Prentsa Oharren banner

46 erraldoi eta buruhandi elkartuko zaizkie bihar Gasteizko hamarrei, konpartsaren mendeurrena ospatzeko

Guztira, Euskadiko eta Nafarroako 56 erraldoi eta buruhandi izango dira bihar Gasteizko kaleetan, erraldoi eta buruhandien konpartsaren mendeurrena ospatzen. Izan ere, 1917ko abuztuaren 3an sortu zen konpartsa —gaur egun zaldiak eta txotak ere biltzen ditu—, jaietako lau erraldoi eta lau buruhandirekin.

Mendeurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura Sailak, ospakizun gisa.

Gasteizko ehun urteko konpartsako hamar pertsonaiei beste hainbat elkartuko zaizkie: Donostiako zortzi, Bilboko sei, Amurrio eta Urduñako beste sei, Guardiako bi, Oiongo bi, Iruñeko Txantrea eta Buztintxuri auzoetako launa, Noaingo beste lau eta Bergarako hamar.

Ekitaldien egitaraua

11:00      Bertaratutako Erraldoien konpartsak biltzea, Floridan, Berpizkundearen plazan eta katedral berriaren aurrean.

12:00     Gasteizko konpartsak 1917an Diputazio plazan ateratako argazkiaren antzezpena (Konpartsa ehun urte geroago). Probintzia plaza.

12:30     Parte hartzen duten konpartsak bildu eta dantza egitea. Andre Maria Zuriaren plaza.

14:00     Kalejira hiriaren erdialdean (Andre Maria Zuriaren plaza, Posta kalea, Foru plaza, Independentzia kalea, Babesgabetuen plaza, Angulema kalea, Berpizkundearen plaza).

15:00    Erraldoien erakusketa, Berpizkundearen plazan.

18:30     Gasteizko erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsaren  itzulera.

Ekitaldiko protagonista nagusia Gasteizko konpartsa denez, konpartsako pertsonaia guztiek desfilatuko dute: hamar erraldoiek, zortzi buruhandiek (lau historikoek eta berriagoak diren beste laurek), lau zaldiek eta lau txotek.

Programa Gigantes

Share