Prentsa Oharren banner

TUVISAk gogorarazten du 1, 2, 4, 5, 6, 8 eta 10. lineetan egingo diren aldaketak datorren asteartean hasiko direla martxan, uztailak 11an

Nuevo mapa de líneas

TUVISAk gogorazten duenez, uztailaren 11tik aurrera jarriko dira indarrean L1, L2, L4, L5, L6, L8 eta L10 lineetan egindako aldaketak. Ibilbideetan egindako aldaketen helburua da udalaren garraio konpainiaren zerbitzuak baliatzen dituzten erabiltzaileen esperientzia hobetzea, eta administrazio kontseiluak, TUVISAko langileek, erabiltzaileek eta auzo elkarteek egindako lan handiaren emaitza dira; Udalak dituen parte hartzeko kanaletatik egindako eskaerak ere hartu dira kontuan. “Autobusaren eta hiri-garraioaren erabilera erraztu behar dugu, funtsezko osagaia baita Gasteizen mugikortasun iraunkor eta osasungarria sustatzeko garaian, azken urteetako ildoari jarraituz. Horri dagokionez, lehentasunezkoa da TUVISAk auzo berriei ematen dien zerbitzua hobetzea”, azaldu du TUVISAko lehendakari Itziar Gonzalok.

 

Laburbilduz, hobekuntza hauek egin dira: 10. linea Larreinetik Salbururaino luzatuko da;  1, 2 eta 8. lineetan bukaerako geltoki bakarra jarriko da; 4. eta 6. lineetan Mariturri eta Zabalganeko begiztak kenduko dira, eta 5. eta 6. lineetan, Arantzabelan, batetik bestera aldatzeko aukerak hobetuko dira, Madril eta Valladolid kaleen artean geltoki berria sortuz. Aldaketa horiek gauzatzeko zenbait markesina lekuz mugitu behar izan dira.

10. linearen luzapenak aukera emango du egungo ibilbideak trenbidearen azpitik jarraitu dezan, Iliada ibilbideraino, eta Salburua bulebarrarekiko bidegurutzean izango du azken geltokia. Linea zirkularren taxuera ere aldatuko da, egun dauden bi errugulazio-guneen ordez bakar bat izan dezaten aurrerantzean; horri esker, ez da doitzeko geldialdirik egin beharko Katedralean (L1), Mendizorrotzean (L2) eta Nieves Cano/Unibertsitatean (L8). Bestetik, 4. eta 6. lineen kasuan, Armentiagana, Oion eta Sofia Erregina kaleetan barrena egiten duten ibilbidea kenduko du TUVISAk, Mariturri eta Zabalgana estaltzeko, geltokiak jarriz Iruña Veleia kalean eta Mariturri bulebarrean. 4. lineak Armentiaganetik aurrera egingo du, Iruña Veleia kalean barrena, eta Oion kaleko biribilgunean egingo du bira, eta bide beretik itzuliko. Iruña Veleia kalean geltokiak jarriko dira, bi Sofia Erreginaren hiribidearekiko gurutzean eta bukaerakoa Oion kalearekikoan. 6. linearako hauxe erabaki da: Giza Eskubideen kalean eta Mariturri bulebarrean barrena jarraitzea ibilbideak, eta Sofia Erreginaren hiribideko biribilgunean egitea bira, eta bide beretik itzultzea. Mariturri bulebarrean hiru geltoki jarriko dira, bi Oion kalearekiko gurutzean eta bukaerakoa Sofia Erreginaren hiribidearekikoan. Horretarako, zebra-bide bide bat jarri da Mariturri bulebarraren eta Oion kalearen artean, eta bi markesina lekuz mugitu.

10. eta 6. lineetan, geltoki bat jarri da Arantzabelan, eta Madril/Valladolid geltokia gehitu 5. linean, linea batetik bestera aldatzea erraztearren, eta zerbitzua hobetuko, Salburutik erdialdera jo nahi duten erabiltzaileentzat.

TUVISAk web-orrian informatzeko eskatu die herritarrei www.vitoria-gasteiz.org/TUVISA. Orobat, laster egitekoak diren aldaketei buruzko informazioa ematearren, lineen mapa berriak jarriko dira autobus geltoki guztietan, eta markesina eta zutoinetan zein autobusen barruan kartelak ipiniko dira. Desagertzen diren geltokietan ohartarazteko puntu deigarriak jarriko dira. Azkenik, web-orriko mapak eguneratzea aurreikusi da, eta auzokoei hobekuntzen berri ematea. Udalaren garraio enpresako langileak jakinaren gainean daude dagoeneko.

Share