Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 ekaina 2019 17:00

Congreso de la Asociación Española de Ensayos No Destructivos (AEND) biltzarra inauguratzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteartea, ekainak 11

Ordua. 18:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Maria de Maeztu aretoa

————————————

Prentsaurrekoa. Udal Musika Bandaren 2019-2020ko Abonamendu Denboraldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Udal Musika Bandaren zuzendari Hilario Extremiana; eta Udal Musika Bandako zuzendariorde Iker Olazabal

Eguna. Asteazkena, ekainak 12

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————–

Prentsaurrekoa. 2019ko Patin Gaua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estiballiz Canto; eta Jorge Ortiz eta Ivonne Gibaja, antolatzaileak

Eguna. Asteazkena, ekainak 12

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

SUDOE Stop CO2 Europako proiektuaren baitako garraio geltokietako energia efizientzia nabarmentezeko sariak

Parte hartzaileak. Alkate Gorka Urtaranek Vitoria-Gasteizko autobus geltokiari eman dioten saria jasoko du, energia efizientziaren arloan Europako hego-mendebaldeko onenetakoa delako

Eguna. Asteazkena, ekainak 12

Ordua. 13:50

Tokia. Santander. Hotel Bahia (Cádiz kalea, 22)

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:19

DOSSIER Bidegorriak Legutio Zuatzuko atea

Hasiak dira Zuhatzuko atean (Zabalgana) bidegorri bat eta oinezkoentzako bi pasabide egiteko lanak. Lan horiekin trafikoa moteldu nahi da, oinez eta bizikletaz ibiltzea sustatu, eta segurtasuna handitu. Izan ere, inguruan Zabalganeko gizarte etxea eta Zabalgana BHI daude.

Kale horrek 7 metroko espaloiak ditu orain, 16,50 metroko galtzada, bi zirkulazio-erreitan banatuta, eta bateriako aparkalekuak bi aldeetan. Udala egiten hasi den lanari esker, galtzadan bidegorri bat jarriko da, bereizia eta bi noranzkorekin, Sofia Erreginaren hiribidea Mariturri bulebarrarekin lotzeko. Espazioa honela antolatuko da: orain dagoen bateriako aparkalekuen ordez 2,40 metroko bidegorria sortuko da, 0,80 metroko babesarekin eta 2,5 metro hartzen duen bateriako aparkalekua utzita. Zirkulazio-erreia estutu egingo da, halaber.

Sofia Erreginaren hiribidean eta Mariturri bulebarrean badira bi noranzkoko bidegorriak, espaloian. Sofia Erreginaren hiribidetik Juan Gris kaleraino, bidegorri berria iparraldeko espaloiaren ondotik joango da, Zabalganeko gizarte etxeari zerbitzu emateko. Juan Gris kaletik aurrera, hegoaldeko espaloiaren ondotik joango da, ikastetxeari zerbitzu emateko. Oinezkoentzako pasabide jaso baten ondotik gurutzatuko da galtzada.

Orobat, oinezkoentzako bi pasabide egingo dira. Bata Moreda ibilbidean eta bestea Salvador Dalí kalean. Trafikoa lasaitzeko eta oinezkoak hobeto ikusteko hainbat neurri ere hartuko dira. Bidegorriak  835 metroko luzera izango du guztira.

Joan den apirilean esleitu zituen Udalak Legutianoko atea eta Zuhatzuko atea berritzeko lanak; lehenengoak duela aste batzuk hasi ziren.  Orotara 235.826,68 euroko inbertsioa egingo da horretarako. Hainbat talderen ekarpenak eta eskaerak hartu dira kontuan esku-hartzeetan, Mugikortasun Iraunkorrerako Planean inspiratutako neurriak ezartzeko asmoz. Kontratuen aurrekontua 264.742,82 euro zen. Lan bakoitza gauzatzeko epea 10 aste izango da. Construcciones Aguillo eta Balgorza enpresak arduratuko dira lanez.

Azken esku-hartzeei esker, hiriko bidegorriek 160 kilometrotik gora hartuko dute —bidegorriak, pedalak dituzten ibilgailuak ibil daitezkeen espaloiak, pistak, zidorrak eta bizikletek tranbiarekin edo autobusekin nahiz ibilgailu motordunen trafikoarekin eta oinezkoekin partekatzen dituzten bideak batzen direlarik—.

btr

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:49

 

Sindikoaren gomendio batek bultzatu ditu bai lan hori —113.500 euroan gauzatua— bai Zaramagan 2017ko urrian egindakoa

 

 

 

 

Haurtzaro haur hezkuntzako udal eskolak igogailua estreinatu du, sindikoaren gomendio bati jarraituz joan den urtarrilaren 7an Hezkuntza Zerbitzuak eta Mantentze Zerbitzuak koordinaturik hasitako lanei esker. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto, sindiko Leire Zugazua eta Hezkuntza, Haurtzaro eta Mantentze zerbitzuetako arduradunak izan dira inaugurazioan.

Gobernu honek entzuten duela erakusten du lanak, eta hezkuntza zein kirol instalazioak berritzen joateko konpromiso sendoa duela, denbora gehiegi egon baitziren geldirik”, adierazi du Cantok.

Esparza Obras y Proyectos enpresak egin  du igogailuaren obra, 113.496,79 euroan; urtarrilaren 7an hasi zen lana, eta maiatzaren 28an bukatu. Iparraldeko sarreran (Santa Maria kantoia) irisgarritasuna zero kotan jartzea lortu da, eta igogailua eraikinaren 2. solairura iristen da. Haurtzaindegia eta adingabeen zentro bat hartzen ditu eraikinak.

Sindikoaren bulegoaren eskariz egiten den bigarren lana da, Zaramagako haur hezkuntzako udal eskolan ere 2017ko urrian egin baitzen antzeko obra bat. “Udal instalazioetan horrelako lanak egiten jarraituko dugu, gure konpromisoak betetzeko eta instalazio modernoak eta ematen ditugun kalitateko zerbitzuekin bat datozenak eskaini ahal izateko”, amaitu du Hezkuntzako arduradunak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:55
  • Ekainaren 18an egingo da lehen topaketa, merkataritza lanean proaktibitatea lantzeari buruzko hitzaldi batekin

Gasteizko Udalak Kafesarean izeneko ekimena jarri du abian; topaleku horretan, profesionalek eta enpresetako nahiz hiriko negozioetako arduradunek ideiak eta esperientziak partekatuko dituzte, eta sinergiak eta harreman komertzialak sortuko. Parte-hartzaileek kontaktu profesionalen sarea handitzea da helburu nagusia, eta negozio-aukera berriak sortzea, “ahoz ahoko” marketinaren bitartez.

Lehen Kafesarean datorren ekainaren 18an (asteartea) egingo da, 8:15ean, Zabaltegi Floridan (Florida parkean, kioskoaren aurrean). Mª Luz del Curak “Saltzen dugu edo erosten digute?, ikas ezazu proaktiboa izaten” hitzaldia emango du; Estatuko aholkularitza eta auditoretza enpresa nagusietako batean (PKF Attest) egiten du lan. Amaitzeko, networking-kafea egingo da. Parte hartzen dutenek doan aparkatu ahalko dute Katedral aparkalekuan.

Kontaktu-sarea handitu eta gomendio seguruen bidez negozio-aukerak sortzeaz gain, merkataritza-erreferentzia kualifikatuak lortu ahalko dira topaketetan, taldeari enpresa, produktuak edo zerbitzuak aurkeztu, eta gainerakoen proiektuak eta negozioak ezagutu.

“Enpresa bat beste profesional eta enpresen artean ezagutarazteak balio handia du haren jardunerako, pertsona horiek lehen merkataritza erreferentzia bihur baitaitezke, eta aukerak handitu. Gaur egun, gainerako negozioak ez dira lehiakidetzat jotzen negozio batentzat, urrunago iristeko aliatu posibletzat baizik, harreman profesionalen sareari esker gure eragin eremua zabaldu daiteke eta. Kafesarean-ekin, sare hori ehuntzeko espazioa eskaini nahi dugu”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Topaketak hilean behin egitea da asmoa, gai desberdinak lantzeko, autonomo, enpresa eta negozioen arduradunei begira. Izen ematea doakoa da; hemen egin daiteke:

Informazio gehiago: KafeSarean – Profesionalen eta enpresetako arduradunen topalekua

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:59

Bizikletaz zihoan 38 urteko gizonezko bat zauritu zen atzo, Angulema kalean, berak zeraman bizikletaren eta furgoneta baten arteko istripuan. Talkaren ondorioz, txirrindularia Santiago Ospitalera eraman behar izan zuen anbulantzia batek.

Gorbeia kalean gertatutako harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan patinete elektriko bat zegoen tartean nahastuta. Patinete-gidaria, 34 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen, nahiz eta, bertan artatu ondoren, ez zen beharrezkoa izan ospitalera eramatea.

Udaltzaingoak beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 25 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira gida-baimenik gabe gidatzeagatik. Zapatari kalean motozikleta bat kontrako noranzkoan gidatzen ari zela geldiarazi zuen patruila batek.

Udaltzainek 27 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 8 jarduera egin zituzten.

Keroseno usain handia

Aldabe kaleko bebarru batean zegoen keroseno usain handiak larritu egin zituen bertako bizilagunak, eta horren ondorioz, suhiltzaileei deitu zieten. Esplosimetroaren neurketek zero eman zuten irakurketa guztietan, eta beraz, SPEISeko langileek bebarrua egurastu zuten. Beharrezko aireztapenik gabe denbora luzean funtzionatzen aritu zen lokal bateko estufa batek sorrarazi zuen usain hori.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:43

Ekainaren 25ean hasiko da, Michel Oceloten “Dilili en París” lanarekin

 Ikus-entzunezkoen erreferente bihurtzeko helburuaren barruan, Montehermoso kulturuneak  “Zinea lagun!” izeneko programa jarri du abian. Familiako gazteenei zuzendutako zinema espazioa da, proiekzioen eta lantegien bitartez haiengan zazpigarren artearekiko interesa pizteko.

Istorioak asmatzeko aukera emanez, sormena eta teknologia berrien erabilera sustatuko da, berdinen arteko lankidetzazko giroan.

Urtean zehar, Montehermoso kulturuneak hainbat jarduera antolatuko ditu programa horren barruan; aurrerago emango da horien berri.

“Zinea lagun!” ekainaren 25ean hasiko da, Michel Ocelot zuzendari frantsesaren “Dilili en París” animaziozko filmaren proiekzio dinamizatuarekin. Adin orotarako filma da, baina 8 urtetik beherakoak heldu  batek lagunduta joatea gomendatzen da.

Programak ekainaren 26 eta 27an jarraituko du, stopmotion animazioari buruzko lantegi batekin; 7 eta 12 urte bitarteko umeentzat da. Saio batean edo bietan eman ahalko da izena.

Bai proiekzioa bai lantegiak 11:30ean hasiko dira, eta aldez aurretik izena eman beharko da, web-orri honetan: www.montehermoso.net. Argibide gehiago: 945 16 18 30 / info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org

 

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   07:50

Alkate Gorka Urtaranek, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Udalbatzako beste kide batzuek harrera egin diete Gasteizen bizi diren afrikarren taldeei, joan den maiatzaren 25ean Afrikaren Eguna izan baitzen; horrekin lotuta, Afrikari buruzko jaialdi soziokulturalaren bigarren edizioa egin zen aurreko hilean hirian.

 

Share