Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 uztaila 2017 17:00

Prentsaurrekoa. 2017ko Zeledon eta Neska Txiki aurkeztea

Alkate Gorka Urtaranek eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok harrera egingo die 2017ko Zeledon eta Neska Txikiri udaletxeko harrera aretoan, eta bertan komunikabide grafikoek irudiak atera ahal izango dituzte. Jarraian, prentsaurrekoa egingo da prentsa aretoan.

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto; eta aurtengo Zeledon eta Neska Txiki

Eguna. Asteartea, abuztuak 1

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa eta prentsa aretoa

————————

XXVI Vuelta Aérea Ibérica ekitaldian parte hartzen duten hegazkinen lurreratzea Vitoria-Gasteizen

Alkate Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko aireportuan izango da 13:30ean, XXVI Vuelta Aérea Ibérica ekitaldiko hegazkinen lurreratzea ikusteko; hori Heraclio Alfaro Gasteizko aeroklubak antolatu duen eskala izango da

(Arren, interesatutako komunikabideak 13:30ean puntuan egon beharko dute aireportuko segurtasun gunean, antolatzaileekin batera sartu ahal izateko)

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:25

 

 

 

 

 

Beste uda batez, Kazetaritza, bertatik bertarajardunaldiak  egingo dira Arabako hiriburuan. Abuztuaren 28tik irailaren 2ra arte, kazetariek, prentsa-argazkilariek eta berriemaileek gaurkotasun informatiboa aztertuko dute, “herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz, informazioaz sakonago eta lasaiago hausnartzearren, urteko beste garai batzuetako presarik gabe”, azaldu du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok jardunaldien aurkezpenean; Icono Cultural enpresako kide Félix Barrón izan du ondoan.

“Kazetaritza, bertatik bertara” egitarauak bosgarren edizioa beteko du, azken hilabeteetan nazioartearen arreta erakarri duten gatazkei begira: Ekialde Hurbila, Afrikako bihotzeko indarkeria, eta Frantzia zein Estatu Batuetako egoera politiko eta sozial berria, besteak beste.

Jarduera gehienak Europa jauregian egingo dira. Funtsean hitzaldi eta mahai-inguruek osatzen dute programa, zeinetan leku gatazkatsuetan lan egiten duten berriemaileak, ordezkari bereziak, prentsa-argazkilariak edo beste profesional batzuk arituko baitira.

Hitzaldi eta solasaldiak 12:00etan eta 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Argazki-erakusketa bat ere jarriko da kalean, Judith Prat prentsa-argazkilari aragoiarraren “Boko Haram,  indarkeria Afrikaren bihotz ekonomikoan”. Erakusketan, 2015. eta 2016. urteetan egindako argazkiak ikus daitezke; Boko Haram-ek baliatutako indarkeria adierazten dute eta herritarrengan zer nolako ondorio suntsitzaileak izan zituen: atentatu suizidak jende asko biltzen den tokietan, emakumeak bahituta, ehunka mila pertsona etxerik gabe… Europa biltzar jauregiaren ondoan paratuko da, abuztuaren 11tik irailaren 3a arte.

Pratez gain, beste hauek hurbilduko dira Gasteizera: Joseba Zalacain, gai sozialetan espezializatuko kazetaria, zeinak desorekak, prekarietatea eta pobrezia izango baititu hizpide; Mikel Reparaz, EITBren berriemailea AEBetan; Rocío López argazkilari eta irakaslea; Ricardo García Vilanova kazetari eta bideo-kazetaria, zeinak hedabide ospetsuentzat lan egiten baitu, eta Alexandra Gil, kazetaria eta terrorismo yihadistan espezializatutako idazlea.

Gauez, programan landutako edukiekin lotura duten filmen ziklo bat antolatu da. Florida zinema-aretoetan izango dira proiekzioak, 3 euroan.

Azkenik, Kazetaritza, bertatik bertara programaren bosgarren edizioko berritasun gisa, irailaren 1ean Desertuko biztanleei buruz – Acerca de los habitantes del desierto errezitaldia egingo da Europa jauregian: Ricardo García Vilanovaren argazkiak proiektatzen diren bitartean, Bernardo Atxagak bere testuetako batzuk errezitatuko ditu, eta Anari kantariak bere lanetako batzuk interpretatuko.

Periodismo a pie de calle

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:12

 

 

 

 

 

Ecovidriorekin batera, Udalak informazio-panelak jarri ditu, biniloak itsatsi ditu edukiontzietan, eta informazio-karpa bat ere instalatuko du abuztuaren 2an, 3an eta 4an

Andre Maria Zuriaren plazaren inguruan 20 beira-edukiontzi (bakoitza 4 metro kubiko duena) jarriko dira, bi kontrolgune bakoitzeko.

Urtero bezala, Gasteizko Udalak dena emango du Andre Maria Zuriaren jaietako garbiketan eta hondakinen bilketan, Arabako hiriburuko bizilagunek zein bisitariek astebeteko dibertsioaz giro garbi eta higienikoan gozatzerik izan dezaten. Bereziki, hilaren 4an, Zeledonen jaitsieran. Udalak iragarri duenez, plazan beira sartzeko debekua da berritasun nagusia. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak ahalegin berezia egingo du Herritarren Segurtasunaren Sailaren antolaketari laguntzeko, eta kontzientziazio-kanpaina bati ekin dio.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak aurkeztu ditu bere sailak egun hauetan bideratuko dituen ekintzak, Egibideko ingurumen arduradun Eduardo Ochoa de Aspururekin eta boluntarioen taldeko kide Maitane Altuna López de Munainekin batera. “Urtero ikusten dugu nola beirazko botilak, edalontziak eta beste erabiltzeak zauri larriak eragiten dizkien pertsona ugariri. Gainera, hondakin-kopuru izugarria sortzen da, eta azkar-azkar garbitu arren, horrek kalte egin diezaieke ekortzeko makinei, botilen hondarren gainetik igarotzean. Herritarrek aspalditik eskatzen zuten neurria delakoan nago. Ekitaldia eguneratu eta garai berriei moldatu behar dugu, iraupena bermatu eta segurtasunez garatu dadin”, azaldu du Iñaki Prusillak.

Udalak, Ecovidriorekin batera, kontzientziazio-kanpaina bat landu du. Batetik,  2×2 metroko kubo formatua duten bi informazio-panel jarri dira Andre Maria Zuriaren plazan eta Urrezko Zeledonen plazan, suziriaren jaurtiketara ez dela beirarik eraman behar gogoratzeko, eta eramanez gero hura birziklatu eta horren ordez plastikozko zahatoak, edalontziak, botilak edo beste erabil daitezen. Gainera, zenbait edukiontzitan Zeledonen irudia daramaten biniloak itsatsi dira. Bestetik, hilaren 2an, 3an eta 4an informazio-karpa instalatuko da Andre Maria Zuriaren plazan, herritarrak birziklatzeko eta Zeledonen jaitsierara beirarik ez eramateko beharrez sentsibilizatzearren.  Ecovidrio eta Egibideko langileek emango dute arreta bertan, eta umeentzako lantegiak eta jolasak ere antolatuko dira.

Hilaren 4an, 15.00etatik aurrera 4 metro kubikoko 20 beira-edukiontzi jarriko dira. Horretaz gain, Egibideko 44 monitore erdialdera sartzeko ezarri diren 10 guneetan banatuko dira, beira eramaten duten pertsonei birziklatzen laguntzeko. Azken urteetan bezala, txupinazoa bukatu ondoren garbiketa-kontratako 66 langile arduratuko dira Andre Maria Zuriaren plaza garbitzeaz, 18.30etik aurrera, udal segizioa 19.15ean hasten denerako guztiz garbi egon dadin. Farolen prozesioa egin arte iraungo dute lanek.

Garbiketa bereziak

Bestalde, Gasteizko Udalak garbiketa eta hondakin bilketarako programa indartuko du, jaietan hiriko kaleak eta plazak txukun edukitzearren. Uztailaren 11n hasi ziren garbiketa bereziak, hiri osoan egiteko asmoz. Besteak beste, estolda-zuloak eta estolderia sarea garbitzen dira, kartelak kentzen, pintaketak ezabatzen eta zorua garbitzen.

Jaietan ohiko lanak egingo dira, urtero bezala. Egunsentiko Arrosarioaren aurreko egunetan ahalegin berezia egingo da, bai eta azoka arabiarrean, txosnetan, musika emanaldietan, feria-lekuan eta blusa eta nesken kalejiren ondoren. Jaiak igaro eta gero, abuztuaren 24ra arte jarraituko da garbiketa bereziak egiten, eta egun horretan emango dira bukatutzat Hondakinen Kudeaketaren Zerbitzuak jaiak direla eta egiten dituen aparteko lanak.

Erdi Aroko hiriguneko eta Zabalguneko zenbait lekutan pixa-uxagarria —CK Splash back izeneko produktu gasteiztarra— banatu da. Produktu garden eta kaltegabea da, likidoa uxatzen duelarik azaleran barneratzea eragozten duena, errazago garbitzearren. Udalak 35 litro banatu ditu, 261 horma metrotan.

Honekin batera doa programa osoa: LIMPIEZA EN FIESTAS 2017

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:47

 

 

 

 

 

 

Udalak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak hitzarmen bat sinatu dute, obra-lizentziak eta lehenengoz erabiltzeko lizentziak eskatu eta tramitatzeko behar diren agiriak bide telematikoz aurkeztu ahal izateko

Udalak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (COAVN) hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, arkitektoek landu ondoren elkargoak ontzat emandako agirietan oinarrituta obra-lizentziak eta lehenengoz erabiltzeko lizentziak eskatu eta tramitatzeko behar diren agiriak bide telematikoz aurkeztu ahal izateko.

Bigarren alkateorde Itziar Gonzalok,  COAVNko dekano Matxalen Acasusok eta COAVNaren Arabako ordezkaritzako lehendakari Luis Gómez Puentek aurkeztu dute hitzarmena; horren bidez, “zerbitzu eraginkorragoa eskaini nahi zaie hala arkitektoei, Gasteizko Udalarekin dituzten harreman profesionaletan, nola herritarrei, profesionalaren zerbitzuen eta Udalak ematen dituen lizentzien azken hartzaileak diren aldetik“, adierazi du Itziar Gonzalok.

Batetik, obra-lizentziak aurrez aurre eskatzen direnean euskarri fisikoan aurkeztu behar diren agirien kopurua murriztu nahi da, guztiz desagertzen ez badira; bestetik, eskabidea egoitza elektronikoan aurkezten bada, tamaina handiagoa duten agiriak erantsi ahalko dira, orain 10MBeko muga ezarrita baitago.

“Udalak eta COAVNk herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuen kalitatea hobetu nahi dugu, eta modernizatu, administrazio elektronikoa garatzeko estrategiak baliatuz”, nabarmendu du alkateordeak.

COAVNko dekano Matxalen Acasusok, berriz,  hitzarmenaren balioa nabarmendu du, “Gasteizko Udaleko teknikari eskudunek aukera izango baitute COAVNko arkitekto ontzat-emaileak aztertu, ontzat eman eta sinatutako proiektuak eskuratzeko.  Hartara, proiektuak euskarri fisikoan eta aurrez aurre eman beharra eragozten da, eta horrek eraginkortasuna areagotuko du”.

Zehazki, COAVNko Arabako ordezkaritzak web-zerbitzu batzuk sortu ditu, Gasteizko Udalak haien dosier-biltegia baliatzerik izan dezan; funtzionamendua egiaztatzeko proben emaitza ona izan  da.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 uztaila 2017 11:00

Guztira, Euskadiko eta Nafarroako 56 erraldoi eta buruhandi izango dira bihar Gasteizko kaleetan, erraldoi eta buruhandien konpartsaren mendeurrena ospatzen. Izan ere, 1917ko abuztuaren 3an sortu zen konpartsa —gaur egun zaldiak eta txotak ere biltzen ditu—, jaietako lau erraldoi eta lau buruhandirekin.

Mendeurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura Sailak, ospakizun gisa.

Gasteizko ehun urteko konpartsako hamar pertsonaiei beste hainbat elkartuko zaizkie: Donostiako zortzi, Bilboko sei, Amurrio eta Urduñako beste sei, Guardiako bi, Oiongo bi, Iruñeko Txantrea eta Buztintxuri auzoetako launa, Noaingo beste lau eta Bergarako hamar.

Ekitaldien egitaraua

11:00      Bertaratutako Erraldoien konpartsak biltzea, Floridan, Berpizkundearen plazan eta katedral berriaren aurrean.

12:00     Gasteizko konpartsak 1917an Diputazio plazan ateratako argazkiaren antzezpena (Konpartsa ehun urte geroago). Probintzia plaza.

12:30     Parte hartzen duten konpartsak bildu eta dantza egitea. Andre Maria Zuriaren plaza.

14:00     Kalejira hiriaren erdialdean (Andre Maria Zuriaren plaza, Posta kalea, Foru plaza, Independentzia kalea, Babesgabetuen plaza, Angulema kalea, Berpizkundearen plaza).

15:00    Erraldoien erakusketa, Berpizkundearen plazan.

18:30     Gasteizko erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsaren  itzulera.

Ekitaldiko protagonista nagusia Gasteizko konpartsa denez, konpartsako pertsonaia guztiek desfilatuko dute: hamar erraldoiek, zortzi buruhandiek (lau historikoek eta berriagoak diren beste laurek), lau zaldiek eta lau txotek.

Programa Gigantes

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 uztaila 2017 17:05

“Kazetaritza bertatik bertara” programaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta José Félix Barrón, Icono-koa.

Eguna:  uztailak 31, astelehena.

Ordua: 10.30.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

 

– Gasteizko Udalaren eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren arteko hitzarmenaren sinadura.

Parte-hartzaileak: Itziar Gonzalo, bigarren alkateordea; Matxalen Acasuso, EHAEOko dekanoa, eta Luis Gómez Puente, EHAEOren Arabako ordezkaritzako lehendakaria.

Eguna: Uztailak 31, astelehena

Ordua: 11.00

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

 

– Zeledonen jaitsierara beirarik ez sartzeko kontzientziazio-kanpainaren eta Andre Maria Zuriaren jaietarako garbiketa eta birziklatze baliabideen aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Iñaki Prusilla, Ingurumen zinegotzia; Egibideko boluntarioak, eta Eduardo Ochoa de Aspuru, ikastetxeko ingurumen arduraduna.

Eguna: Uztailak 31, astelehena

Ordua: 11.30

Lekua: ‘ZELEDON, PLAZAN BEIRAZKO BOTILARIK GABE’ lema duen kuboa, Andre Maria Zuriaren plazan jarritakoa.

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren mendeurrena dela eta, 1917an ateratako argazkia berregitea.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, Estíbaliz Canto, eta korporazioko beste kide batzuk.

Eguna: uztailak 30, igandea
Ordua: 12.00
Lekua: Probintzia plaza (Aldundiaren jauregiaren aurrean).

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:05

Alkate Gorka Urtaranek eta Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok Udaltzaingoak —Ertzaintzarekin koordinaturik— Andre Maria Zuriaren jaietan segurtasuna zaintzeko prestatu dituen baliabide bereziak aurkeztu dituzte.

Udalak diseinatu duen plangintza osoaren barruko lehen une garrantzitsua Zeledonen jaitsiera izango da; izan ere, beirazko botilak eta ontziak sartzea debekatu da lehen aldiz, bai eta bertaratuentzat arriskutsu izan daitezkeen objektuak ere.

Debekua betearazteko, Andre Maria Zuriaren eta Espainia plazetako sarbideak kontrolatzeko 10 gune jarriko dira, Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteek eta garbiketa monitoreek zainduta. Zehazki, leku hauetan jarriko dira kontrolak:

  • Hedegile, Zapatari, Errementari eta Diputazio kaleen eta

San Roke kantoiaren arteko bidegurutzeak.

  • Prado kalearen eta Becerro de Bengoa kalearen arteko bidegurutzea.
  • Loma Jeneralaren plazarako sarbideak Legebiltzarretik.
  • Dato kalerako sarbidea Alaba Jeneralaren kaletik.
  • Olagibel kalearen eta Gernikako Estatutuaren kalearen arteko bidegurutzea.
  • Posta kalerako sarbidea Urrezko Zeledonen plazatik.
  • San Frantzisko aldapako sarbidea.

“Berriro ere dei egiten diegu herritarrei plazara beirarik eraman ez dezaten eta beste alternatiba batzuk erabil ditzaten, badira eta Zeledonen jaitsieraren une magikoaz gozatzeko beste aukera batzuk”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak. Orobat, Zeledonen jaitsierara eta igoerara beste urte batzuetan baino lehenago joateko gomendatu die herritarrei, plazara arintasunez sartu ahal izateko eta kontroletan jendea pilatu ez dadin.

Ildo horretatik, abuztuaren 4ko 15.00etatik udal segizioa bezperetara joaten bukatu arte, eta abuztuaren 23.00etatik Zeledonen igoera amaitu arte, debekatu egiten zaio eremu mugatuan dauden taberna, kafetegi eta establezimendu publiko orori kanpora atera daitezkeen beirazko botila, edalontzi edo ontzietan zerbitzatzea edariak, eta plastikozko ontziak (erabilera bakarrekoak edo birziklagarriak) baliatu beharko dituzte.

Beiraz gain, debekatu egiten da Zeledonen jaitsieran honelako elementuak sartzea: erosketa orgak; objektu gogor, zorrotz, puntazorrotz edo arriskutsuak; makilak; makuluak, eta abar, hau da, zuzenean edo zeharka pertsonentzat lesio-arriskua dutenak edo jende-oldeak zein ondasunetan kalteak sor ditzaketen mugimendu jendetsuak eragin ditzaketenak.

Bestetik, osasun arreta  emateko 7 gune jarriko dira, herritarrei berehala lagundu ahal izateko. Toki hauetan egongo dira:

  • Espainia plaza; bertan ospitale-denda jarriko da.
  • Postetxearen atzealdea.
  • Legebiltzarra/Loma Jenerala.
  • Katedral Berria.
  • San Migeleko eskailerak (desfibriladorea).
  • Posta kalea -Andre Maria Zuriaren plaza (desfibriladorea).
  • Errementari kalea-Andre Maria Zuriaren plaza (desfibriladorea).

 

Jai eremuetan segurtasuna handitzeko, zenbait inguru oinezkoentzako bihurtuko dira, ohi bezala: Mendizabaleko feria-lekua, txosnak, erdialdea, Olagibel kalea eta Independentzia kalea.

Lapurretak

Jaietan ohikoa da lapur txikiak ibiltzea, jendetza baliatuz diru-zorroak eta mugikorrak lapurtu nahian. Hori dela eta, “Udaltzaingoak zein Ertzaintzak ahaleginak egingo dituzte herritarrak prebentzio neurriez informatzeko, eta bide publikoan presentzia areagotuko dute, delitu arin horien egileak antzeman, identifikatu eta atxilotzeko”, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Indarkeria matxista

Bestetik, indarkeria matxistaren kasuetan poliziaren erantzuna azkarragoa, eraginkorragoa eta sendoagoa izan dadin, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak bide publikoan eta arrisku maila handiagoa duten lekuetan —benetakoa edo itxurazkoa izan— zaintzeko ekintzak eta patruilen presentzia koordinatu dituzte.

“Aurreko urteetako kasuak eta zirkunstantziak aztertu ditugu, eta ekintza plan bat zehaztu dugu horietan oinarrituz. Orobat, Udaltzaingoa harremanetan dago etengabe beste udal sailekin, asistentzia, laguntza eta salaketa ekintzak koordinatzeko”, esan du Zapaterok.

Baliabideak

Segurtasun baliabide horiek garatzeko, 90 udaltzainek egingo dute lan abuztuaren 4an, eta 40 eta 60 artean gainerako egunetan.

Alkate Gorka Urtaranek eta Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok Udaltzaingoak —Ertzaintzarekin koordinaturik— Andre Maria Zuriaren jaietan segurtasuna zaintzeko prestatu dituen baliabide bereziak aurkeztu dituzte.

Udalak diseinatu duen plangintza osoaren barruko lehen une garrantzitsua Zeledonen jaitsiera izango da; izan ere, beirazko botilak eta ontziak sartzea debekatu da lehen aldiz, bai eta bertaratuentzat arriskutsu izan daitezkeen objektuak ere.

Debekua betearazteko, Andre Maria Zuriaren eta Espainia plazetako sarbideak kontrolatzeko 10 gune jarriko dira, Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteek eta garbiketa monitoreek zainduta. Zehazki, leku hauetan jarriko dira kontrolak:

  • Hedegile, Zapatari, Errementari eta Diputazio kaleen eta

San Roke kantoiaren arteko bidegurutzeak.

  • Prado kalearen eta Becerro de Bengoa kalearen arteko bidegurutzea.
  • Loma Jeneralaren plazarako sarbideak Legebiltzarretik.
  • Dato kalerako sarbidea Alaba Jeneralaren kaletik.
  • Olagibel kalearen eta Gernikako Estatutuaren kalearen arteko bidegurutzea.
  • Posta kalerako sarbidea Urrezko Zeledonen plazatik.
  • San Frantzisko aldapako sarbidea.

“Berriro ere dei egiten diegu herritarrei plazara beirarik eraman ez dezaten eta beste alternatiba batzuk erabil ditzaten, badira eta Zeledonen jaitsieraren une magikoaz gozatzeko beste aukera batzuk”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak. Orobat, Zeledonen jaitsierara eta igoerara beste urte batzuetan baino lehenago joateko gomendatu die herritarrei, plazara arintasunez sartu ahal izateko eta kontroletan jendea pilatu ez dadin.

Ildo horretatik, abuztuaren 4ko 15.00etatik udal segizioa bezperetara joaten bukatu arte, eta abuztuaren 23.00etatik Zeledonen igoera amaitu arte, debekatu egiten zaio eremu mugatuan dauden taberna, kafetegi eta establezimendu publiko orori kanpora atera daitezkeen beirazko botila, edalontzi edo ontzietan zerbitzatzea edariak, eta plastikozko ontziak (erabilera bakarrekoak edo birziklagarriak) baliatu beharko dituzte.

Beiraz gain, debekatu egiten da Zeledonen jaitsieran honelako elementuak sartzea: erosketa orgak; objektu gogor, zorrotz, puntazorrotz edo arriskutsuak; makilak; makuluak, eta abar, hau da, zuzenean edo zeharka pertsonentzat lesio-arriskua dutenak edo jende-oldeak zein ondasunetan kalteak sor ditzaketen mugimendu jendetsuak eragin ditzaketenak.

Bestetik, osasun arreta  emateko 7 gune jarriko dira, herritarrei berehala lagundu ahal izateko. Toki hauetan egongo dira:

  • Espainia plaza; bertan ospitale-denda jarriko da.
  • Postetxearen atzealdea.
  • Legebiltzarra/Loma Jenerala.
  • Katedral Berria.
  • San Migeleko eskailerak (desfibriladorea).
  • Posta kalea -Andre Maria Zuriaren plaza (desfibriladorea).
  • Errementari kalea-Andre Maria Zuriaren plaza (desfibriladorea).

Jai eremuetan segurtasuna handitzeko, zenbait inguru oinezkoentzako bihurtuko dira, ohi bezala: Mendizabaleko feria-lekua, txosnak, erdialdea, Olagibel kalea eta Independentzia kalea.

Lapurretak

Jaietan ohikoa da lapur txikiak ibiltzea, jendetza baliatuz diru-zorroak eta mugikorrak lapurtu nahian. Hori dela eta, “Udaltzaingoak zein Ertzaintzak ahaleginak egingo dituzte herritarrak prebentzio neurriez informatzeko, eta bide publikoan presentzia areagotuko dute, delitu arin horien egileak antzeman, identifikatu eta atxilotzeko”, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Indarkeria matxista

Bestetik, indarkeria matxistaren kasuetan poliziaren erantzuna azkarragoa, eraginkorragoa eta sendoagoa izan dadin, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak bide publikoan eta arrisku maila handiagoa duten lekuetan —benetakoa edo itxurazkoa izan— zaintzeko ekintzak eta patruilen presentzia koordinatu dituzte.

“Aurreko urteetako kasuak eta zirkunstantziak aztertu ditugu, eta ekintza plan bat zehaztu dugu horietan oinarrituz. Orobat, Udaltzaingoa harremanetan dago etengabe beste udal sailekin, asistentzia, laguntza eta salaketa ekintzak koordinatzeko”, esan du Zapaterok.

Baliabideak

Segurtasun baliabide horiek garatzeko, 90 udaltzainek egingo dute lan abuztuaren 4an, eta 40 eta 60 artean gainerako egunetan.

PLANO CONTROL ACCESOS

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:53

15 suhiltzaile-lanpostu —eskala operatibokoak— eta 5 inspektoreorde-lanpostu —eskala teknikokoak— betetzeko deialdia onartu du udal gobernuak, 2016an egin zen Udaltzaingorako LEParen ildotik

250 lanpostu bilduko dituen LEP orokorrerako lehen pausua eman du Gobernu Batzarrak

Zerbitzuak sendotu eta udal langileriari egonkortasun handiagoa emate aldera, hainbat prozesu onetsi ditu Gobernu Batzarrak, 2016an egin zen Udaltzaingorako LEParen ildo beretik. Eta luzatu egingo da prozesu hori hurrengo urteetan, helburu argi batekin: aldibatekotasuna % 10etik behera jaistea, hiru urtean. Hala iragarri du Gorka Urtaran alkateak, zeinek, Herritarren Segurtasunaren Arloko zinegotzi Carlos Zapaterorekin batera, jakinarazi baitu Tokiko Gobernu Batzarrak 15 suhiltzaile-lanpostu —eskala operatibokoak— eta 5 inspektoreorde-lanpostu —eskala teknikokoak— betetzeko deialdia onartu duela, “funtsezko zerbitzu publiko hori indartzeko, suak itzaltzeko eta larrialdietan esku-hartzeko zerbitzuko profesionalen egitura finkoa sendotuz”.

Gainera, lehen agente kategoriarako sustapena ere onartu da —oinarrizko eskalako agenteentzako deialdia—, “hautatze-prozesua gainditzen dutenei aukera emango baitie ibilbide profesionalari ekiteko, kategoriaz igoz, eta polizia-kidegoa beharrezko duen aginte-egituraz hornituko baitu, segurtasun publikoaren arloan zerbitzu egokia emateko”, alkateak azpimarratu duenez.

Udal enplegu publikoan albibatekotasuna murrizko erronkari erantzun nahi dio Funtzio Publikoaren Arloak. Gaur egun, udal enplegatu publikoen % 38k aldi baterako lotura dute administrazioarekin.

Hauxe da planteamendua: hainbat LEP egitea, hurrenez hurren, hurrengo hiru urteetan, aldibatekotasuna murrizteko, beti ere aurrekontuen legeetan ezartzen diren urteko berritze-tasak errespetatuz.

  1. urte honetan, suhiltzaile eta inspektoreordeen LEPaz gain —eta Udaltzaingoan egiten ari denaz gain—, bi mugarri garrantzitsu jarriko dira.

Lanpostu-zerrendaren aldakuntza onetsi da gaur, eta A eta B taldeetako karrerako funtzionarioentzako hornikuntza-prozesurako deialdia egitea. Bete gabe dauden lanpostuen ia % 80 aterako dira deialdian, A eta B taldeetako karrerako funtzionarioek lanpostu horiek okupatzerik izan dezaten, eta hartara ibilbide profesionalerako duten eskubidea gauzatzerik. Zerbitzu-buru eta ardura handiko lanpostu ia guztiei egonkortasuna ematea ahalbidetuko du prozesuak, udal arlo guztietan.

Hornikuntza-prozesu hori burutu ondoren, bete gabe geratzen diren lanpostuak A eta B taldeetarako LEP deialdira bilduko dira —urtea bukatu baino lehen egin nahi du deialdi hori gobernuak—. 2017ko LEPak 250 lanpostu hartzea aurreikusten da.

2018an, berriz, C, D eta E taldeetako lanpostuetarako hornikuntza-prozesua jarriko da abian. Eta ondoren etorriko da talde horietarako LEP egitea. 2017 eta 2018rako azaldu direnen antzeko prozesuak bideratuko dira 2019 eta 2020an. Hornikuntza-prozesu eta LEP horiek bukatzean, % 10etik behera egongo da Udaleko aldibatekotasuna.

Adierazitako LEPen prozesu horien parez pare, barne-sustapenerako erreserbatuko ditu administrazioak hainbat lanpostu, baita Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren laugarren xedapen iragankorrean jasotzen den aldi baterako enplegua finkatzeko prozesuetarako ere.

Herritarrei zerbitzu hobea ematea

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Carlos Zapaterok, bere aldetik, azaldu du gaur onetsitako prozesuek, “enplegua sortzeaz gain, udaltzainek eta suhiltzaileek beren eguneroko lanari aurre egiteko duten gaitasuna areagotuko dutela, eta, horrenbestez, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko aukera emango, hori izaki helburu nagusia”.

Zehazki, Prebentzio eta Su Itzaltze Zerbitzuko suhiltzaile espezialistentzako 15 lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoa onartu du Udalak —azpieskala operatiboa, C2 (D) taldeko suhiltzaile kategoriakoak (titulazioa: 200; 2. hizkuntza-eskakizuna, hamabi derrigortasun-datarik gabe eta beste biak, aldiz, derrigortasun-datarekin)—. Horrez gain, Prebentzio eta Su Itzaltze Zerbitzuko inspektoreordeentzako 5 lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoa onartu da —A2 (B) taldekoak (titulazioa: 520; 3. hizkuntza-eskakizuna, hiru derrigortasun-datarik gabe eta beste biak, aldiz, derrigortasun-datarekin)—.

Bestalde, lehen agenteen zazpi lanpostutarako barne-sustapena onetsi du Gobernu Batzarrak —Udaltzaingoko oinarrizko eskala, 1. agenteen kategoria, C1 (C) taldea  (titulazioa: 300; 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe)—.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:31

Gasteizko Udalak udalerriko menpeko toki-erakundeen jabegoko ekipamenduetan obrak finantzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi du gaur goizean, eta 20.000 euro erabiliko dira horretarako. Instalazioen egoera hobetzeko, herriak oinarrizko ekipamenduez hornitzeko eta eraikinak eta instalazioak irisgarritasun legera egokitzeko eraberritze-lanen gastuak ordaintzen laguntzea da Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren helburua. “Gure ustetan, Gasteiz hiria baino gehiago da, 63 herrik osatutako udalerria da, eta haiek ere badute beharrizanik. Eta gune horietan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen saiatu behar dugu, urtero egiten dugun bezala”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Hona hemen aukeratutako proiektuak:

Arkaia zentro sozialean pellet berogailua jartzea 565,00
Armentia galdara instalatzea 426,00
Gaztelu hilerriko fatxada konpontzea 980,00
Mendiola zentro sozialeko jasogailua araudira egokitzea 571,00
Mendoza kiroldegian murala margotzea 478,00
Uribarri Arratzua bolatokiko fatxada konpontzea 5.524,00
Uribarri Dibiña kontzeju etxea birgaitzea 11.456,00
  GUZTIRA 20.000,00
Share

Aurrekoak »