Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2017-07-17)

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto; Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort; eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Kabinete buru Almudena Otaola

Eguna. Astelehena, uztailak 17

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————–

Prentsaurrekoa. Energia elektrikoa erosteko azterketa bat  aurkeztea

Parte hartzaileak. IGIko presidente eta Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Podemos taldeko bozeramaile Jorge Hinojal

Eguna. Astelehena, uztailak 17

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Larunbata, uztailak 15

  • Alkate Gorka Urtaran eta zinegotzi Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren amaierako kontzertuan izango dira 21:00etan, Mendizorrotzako kiroldegian.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako sari banaketan izango da 21:00etan, Antso Jakitunaren pergolan.

 

Igandea, uztailak 16

  • Alkateorde Peio López de Munain eta Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Nerea Melgosa AEMARek antolatzen duen “Busti zaitez” jardunaldian parte hartuko dute 12:00etatik aurrera, Estadio Fundazioan.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Nazioarteko Xake Opena ikusten izango da 16:50ean, Lakua hotelean.

 

 

 

 

Share

Gasteizko EH BILDU, EAJ-PNV, PODEMOS eta IRABAZI udal talde politikoen adierazpena Altsasuko gertakarien inguruan

 

Joan zen urriaren 15ean Altsasuko taberna batean gertatutako egitateen tamalgarrien aurrean, Hilabete hauetan zehar, makina bat izan dira elkarretaratze, manifestazio eta mota guztietako ekitaldiak zeinetan pertsona, eragile zein instituzioek auzi honen baitan ematen ari den izugarrizko proportzionaltasun eza salatu dute. Auzitegi Gorenak baieztatu du Entzutegi Nazionalean ireki eta garatzen ari den auzi honek bereziki zigortzen ari da herri nafar honetako hiru gazteak, gaur egun espetxean daudelarik.

Epealdi honetan, Nafarroako instituzio nagusiek, Nafarroako Parlamentuak zein Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Entzutegiak ere argi esan dute gertatuak ezin direla terrorismo ekintzatzat kalifikatu, kode penalaren 573. aritikuluarenpean, eta ondorioz Nafarroan instruitu eta epaitu beharko litzatekela. Halaber Parlamentu honek beharrezkoak diren lege-aldaketak egin ditzatela Estatu espainoleko Gorte Orokorretan halako gertakaera lausoak gertatzen direnean terrorismo ekintzatzat kalifikatzeak ekar ditzazkeen desproportzionaltasun judiziala ekiditzeko.

Orain gutxi ere, Madrileko Gorte Orokorretako 74 diputatu zein senatarik, Europako Parlamentuko 52 diputatuk eta Hego Euskal Herriko 83 alkatek auziarengatik euren kezka agertu dute.

2017ko uztailaren 4ean jakin da zein eskaera egin duen Estatuko Fiskaltzak auzipetutako gazteentzako, 62 urte eta 6 hilabeteko eskaera gazteetako batentzat, 50 urte sei gazteentzat eta 12 urte eta 6 hilabete zortzigarrenarentzat. Zuzenbidezko Estatu batean onartezina litzatekeen neurrigabekeria.

Guzti honengatik Gasteizko EH BILDU, EAJ-PNV, PODEMOS eta IRABAZIren udal politikoen aldetik honako adirazpena sinatu dute

  1. Gasteizko Udalak erabateko desadostasuna adierazten du Fiskalaren zigor eskaeren aurrean, eta kezka handia adierazten du gertaeren bilakaerarengatik, kasua neurrigabekeria eta bidegabekeria onartezin batera heldu dela ikusita.

  1. Gasteizko Udalak konpromiso irmoa adierazten dute elkarbizitzarekiko, justiziarekiko eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko, zuzenbidezko estatu demokratiko baten berezko printzipioak direlako, eta adierazten dute kasu hau inguratzen duen neurrigabekeria normaltasun eta elkarbizitza demokratikoen aurkakoa dela.

  2. Gasteizko Udalak Nafarroako Probintzia Auzitegiaren motibazioa babesten dute egitateak terrorismotzat kalifikatzeko zantzuak ez daudela dioenean, eta, beraz, berresten duenean Altsasun joan zen urriaren 15ean gertatutako egitateen izapideak egiteko eta epaitzeko eskumenak Iruñeko epaitegiena izan behar lukeela.

Gasteizen, 2017ko uztailaren 14ean

Share

Korterraza Gasteizek Artiumen egingo du 8. edizioa uztailaren 20tik 22ra

 

 

 

 

 

 

 

Azken urteko laburmetraia onenak ikusi ahal izango dira lehiaketan.

Kodigo Nortek “Una vida entera” izeneko disko berria aurkeztuko du jaialdian.

Laburmetraia onenak izango dira berriz ere Gasteizko udan. Uztailaren 20tik 22ra Artiumeko barneko plazan egingo du Korterraza Gasteizek zortzigarren edizioa. Aire zabaleko laburmetraien lehiaketak proiekzio eta kontzertu erakargarriak proposatuko dizkie herritarrei udako gauak gozatzeko, eta beti bezala, doan.

Gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotziak, Artium zentro-museoko zuzendariak, Laboral Kutxaren Araba aldeko zuzendariak eta Korterraza antolatzen duen Kultura Kalean elkarteko Xabi Vitoriak.

Aurten 34 laburmetraia proposatuko zaizkie lehiaketan ikusleei, hiru sailetan: Hautaketa ofiziala, Gasteiz Erakusketa eta Korterraza Txiki. “Urtero bezala, azken urtean egindako lan onenen hautaketa aurkituko dute hurbiltzen diren ikusleek, eta ez da erraza izan hautaketa, oso kalitate maila handiko 770 laburmetraia jaso ditugulako”, azaldu du lehiaketaren antolatzaile Xabi Vitoriak. Proiekzioetan nabarmentzen dira, adibidez, Oscarretan parte hartu duen laburmetraia eta Goya saria irabazitako zuzendarien hainbat lan. Gainera, ostegunean, hilaren 20an, Korterrezak zinemako marrazkigintza omenduko du Alberto Campos gogora ekarrita eta haren azken lana izan zen “Urdin” proiektatuta. Parte hartuko duten laburmetraien zerrenda hemen kontsulta daiteke:www.korterraza.com.

Korterrezako lehiaketan parte hartuko duten zuzendarien artean izango da Goya sariaren irabazle bikoitza Pedro Solis, “cuerdas” zuzendu zuena; lan hori Guinnes Records liburuan sartu berri da, historiako animazioko laburmetraia sarituena izan delako.

Proiekzioak Artiumeko barneko plazan eskainiko dira, 22:00etatik 23:45era, larunbatean, hilaren 22an izan ezik, egun horretan 23:30ean amaituko baita. Txiki Gasteiz saila ostiralean, hilaren 21ean egingo da Artium museoko entzunaretoan, bi emanaldietan: 20:00etan eta 21:15ean. Eguraldi txarra egiten badu, aire zabalean egiteko aurreikusitako proiekzioak museoko areto estali batean eskainiko dira.

 

Sariak

Korterreza Gasteizek gehien nabarmendutako lau lanak sarituko ditu. Alex Angulo Saria, Hautaketa Ofizialaren laburmetraia onenari; Korterreza Saria, laburmetraien bigarren onenari; Txiki Sailean gehien nabarmendutako lanari, eta Laboral Kutxa Saria, bertaratutako entzuleek hautatua.

Eta, aurreko edizioan bezala, sortzaileen lana duinago egiteko konpromisoaz jabetuta, Korterrezak ordaindu egingo du lanen hautaketa, eta laburmetraia bakoitzak sari bat jasoko du proiekzioetara joandako ikusleen kopuruaren arabera. Guztira, sarien diru-kopurua 6.000 eurotik gorakoa izango da.

Edizio honetan lehiaketaren epaimahaia osatuko dute Naiara Lopez de Muniainek, Nahikari Morak eta Irene Basiliok.

 

Kontzertuak

Laburmetraia onenak eta kontzertu itzelak. Korterrezak identitate seinaleei eusten die eta aurten berriro izango da kalitateko musika bertatik bertara. Azpimarratzekoa da Kodigo Norteren kontzertua, jaialdian bertan aurkeztuko baitu bere disko berria, “Una vida entera”, Israel Carrerasek, Leo “el Charrúak”, Markesek eta Sokek osatutako talde gasteiztarraren zazpigarren lana burututa. Loro Jaia DJak lagunduko duen kontzertuak Korterrezari amaiera emateko balio izango du, larunbatean, hilaren 22an, 23:45etik aurrera.

Eta Kodigo Norteren aurretik, The Excitements taldeak inauguratuko du lehiaketa daukan soul ederrarekin, ostegunean, hilaren 20an, 20:00etan Artiumeko barneko plazan. Taldea Gasteiza itzuli da, Europako hainbat herrialdetan zehar arrakastaz ibili ondoren. Korterrezaren musika eskaintza Delaportek osatuko du ekarriko duen erritmo berri eta ausartarekin, ostiralean, hilaren 21ean 20:15ean.

 

 

Share

Gorka Urtaranek TUVISArako hamar autobus hibrido erostea proposatu du, agintaldi honetan konpainiaren autobusak berritzeko hasi zen prozesuarekin jarraitzeko

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, Udal gobernuak hamar autobus hibrido erostea proposatuko du, agintaldi honetan TUVISAren autobusak berritzen jarraitzeko. Zehazki, Urtaranen gobernuak 12 metroko luzera duten hamar autobus hibrido erostea proposatuko du udalaren garraio-enpresaren Administrazio Kontseiluaren hurrengo bileran. “Kostea duela gutxi estreinatu ditugun diesel autobusenen antzekoa litzateke, baina jauzi teknologikoa, eta bereziki ingurumenari dagokiona, ikaragarria litzateke. Bada garaia Gasteizek aurrepausoa eman dezan eta TUVISAren flota zaharkituari gehitzen zaizkion ibilgailu berriak iraunkorrak izan daitezen. Alor horretan ez dugu nahikoa aurreratu oraindik, eta European Green Capital gisa dugun estrategia sendotzen jarraituko luke”, azaldu du alkateak.

Maiatz bukaeran atera ziren kalera konpainiak azken erositako hamar ibilgailuak, 18 metro luze direnak. 2009tik erositako lehen autobus horiek linea periferikoan ematen dute zerbitzua, bai eta 4. eta 6. lineetan ere. “Agintaldi honetan TUVISAren flota gaztetzeko erronka dugu. Dagoeneko hamar autobus erosi ditugu, eta orain beste horrenbeste eskuratu nahi ditugu”, esan du Gasteizko alkateak.

Udal gobernuak erabateko konpromisoa du TUVISArekin, zeinak 50. urteurrena bete baitu aurten. Horrekin lotuta, Urtaranen gobernuak hainbat ekimen jarri du abian agintaldian, besteak beste, kotxetegiak lekuz aldatzeko eta berdimentsionatzeko proiektua, eta lantegiak eta bulegoak berritzea. Gainera, garabi flota osoa berritu da, % 100, 4 unitate berri erosi eta dagoeneko lanean ari baitira. Bestetik, azken urtean hobekuntza ugari egin dira Artiumeko eta Iradier Arenako aparkalekuetan, hala nola kudeaketarako makineria berria instalatu, luminariak berritu, edo aipatutako lehenak zituen hezetasun arazoak konpontzeko jarduerei ekin. Aparkalekuetarako plana ere aurkeztu du Urtaranen gobernuak, besteak beste, neurri hauek jasotzen dituena: udal aparkaleku guztien kudeaketa TUVISAren esku uztea, eta prezio politika berria, hainbat mota eskainiz, malguagoa eta herritarrentzako erakargarriagoa izan dadin.

 

Share

ASCUDEAN elkarteari udal lokal bat utzita hobetu egin da laguntza behar duten adinekoak zaintzen dituzten familientzako arreta

Tokiko Gobernu Batzarra onartu egin du laguntza behar duten adinekoak zaintzen dituzten familien ASCUDEAN elkarteari udalaren lokal bat uztea, Ozeano Barearen kalean. 557 metro koadroko azalera duten instalazio hauen bidez nabarmen hobetu ahalko da elkarteak egiten duen lana, izan ere espazio bakar batean bildu ahalko ditu bere jarduera -eskaintza guztiak: prestakuntza, orientabidea, laguntza psikologikoa, psikoterapia eta laguntza teknikoak mailegatzeko zerbitzua.

Gasteizko Udalak adinekoak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programa bat du, eta bertan sartzen diren ASCUDEAN elkartearekiko hainbat hitzarmen, jarduerak burutu ditzaten. Gizarte zerbitzuen zorroari buruzko dekretuan udalaren eskumenekotzat jotzen da zaintzaileei laguntzeko zerbitzua. Horren haritik, dekretua martxan jartzean, udalak bere gain hartuko du elkarte honek orain arte Arabako Foru Aldundiarekin zuen lankidetza-hitzarmena.

10 urterako utziko den Ozeano Barearen kaleko lokalean hainbat ekipamendu izan ahalko dira. erabilera askotarako gela, lantegi praktikorako gela, etxeko laguntzarako lantegirako gela, laguntza teknikoen biltegia eta hainbat gune komun. Lokal berri honekin bete egingo dira Lanbiderentzako prestakuntza zentroak egiaztatzeko araudian zehaztutako espazio betebeharrak. ASCUDEANek, orain arte, Vicente Abreu federazioaren udal lokaletako bulego batean zuen egoitza, eta hirugarrenen menpe zegoen bere jarduera-programa burutzeko.

ASCUDEAN elkarteak mendekotasuna dutenak zaintzen dituzten 389 familiari lagundu zien 2016an.

 

Share

Gizarte Politiken Sailak Kaleko Heziketarako programa zabaldu du, Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako bi hezitzaile gehituta

Gainera, adinekoak garraiatzeko kontratazio-dosierra onetsi du, milioi batean

Peio López de Munainek zuzentzen duen Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Kaleko Heziketarako programako kontratua 2017-2018 ikasturtera luzatzea onetsi du, eta baldintzak aldatzea, Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako beste bi hezitzaile kontratatu ahal izateko.

Izan ere, programak egonkortasuna behar du, eta epe ertainera jardutea, beraz, horri jarraipena ematea komeni da; bestetik, enpresak profesionaltasunez betetzen du bere zeregina, eta Gasteizeko kaleetan arrisku egoeran dauden gazteengan emaitza positiboak lortu dira, jakina denez.

Bestetik, hasierako baldintza-agiriak horretarako bide ematen duenez, kontratuaren baldintzaren bat aldatuko da, jarduera Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura zabaltzeko,  beste bi hezitzaile kontratatuta. Horrenbestez, Kaleko Heziketarako udal programaren urteko kostua 1.033.097,65 euro izango da.

 

Adinekoen garraioa

Tokiko Gobernu Batzarrak, halaber, adinekoak beren etxeetatik adinekoen zerbitzuetara eta alderantziz eramateko zerbitzua kontratatzeko dosierra onetsi du, 1.051.214 euroan. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta beste bi urtez luzatu ahalko da.

Share

Gizarte Politiken Sailak Kaleko Heziketarako programa zabaldu du, Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako bi hezitzaile gehituta

Gainera, adinekoak garraiatzeko kontratazio-dosierra onetsi du, milioi batean

Peio López de Munainek zuzentzen duen Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Kaleko Heziketarako programako kontratua 2017-2018 ikasturtera luzatzea onetsi du, eta baldintzak aldatzea, Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako beste bi hezitzaile kontratatu ahal izateko.

Izan ere, programak egonkortasuna behar du, eta epe ertainera jardutea, beraz, horri jarraipena ematea komeni da; bestetik, enpresak profesionaltasunez betetzen du bere zeregina, eta Gasteizeko kaleetan arrisku egoeran dauden gazteengan emaitza positiboak lortu dira, jakina denez.

Bestetik, hasierako baldintza-agiriak horretarako bide ematen duenez, kontratuaren baldintzaren bat aldatuko da, jarduera Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura zabaltzeko,  beste bi hezitzaile kontratatuta. Horrenbestez, Kaleko Heziketarako udal programaren urteko kostua 1.033.097,65 euro izango da.

 

Adinekoen garraioa

Tokiko Gobernu Batzarrak, halaber, adinekoak beren etxeetatik adinekoen zerbitzuetara eta alderantziz eramateko zerbitzua kontratatzeko dosierra onetsi du, 1.051.214 euroan. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta beste bi urtez luzatu ahalko da.

Share

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko lanak abuztu erdialdean hastea aurreikusi du Udalak, eta Laudio eta Santa Barbara plazetakoak, irailean

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek iragarri duenez, aste honetan San Anton plazako lanak hasi dira, eta laster hiriburuko kaleak eraberritzeko lan gehiago abiaraziko. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren aurreikuspenen arabera, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko lanak abuztuaren erdialdean hasiko dira. Irailaren erdialdean, berriz, Laudio eta Santa Barbara plazetan hasiko da jardunean. Lan horiek Gasteiz fisikoki eraldatuko dute, eta hiri moderno, funtzional eta atseginagoa sortuko, ikuspuntu guztietatik.

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean Domingo Beltran de Otazu kalearen eta Zerkabarren kalearen artean egingo dira lanak. Urtaranen gobernuak Campezo Obras y Servicio enpresari esleitu dizkio lanak, 480.647,91 euroan. Besteak beste, espaloiak zabalduko dira, eta zoladura berrituko, egoera txarrean baitago. Era berean,

Laudio plaza berrituko da. Udalak lorategi itxurako eremua sortuko du, eta orain dagoen kioskoaren ordez adinekoentzako jolas bio-osasungarriak jarriko; izan ere, kioskoa ez zen ziurra eta ez zen erabiltzen, beraz, auzokoek kentzeko eskatzen zuten. Balgorza SA enpresari esleitu zaio esku-hartzea, 99.786 euroan. Lanak irailean hasi eta bi hilabeteren buruan gauzatzea aurreikusi da.

Santa Barbara plazako obra da asmo handikoena, udal gobernuaren plan estrategikoan jasotako garrantzitsuenetako bat baita. Lanetarako lehiaketa martxoaren bukaeran deitu zen, eta laster esleituko da. Lanak irailean hasteko aurreikuspenari eusten zaio. Halako ekimenarekin udal gobernuak nahi du herritar guztiei irekitako espazioa berreskuratu eta bultzatu, bai eta Arabako hiriburuaren erdian merkataritza ardatz berria  dinamizatu eta suspertu ere. Inguru hori eraberritzeko lanak kontratatzeko dosierrak 9.659.843,55 euroko aurrekontua du, eta gauzatzeko epea 15 hilabetekoa izango da. Santa Barbara plaza eta ingurunea berritzea Bost Enparantza proiektuaren barnean sartuta dago, eta hirigunea birgaitu, biziberritu eta berpizteko ‘erdialdeko masterplana’ izenekoaren funtsezko ekintzetako bat da, alkateak aurreko martxoaren 10ean aurkeztu zuen bezala. Urtaranen gobernuaren helburu nagusia espazio publiko bat, Santa Barbara plaza, hiriarentzat berreskuratzea da, zati batean oinezkoentzat izango den super-etxadi moderno, funtzional eta atseginagoa sortuz. Gainera, inguruan trafikoa hobetzeko neurriak hartuko dira, eta alderdi osoa biziberrituko da, ekonomia eta merkataritza berpizteari bultzada ematearren. Santa Barbara plazaren irudi berriaren alderdi deigarrienetako bat Posta kaleko aldean jartzekoa den pergola da: 80 metro luze den egitura funtzionala, 48 saltoki jartzeko lekuarekin.

Honduras kaleko bizikleta-bidea

Bestetik, Gorka Urtaran alkateak iragarri du Udalak aldatu egingo duela Honduras kalean bizikletentzako bidea sortzeko eta Konstituzio plaza eraberritzeko proiektuko alderdi bat. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak aurreikusia zuen trafikoaren berrantolaketan, Honduras kaletik Konstituzio plazarantz eta Puerto Rico kalerantz jotzeko ezkerretara biratzeko aukera kentzea planteatzen zen. “Hala ere, inguruko auzokoek eta lanekin zerikusia duten zenbait taldek egindako eskaerak eta iradokizunak aintzat harturik, leku hori trafikorako ez ixtea erabaki dugu. Gainerakoan, bidegorriaren diseinua bere horretan geratuko da”, azaldu du alkateak.

Share

Gizarte Politiken Sailak elikadura-ohitura osasungarriak bultzatzeko elikagaien kontratua esleitu du

Horretaz gain, harrera etxeetan esku hartzeko programa luzatu du.

 

Peio López de Munainek zuzentzen duen Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak elikadura osasungarria sustatzeko programetan jakiak maneiatu eta prestatzeko laguntza teknikoa emateko kontratua esleitu du.

SU ALAI SC enpresari esleitu zaio kontratua, 72.575,80 euroan, 2017ko irailaren 25etik 2018ko uztailaren 31ra arte gauzatzeko.

 

Esku-hartzea harrera etxeetan

Gainera, Gizarteratze Zerbitzuko harrera eta ostatu emateko baliabideen arloko harrera etxeetan esku hartzeko programaren kontratua luzatu du Batzarrak.

Saileko teknikarien iritziz azken bi urteetan esleipendunak (EULEN Servicios Sociosanitarios) eman duen zerbitzua egokia izan delarik, kontratua urtebete luzatzea erabaki da, 2017ko irailetik 2018ko irailaren 9ra arte, 101.042,76 euroan.

Share