeak min handia egiten digu, mendizaletasunak faltan botako du Alberto”, esan du Gorka Urtaran alkateak.

Share

Swing Band taldearen kontzertuak emango dio hasiera bihar Udan Falerinan uztaileko programazioari

Bihar, uztailaren 2an, emango zaio hasiera Udan Falerinan uztaileko programazioari Swing DND (Du nahi do!) bandarekin. Taldea Gasteizen finkatutako boskote euskal-kataluniarrak osatzen du, eta swingaren kantu ospetsuenetan zehar egingo duten ibilbide alai eta dinamikoa eskainiko dute.

Montehermosoko udako erakusketa-zikloko inaugurazioekin batera egongo dira Falerinan Chavecito eta Skyzo Djsak; “Krispetas&Kortxeak” programak ilunabarrean zinema proiekzioak eskainiko ditu, eta akuarela, txotxongilo eta magia lantegiak, eta betiko&egungo jolasak familia osorako izango dira.

“Udan Falerinan” izenarekin Erdi Aroko hiriguneko espazio hori topagunetzat aldarrikatu nahi dugu, helduek zein umeek aire zabaleko zenbait ikuskizunez gozatzeko aukera izan dezaten udako hilabeteetan”.

UZTAILEKO PROGRAMAZIOA

2017ko uztailak 2,  13:30
Kontzertua: Swing Band (Déu n’hi Do)

2017ko uztailak 6,  19:00*
   Betiko&Egungo jolasak  

2017ko uztailak 7,  20:30
  Dj Chavecitoren saioa

2017ko uztailak 8, 19:00
Kontzertua: UDABAND

2017ko uztailak 13,  20:30
Dj saioa: David Skyzo + Photo call
 
2017ko uztailak 15,  13:00 – 14:00 + 19:00 – 20:00
Akuarela lantegiak. Ilustrapados

2017ko uztailak 22, 19:00
Magia Ion Oscoz eta Txarly bikotearen eskutik  

2017ko uztailak 23,  19:00
    TXOTXONGILO TXOROAK. La golera de la azotea: “Garbancito”

2017ko uztailak 26, 22:00
  KORTXEAK & KRISPETAK: Eat that question. Frank Zappa**

2017ko uztailak 27,  22:00
KORTXEAK & KRISPETAK: Jannis**

2017ko uztailak 28,  22:00
KORTXEAK & KRISPETAK: Sad vacations**

2017ko uztailak 29,  22:00
  KORTXEAK & KRISPETAK: Kontzertua**

* Geu Elkarteak antolatutako jarduera
**Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako jarduerak

Share