Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 ekaina 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Nanoipuinen Lehiaketako emaitzak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Laboral Kutxako Komunikazio arduraduna; eta ID Arte Diseinu Eskolako ikasketaburu Iker Etxaburu

Eguna. Osteguna, ekainak 6

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————–

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko irudi turístiko berria aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran
Eguna. Osteguna, ekainak 6
Ordua. 10:30
Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————-

Prentsaurrekoa. Kaldearte aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Zanguango taldeko zuzendari Miguel Muñoz; Teatro del Silencio taldeko zuzendari Mauricio Celedón; Bilboko Frantziako Institutuko zuzendari Edouard Mayoral; Mirian Isasi, artista; eta Leire Mesa, Twisting The Balance taldeko kidea

Eguna. Osteguna, ekainak 6

Ordua. 11:15

Tokia. Montehermoso Kulturunea – Jardín de Falerina

———————————————

Nanoipuinen lehiaketako sariak banatzea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto; babesleak eta sarituak

Eguna. Osteguna, ekainak 6

Ordua. 19:00

Tokia. Ibaiondo gizarte etxea

————————————-

Vitoria-Gasteizko 43. Jazzaldia aurkezteko gala

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Kultura kontseilariorde Joxean Muñoz; Arabako diputatu nagusi Ramiro González; eta Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren presidente Iñigo Zarate

Eguna. Osteguna, ekainak 6

Ordua. 20:00

Tokia. Jardines de Uleta hotela

—————————————

Gimnasia Erritmikoa Tania Lamarca Campus Inklusiboa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta antolatzaile Tania Lamarca

Eguna. Osteguna, ekainak 6

Ordua. 20:00

Tokia. Mendizorrotza kiroldegiko erabilera anitzeko aretoa

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:03

Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroak “Natura ilustratua” erakusketa du ikusgai ekainaren 23ra bitartean. Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Arte eta Lanbide Eskolak antolatutako erakusketa honetan, eskola horretako ikasleek egindako kalkografiazko grabatuak izango dira ikusgai. Zehazki, 2017-2018 ikasturtean egindako 31 estanpa.

Arte eta Lanbide Eskolako lantegiko parte hartzaileek Maria Sibylla Merian (1647-1717) ilustratzaile zientifikoaren lana dakarte gogora; hil zenetik 300 igaro ondoren. Ilustratzailearen lanak interes handia pizten du artearen historiaren, ikerketaren eta ekologismoaren profesionalen artean.

“Marrazkilaria, margolaria eta grabatzailea; batzuentzat, lore eta tximeleten margolaria hutsa. Hala ere, bada gehiagorik. 1705ean Amsterdamen argitaratu zuen Metamorphosis insectorum surinamensium liburuan ordura arte ezagutzen ez ziren landare eta intsektuei buruzko informazioa ageri da, ondo dokumentatuta eta edertasun handiz ilustratuta. Bere sentikortasuna eta dotorezia zela medio naturalista berezia izan zen, eta erabakitasun handiz mugitu zen naturaren behaketaren eta nahitasun artistikoaren artean” adierazi dute Ataria zentrokoek.

Erakusketa honetako 31 estanpak egiteko Maria Sibyllak erabiltzen zituen prozeduren oso antzekoak baliatu dira: kobrezko plantxen gainean egindako grabatuak. Teknika hau irudia plantxa batera eraman eta bertan finkatzean datza, bai zuzenean –puntzoia edo punta lehorra erabilita–, edo, zeharka, azidoaren bidez, bere eraginpean dagoen gainazala jan eta eraldatzen baitu. Prozesu horren ondorioz sortzen den matrizea gero estanpak izango duen koloreaz tintaztatzen da. Obra batzuetan, kolorea akuarelaz aplikatu da –osoan edo zati batean–, inprimatu eta gero.

“Paperean antzeko formatua dute estanpa guztiek, 40 x 60 cm, eta egurrezko markoa jarri zaie. Egile bakoitzak utzitako aztarna aukera librekoa izan da forma eta neurriei dagokienez. Hori dela eta. lerroek, orbanek, tonu erdi eta beltzek aniztasuna eta kolorea ematen diete testurei, “Natura ilustratuaren behatzaile diren artista-grabatzaile hauek interpretatu dutenarekin bat” adierazi dute Arte eta Lanbide Eskolako kalkografiazko grabatuen lantegikoek. Lantegia Lauren Aliendek eman du.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:18

 

Ekainaren 10etik aurrera, Extremadurari eskainitako jarduerak

 

 

 

 

 

Erkidegoen Jaialdiaren XXXIV. Edizioa aurkeztu du gaur udaletxean Arabako Lurralde Etxeen Federazioak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Arloko zinegotzi Estíbaliz Cantorekin batera. Aurten ekaineko 14an, 15ean eta 16an izango da, Santa Barbara plazan, orain artekoan Foru plazan izan bada ere.

Aurtengo berritasunen artea, Federazioa osatzen duten erkidegoetako bati eskainiko zaio jaialdia eta, horrenbestez, 10tik 13ra bitartean jarduera irekiak antolatu dira, Extremadurako Kultur Aste gisa.

Erkidegoen Jaialdiaren XXXIV. Edizioa

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:30

15 eta 31 urteko bi txirrindulari eta 52 urteko gidari bat zauritu ziren atzo trafiko-istripuetan.

Telesforo Aranzadi kalean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan auto bat eta bizikleta bat nahastu ziren, eta antza denez, bizikleta gainean bi pertsona zihoazen, horietako bat eskulekuan eserita. 15 urteko mutil adingabea zen eta lesio batzuk izan zituen lepauztaian; anbulantzia bateko osasun-langileek artatu zuten, eta gero, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Horrez gain, Euskal Herria Bulebarrean auto baten eta bizikleta baten arteko istripu bat gertatu zen. Talka horren ondorioz, bizikletan zihoan 31 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen, eta larrialdi-zerbitzuek artatu zuten.

Wellington Dukea eta Blas de Otero kaleen elkargunean bi autok elkarren aurka talka egin zuten. Autoetako bat gidatzen ari zen 52 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, 3. lineako herri barruko autobus bati, Izarduy Komandantea kaletik zihoala, atzealdeko ardatza puskatu zitzaion eta bi gurpil biki galdu zituen. Ez zen inor zauritu, baina gurpilek kalte materialak eragin zituzten auto baten, bizikleta baten eta lokal bateko hormaren aurka talka egin zutelako.

Baimenik gabe gidatzen

Udaltzainek zauriturik gabeko beste 19 trafiko-istriputan esku hartu zuten, eta 32 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, bide-segurtasunaren aurkako delitua egiteagatik, gida-baimenik gabe gidatzen ari zelako.

Udaltzainek 36 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 20 jarduera egin zituzten.

Adarrak erretiratzea

Suhiltzaileek bi esku-hartze egin zituzten atzo, bide publikora eroriak edo erortzear zeuden adarrak erretiratzeko. A-4010 errepidearen ondoko lastategi zahar batean piztutako sutea ere kontrolatu zuten, eta beste lau jarduera egin zituzten Salbatierrabide, Barratxi, Laudio eta Andaluzia kaleetan makal-polenak sua eragin zuelako.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:28

Judimendiko gizarte-etxearen aurrealdeko Sefarad plazan izango da haur eta nerabeentzako Aktiba(tu) partaidetza-programaren ikasturte bukaerako festa, ostiralean. Goizean, 10:00etatik 12:30era, ikasturte osoan programan parte hartu duten ikastetxeentzako jarduerak izango dira, eta arratsaldean berriz, herritar guztientzat irekita egongo den programazioa, 17:00etatik 20:00etara bitartean.
Aktiba(tu) Planeta izango du izena jaiak oraingo honetan, eta berrikuntza handi bat dakar berekin: Gasteizko Santa Maria ikastetxeko Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurren zuzeneko inplikazioa egun osoan izango diren jarduren prestakuntzan eta antolakuntzan. “Lantegiak diseinatu, planifikatu eta dinamizatzeko orduan parte aktiboa izan nahi zutela jakinarazi ziguten elkargunean. Ideia bikaina iruditu zitzaigun, hori baita kontua, erabakiak hartzen lagundu diezagutela eta parte har dezatela”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Aurreko edizioetan bezala, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak hitzarmenak sinatuak dituen hiru elkarteren laguntza izango du Aktiba(tu) Planetak: AVAIM, Intolerantziaren kontrako mugimendua eta Garenok. Itaka Escolapios-ek ere parte hartuko du.

Aurreikusitako ekintzei dagokienez, ikasturte osoan haur eta nerabeen eskubideen inguruan landutako gaietara hurbilduko dira ehun bat haur, jarduera ludiko baten bitartez, eta hiriarekin zerikusia duten gaiak ere jorratuko dira. Hainbat lantegi ere izango dira: txapak egiteko, material birziklatuekin musika-tresnak egiteko, Gargantua eta abar.

Arratsaldean, herritar guztientzat egongo da zabalik jaia, eta beste hainbat lantegi izango dira: pintura, globoflexia, eskumuturrekoak eta amets-harrapariak. Orobat izango dira jolas erraldoiak, musika eta tandem eta balantza-bizikletentzako zirkuitu bat.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:05

Ideia gazteen Haziak lehiaketaren zazpigarren ediziora 23 ideia edo proiektu aurkeztu ziren; guztira, 60 gaztek parte hartu zuten. Lehiaketa bi kategoriatan dago banatuta: 14 eta 18 urte bitarteko kategorian 6 proiektu jaso ziren eta 19 eta 30 urtekoan, 17.

Balorazio batzordeak hurrengo proiektuak aukeratu zituen:

PROIEKTUA TALDEAREN ARDURADUNA
Selenitas Paula Navascues Berrotaran
Red Fanzine Naiara Ortiz Mugica
Karamazov Jon Gil Alonso
Elezahar margotua Estíbaliz Aguirre López de Munain
Contra la pobreza menstrual Maialen Cano Durán
Taller de fotografía creativa Leire García Baztarrica
Gorputzen natura Sandra Estarrona Fernández
Difusión del concepto conservación y restauración de bienes culturales Maitane Argote Guzmán

 

Abetxuko edertzen Javier Rojas Huertas
¡A saco! Gabriel Beni Rubio

 

Azpimarratzekoa da 3 proiektu menstruazio gaiarekin erlazionatuta daudela: Selenitas, Red Fanzine eta Contra la pobreza menstrual; horrek gazteen interesa adierazten du; hau da, eskubide sexualekin zein ugalketari lotutakoekin zerikusia duen gaia desmitifikatu eta normalizatu nahi dute.

Karamazov proiektuak ikus-entzunezko lana egitea proposatu du bere proiekziorako. Dostoievskiren Karamazov anaiak eleberrian oinarrituta dago eta gai unibertsalei buruzkoa da: etika eta fedea, besteak beste.

Elezahar margotua proiektuak eta Gorputzen natura proiektuak body painting teknika erabiliko dute; lehenengo kasuan euskal mitologian izango du oinarri eta bigarrenean hainbat diziplina nahastuko ditu: arte, natura eta ikerketa.

Abetxuko edertzen eta ¡A saco! bere auzoetan hobekuntzak egiteko sortu ziren, Abetxukun eta Pilarren, hurrenez hurren. Abetxukun ikuspuntu artistiko batetik eta Pilarren kirolaren bitartez.

Argazkilari sortzaile lantegiak beste herrialdeetara emigratzen duten emakumeen sentimenduak ikustarazi nahi ditu metaforikoki, bakarrik joaten direnean, proiektuaren arduradunaren bizipen pertsonala jasotzen du.

Azkenik, Kultura ondareen kontserbazio eta zaharberritzeari buruzko kontzeptuaren zabalkundea proiektuak helburu didaktiko bat dauka eta Arabako ondare historiko-artistiko-kulturala ikustarazi nahi du, gizarte etxeetan egindako erakusketa ibiltari batean gauzatuko da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:01
  • Jardunaldia ekainaren 18an egingo da; hiru ordu iraungo ditu eta izen-ematea doakoa da.

Gasteizko Udalak astearte teknologikoak antolatzen ditu ekonomia digitalaren arloko enplegu-aukera berriak ezagutzera emateko, eta 2018-2019ko ikasturteko programazioari amaiera emateko, Whatsapp Bussines tresnaren inguruko saioa antolatu du, zein enpresa txiki eta negozioak bezeroekin zuzenean aritzeko komunikazio tresna baita.

Jardunaldia ekainaren 18an izango da, CETICen (Castro Urdiales kalea, 10). Tokiko merkataritzako profesionalentzat pentsatuta dago, Whatsapp Business aplikazioak mezuen bitartez bezeroekin modu erraz, arin eta antolatuan aritzeko eskaintzen dituen aukerengatik.

Horretarako hiru orduko jardunaldia prestatu da, 18:00etatik 21:00etara, eta bertan ezagutzera emango da whatsappak marketing estrategiarako nola funtzionatzen duen, eta merkataritza-kanpainak prestatzeko duen zeregina. Honakoak ere ikasiko dira: enpresarentzako profil egokia diseinatzen plataforma horretan, erantzun azkarrak modu eraginkorrean erabiltzen, edo bidalitako, emandako edo irakurritako mezuei buruzko datuak arrakastaz kudeatzen. Segurtasun eta pribatutasunari buruzko legezko alderdiak ere gogoraraziko dira, eta produktibitaterako zenbait jarraibide ezarriko.

“Komunikazio eraginkorra funtsezkoa da bezeroak erakarri eta fidelizatzeko. Egun sare sozialak, oro har, eta Whatsappa, bereziki, oso laguntza baliagarriak izan daitezke helburu hori lortzeko. Hori dela eta, ildo horretatik doaz, hein handi batean, merkataritza eta ostalaritzako kualifikazioa hobetzea xede eskaintzen ditugun prestakuntza programak” adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Venan Llona coach eta gaitasun digitalen arloko prestatzaileak emango du “WhatsApp for Business: bezeroa dagoen tokian” izenburuko astearte teknologikoko jardunaldia  Izen-ematea doakoa da (leku mugatuak) eta online egin daiteke.

2018ko urritik hona hiru astearte teknologiko egin dira, eta hainbat gai jorratu: gauzen interneta, desing thinking, Instagramek duen erabilgarritasun komertziala eta denda bat on line jartzeko lanabesak.

Informazio gehiago: WhatsApp for Business: bezeroa dagoen tokian egotea

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:20

Manuel Iradier abesbatzarekin batera, Principal antzokian estreinatu zuen kontzertua errepikatuko du.

Udal Musika Bandak “Gizon armatua: bakerako meza” joko du igandean, 13:15ean, Andre Maria Sortzez Garbiaren katedralean. Obra Karl Jenkins konpositore galestarrak konposatu zuen milurtekoaren ospakizunetarako.

Hasiera batean Kosovoko krisiaren biktimen omenez egin zen lan hau gerren aurkakoa da funtsean. Gero eta handiagoa den gerra-mehatxua hausnarketarekin nahasten da; gerraren izugarrikeriak milurteko berriak dakarren itxaropenerantz jotzen du, bakearen itxaropena, “pena, mina eta heriotza garaituak izan daitezke” eta.

Meza kristauetan oinarrituta, bestelako iturri erlijioso eta historikoak ere nahasten dira, hala nola, otoitz egiteko dei islamiarra, Bibliaren edo Mahabharataren hainbat pasarte, XV. mendeko  L’homme armé abesti herrikoia edo hainbat idazleren testuak.

Hilario Extremianak zuzenduko du, eta Marta Velasco mezzosopranoak abestuko . Sarrera doakoa da, lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:07

 

Gasteizko elkarteen eskura jarri du Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuak Rosa Parks bilera-gela, bilerak, hitzaldiak eta lantegiak egiteko egokitutako gune berria.

Aretoa autobus-geltokiko lehen pisuan dago, eta Rosa Parks deitzen da, 1955ean Estatu Batuetako arrazagatiko segregazioa salatzeko asmoz gizon zuri bati aulkia uzteari uko egin zion zuzenbide zibilen aldeko aktibistaren omenez. Hartara, Rosa Parksen izena Simone de Beauvoir filosofoarenari eta Rogelia de Álvarorenari batzen zaie; Udalak ikusarazi egin nahi ditu nabarmentzeko moduko emakume horiek, bere eraikinen eta horietako aretoen zienen bitartez.

Rosa Parks aretora zein Elkarteen Etxean dauden noizean behin erabiltzeko gainerako aretoak baliatzeko nahikoa da horien egutegian egun libre bat bilatzea, formularioa betetzea eta baieztapena jasotzea.

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaite harremanetan Parte-hartzearen Zerbitzuarekin 945 16 16 87 telefonoan, edo helbide elektroniko honetan: partaidetza-participación@vitoria-gasteiz.org.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:05

Izardui Komandantearen kalean 3. lineako autobus batek izandako matxura ikertzen ari da TUVISA. Izan ere, oraindik jakiterik izan ez den arrazoiren batengatik, atzeko aldeko ezkerraldeko gurpilak askatu egin ziren autobusetik. Ez zen kalte pertsonalik izan, ez autobusaren barruan, ez kanpoan. Bai jasan zituen kalteak auto batek, baita hutsi dagoen lokal baten hormak ere.

Gertatutakoaren berri jakin bezain laster, bertara joan ziren TUVISAko arduradunak, bertatik bertara ikusteko gertatutakoa, Udaltzaingoko agenteekin batera. Lehen azterketa batean, susmoa hartu da gurpil-abatzaren errodamenduak sortu duela matxura, ardatza hautsi bide baitu. Nolanahi ere, sakonago ikertu ondoren jakingo da zein izan diren kausak.

Hamabi urte inguru ditu ibilgailuak. TUVISAtik jakinarazi dutenez, guztiz ezohikoa da ardatzaren haustura. Udalaren autobus-konpainiak prebentzio-berrikuspen zorrotzak egiten dizkie ibilgailuei, 30.000 kilometro egiten duten aldiko. Gainera, tailerreko langileek egunero egiaztatzen dute Gasteizen zerbitzua ematen duten autobusen funtzionamendu egokia. Hurrengo egunotan, azterketa sakona egingo zaie matxura izan duenaren antzinatasun bera duten modelo bereko autobusei.

Share

Aurrekoak »