Prentsa Oharren banner

Bihar hasiko da Miguel Trillo argazkilariak Montehermoson emango duten ikastaroan izena emateko epea

Miguel Trillo, Nueva York 2011

 

 

 

 

 

 

 

 

Uztailaren 14an eta 15ean izango da, “Afluencias. Costa Este – Costa Oeste” erakusketaren osagarri .

Montehermoso kulturuneak, Gazteria Zerbitzuarekin eta Arabako Argazkilarien Elkarterekin lankidetzan, Miguel Trillo argazkilariak emango duen argazkigintza lantegi bat antolatu du “Afluencias. Costa Este – Costa Oeste” erakusketaren osagarri, eta uztailaren 3an hasiko da izena emateko epea.  Erakusketa Kultura Ministerioak ekoitzitakoa da, eta garai bateko ur biltegian izango da ikusgai 2017ko uztailaren 13tik irailaren 24ra.

Hilaren 14an, ostirala, 19:00etatik 21:00etara, teoria eta praktika landuko dira; Miguel Trillok bere lana erakutsiko die lantegiko parte hartzaileei eta, ondoren, hirian zehar ibiliko dira argazkiak ateratzen.

Hilaren 15ean, ostirala, 11:00etatik 13:00etara berrikusi egingo da egindako lana.

 

Argazkigintza lantegia Miguel Trillo argazkilariarekin.

Uztailak 14 eta 15.

Teoria eta praktikarako espazioa

Uztailak 14, ostirala. 19:00 – 21:00. Montehermoso kulturunea

 

Teoria eta esperientziak.  22:00etatik 24:00etara.

Argazkiak Gasteizko kaleetan

|

Uztailak 15, larunbata

11:00 – 13:00.  Montehermoso kulturunea.

Zer gertatu zen atzo?  Laburbiltzea eta ideiak antolatzea.

 

Izen-emateak: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org  (leku mugatuak)

Share