Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  10 ekaina 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Kultur Araba Bulegoa berriro irekitzea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Euskara, Kultura, eta Kirol diputatu Igone Martinez de Luna; eta Laboral Kutxako sukurtsal zuzendari Luis Daniel Bernal

Eguna. Asteartea, ekainak 11

Ordua. 10:15

Tokia. Jesusen Zerbitzarien kalea, 5

—————————————

Prentsaurrekoa. ‘Mende Berria kantuz’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Bilboko Koral Elkarteko gerente Iñigo Alberdi; Nurat Abesbatzako zuzendari Nagore Alangua; eta Euskaltzaindiako delegatu Roberto Gonzalez de Viñaspre

Eguna. Asteartea, ekainak 11

Ordua. 11:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

——————————————-

Haurtzaro, udal haur eskolako igogailua inauguratzea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Gasteizko sindiko Leire Zugazua eta Hezkuntza, Haurtzaroa eta Udal Aministrazio Zerbitzuetako ordezkariak

Eguna. Asteartea, ekainak 11

Ordua. 11:30

Tokia. Haurtzaro, udal haur eskola (Santa Maria Kantoia, 0)

————————————————

Harrera ekitaldia Congreso de la Asociación Española de Ensayos No Destructivos (AEND) biltzarraren batzorde antolatzaileari

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteartea, ekainak 11

Ordua. 18:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:12

Udaltzaingoaren Agenteek 27 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo, etxe-indarkeriako delitu bat egin izanaren usteko egile gisa, San Martingo ostalaritza-lokal batean izandako eztabaidan bikotekide ohia jotzeagatik.

Gizonezkoak adierazi zuen bere jabetzako establezimendu horretara etorri zela bere bikotekide ohia, eta bera jotzeaz gain, janaria eta lixiba bota zuela lurrera. Gizonezkoak zeuzkan markak kontuan izanik, Udaltzaingoaren aurrean ere jo egin baitzuen, udaltzainek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea eta gaur epailearen esku geratuko da.

Atxilotuak lapurretagatik

Udaltzaingoak 19 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo, Zumakadi ibilbidean neska gazte bati indarkeriaz lapurreta egin izanaren delituaren usteko egile gisa. Atxilotuak jo egin zuen biktima, lepoan zeraman kate bat kentzeko asmoz. 092 zenbakira egindako dei bati esker patruila bat bertara joan eta lapurra atxilotu egin zuten, ihes egiten saiatzen ari zenean.

53 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean, Alava Jeneralaren kalean arropa-denda batean lapurreta-delitua egin izanaren ustezko egile gisa, galtza batzuk lapurtu ondoren. Lapurra kalean atxilotu zuten, haren atzetik joan eta poliziari deitu zion lekuko batek emandako jarraibideei esker.

Zazpi pertsona zauritu dira istripuetan

Zazpi pertsona zauritu dira joan den ostiralaz geroztik hirian izan diren trafiko-istripu desberdinetan.

Ostiralean, ibilgailu batek 73 urteko emakume bat harrapatu zuen Independentzia kalean. Anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuten.

Egun horretan bertan, bizikletan zihoan 16 urteko neska gazte bat zaurituta geratu zen, Latinoamerika plazaren eta Juan Garai kalearen elkargunean auto batek harrapatu ondoren. Anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Motoan zihoan 53 urteko gizonezko batek istripua izan zuen larunbatean, Alibarra kaletik zihoala, motozikletatik erori ondoren, eta Txagorritxu Ospitalean artatu zuten izandako lesioetatik.

Larunbatean Zadorra hiribidearen eta Arriagako Atea kalearen elkargunean izandako harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Biktima, 74 urteko gizonezko bat, anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Igandean, goizeko lehen orduan, istripu bat gertatu zen ziklomotor baten eta bizikleta baten artean, Lasarteko Atea eta Mendizabala kaleen arteko bidegurutzean. Bizikletan zihoan 56 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen, eta larrialdi-zerbitzuek Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Bizikletaz zihoan 19 urteko beste neska gazte bat ere zaurituta geratu zen atzo, Antso Jakitunaren kaletik zihoala erori ondoren. Anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuten.

Atzo Elorriagako Atea kalean izandako harrapaketa baten nondik norakoak ere ikertzen ari dira; istripu horretan auto bat eta 13 urteko neska gazte bat zeuden nahastuta, eta larrialdi-zerbitzuek artatu zuten neska, nahiz ez zen beharrezkoa izan ospitale batera eramatea.

Udaltzainek, horrez gain, beste 29 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 7 gidari ari dira ikertzen, bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik, alkoholaren eraginpean edo gida-baimenik gabe gidatzen ari zirelako..

Asteburuan alkoholemiako 9 prebentzio-kontrol egin dira, eta horietan, 190 gidari inguruk egin behar izan dituzte nahitaezko probak. Horietatik 5ek emaitza positiboa eman zuten eta salaketa jarri zaie administrazio-bidetik.

Udaltzainek 42 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 32 jarduera egin zituzten.

Pertsona bat zauritu da sute batean

Suhiltzaileek Simon Anda kalean esku hartu zuten atzo, etxebizitza bateko sukaldean piztutako sutea itzaltzeko, eta bertan, pertsona batek erredurak jasan zituen eta suteen ondorioz kalte larriak izan ziren.

Monasterioguren herrira ere joan ziren larunbatean, gaueko hamaikak baino minutu batzuk lehentxeago ibilgailu bat errepidetik atera zelako; erreka txiki baten ibilguan gurutzaturik geratu zen, barruan bi pertsona zeudela, eta bertatik ateratzen lagundu ondoren, ospitale batera eraman zituen anbulantzia batek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:42

Vitoria-Gasteiz 2018-2019 Enplegu Planak ia lau milioi euroko inbertsioa ekarri du, eta 400 lanpostutik gora sortzea. Horren barruan, besteak beste, udal jabetzako bi areto eraberritu dira Pintore kalean, eta zenbait hobekuntza lan egin dira Zaramagako haur-etxe zaharrean. Natura- eta hiri-espazioak birgaitzeko sustatu diren enplegu-planei esker egin dira lan horiek,  kontratu gehien sortu duten jarduera-ildoetako baten barruan.

Aipatutako eraberritze lanak egiteko 47 pertsona kontratatu dira orotara: hiruk arkitekturaren arloko teknikarien profila zuten; beste sei taldeburu aritu dira, eta gainerako 38 pertsonak peoi aritu dira, ez baitzen kualifikaziorik eskatzen. Azken horiek bost asteko prestakuntza jaso zuten, eta ondoren hobekuntza eta mantentze lanak egin dituzte, kontratuko sei hilabeteak bete arte.

Kontratatutako 22 pertsona 55 urte gorakoak ziren, helburu estrategikoetako bat baitzen laneratzeko zailtasunik handienak dituztenei —langabezian denbora luzea daramatenei— enplegua ematea. Aipatzekoa da, halaber, horietako 35 diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak edo onuradunak zirela. “Enplegu-plan horiei esker, irtenbideak eskaini dizkiegu lan bila ari direlarik laguntza ekonomikoa jasotzera mugatu nahi ez dutenei. Horrexegatik saiatu gara lan-merkatuan oztopo gehien aurkitzen duten pertsonen enplegagarritasuna sustatzen”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzi Nerea Melgosak.

Lanei dagokienez, Pintore kaleko aretoak eraberritzearen helburua zen haien itxura berritzea eta erabilera ahalik eta malguena emateko behar diren zerbitzuez hornitzea; horretarako, komunak udalaren irisgarritasun araudira egokitu dira, eta gutxieneko zerbitzuak jarri. Zehazki, aretoak garbitu eta oinarrizko zerbitzuak ordeztu dira. Hezetasunak zituzten horma zatiak saneatu dira, eta eraikuntza-konponbide berriak erabili. Sarbideak, argiztapena eta irudi orokorra ere hobetu dira.

Zaramagako haur-etxe zaharraren kasuan, duela urte batzuk abiarazitako birgaitzea sustatu ahal izan da enplegu-planaren bitartez. Irudia hobetzeko eta saneamendu zerbitzuak berreskuratzeko lanak egin dira, eta ur eta elektrizitate lotune berriak jarri, ahalik eta erabilera malguena emateko behar diren zerbitzuez hornitzeko.

Espazioa guztiz isolatu ondoren, klimatizazio eta aireztapen instalazio berriak gehitu dira, urteko sasoi guztietan erabili ahal izateko. Lanik nabarmengarriena berreskuratutako lanpara zaharrak baliatuz diseinatzen ari diren luminaria berriak ditugu. Enplegu plana bukatzen den arte, barruko banaketak bukatu nahi dira, eta zoru isolatua instalatu, ahalik eta praktikoena.

Natura- eta hiri-espazioak birgaitzearekin batera, hondakinen kudeaketa eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen laneratzea izan dira kontratu bolumen handiena sortu duten sektoreak Vitoria-Gasteiz Enplegu Planaren barruan.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:38

Floridako dantzaldiak larunbat honetan hasiko dira, hilaren 15ean, eta irailaren 8ra arte iraungo dute

20190610 Titirieando 19_def_compressed

Uztailaren 7an (igandea) hasiko da 2019ko “Txotxongilo txoroak Gasteizen” programa; hamabi konpainiak hartuko dute parte, eta hamabi ikuskizun eskainiko dituzte, horietako bat estreinaldia estatuan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Panta Rhei taldeko arduradun Idoia Ayestaránek aurkeztu dute programa; uztaileko eta abuztuko igandeetan eta irailaren lehenean (igandea) egingo da, gehi bi larunbatetan: uztailaren 13an eta 20an.

Ikuskizunak Hirigune Historikoko eta erdiguneko oinezkoentzako eremuko plaza eta txokoetan eskainiko dira. Aurten ere, ikuskizunak izango dira Arriagako parkean – abuztuaren 18an–, iaz oso balorazio positiboa izan zuen eta.

Txotxongilo teknika desberdinekin egindako 10 ikuskizun aurkeztuko dira: esaterako, Florida parkean kutxatxo eszenikoak jarriko dira, eta bertan hainbat istorio kontatuko, eta, txotxongilo holografikoekin egindako ikuskizuna ere izango da. Horretaz gain, bi ikuskizun ibiltari izango dira hiriaren erdialdean.

Iazko harrera bikaina dela eta, aurten ere gazte eta helduei zuzendutako ikuskizun bat egingo da, Monstrenka aretoan.

Halaber, Hatz txotxongiloentzako antzoki txikien erakusketa izango da Goiuri jauregian. Uztailaren 6an inauguratuko da, jaialdia hastearekin batera, eta familientzako bi lantegi izango ditu, uztailaren 6an eta 8an.

Floridako dantzaldiak

Larunbatean, hilak 15, Floridako dantzaldien programa hasiko da. Larunbat eta igandeetan egingo da, Floridako kioskoan, irailaren 8ra arte, uztailaren 14an (igandea) izan ezik, egun horretan Peñafloridako Kondearen plazara aldatuko baita, Ironman proba dela eta.

 

Kaldearte-ren balioespena

Kultura zineogtziak Kaltearteren balioespena egin du, bide batez; “ Aurtengo kaldearte erakustaldia jende gehien bildu duen edizioa izan da, arrakasta handikoa eta kalitate artistiko handikoa, zalantzarik gabe.”

Antolatutako ikuskizun guztiak normaltasunez garatu dira, eta berehala agortu ziren Gure Zirkuko 16 saioetarako 4.000 sarrerak. Orobat saldu dira El Mono Habitadoren “Benditas” lanerako eta Maider Zabalegiren kontzerturako sarrera guztiak. Leku mugatuak eta sarrera-prezioa zuten gainerako ikuskizunak % 70 bete ziren. Talde teknikoa dagoeneko lanean ari da 2020ko ekainaren 12tik 14ra arte egitekoa den XV. edizioa prestatzen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:56

Dantza profesionalentzako sorkuntza laborategiaren proiektuak hainbat lan estreinatuko ditu, ekainaren 27an, irailaren 12an eta abenduaren 18an

 

 

 

Atalak 2.0, euroeskualdeko kideek sustatutako dantza profesionalentzako sorkuntza laborategiaren proiektua, Gasteizera iritsi da lehenengoz.

Kultura, Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, 2.0-ko ordezkari Fernando Sáenz Ugartek eta Proyecto Larrua dantza konpainiako kide batek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan; Gasteizko dantza konpainia hori izango da proiektuaren barruan bere koreografia lana aurkezten lehena.

Atalak 2.0 sorkuntza laborategiak sustatzeko proiektua da, euroeskualdeko kideek lagundutakoa. Horren misioa dantzaren munduko profesionalei (koreografoak eta dantzariak) lanbidean eta sormenaren arloan garatzeko aukerak eskaintzea da, egonaldien, erakustaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bidez.

Proiektua hiru kidek sortu zuten: DantzaZ (Errenteria), Malandain-Biarritz  koreografia zentro nazionala (Pirinio Atlantikoak-Akitania Berria) eta Baluarte fundazioa (Tudela); horiei Gasteizko Antzoki Sarea, Tabakalera eta Azkuna Zentroa Alhondiga Bilbao batu zaizkie.

Parte hartzera gonbidatu gintuztenetik —nabarmendu du Cantok—, oso proiektu erakargarria iruditu zitzaigun, gure sailak tokiko eszena-sorkuntzaren eta dantzaren alde egindako apustua kontuan hartuta, interes handia baikenuen Atalak.2.0-ren kide izateko. Arabak eta Gasteizek koreografo eta dantzari harrobi handia dute, eta oso azpiegitura egokiak egonaldi artistikoak egiteko. Bi egitate horiek gure artisten sormenari eta profesionalizazioari laguntzeko esparruak eskaintzera behartzen gaituzte, eta horrexegatik inplikatu gara Atalak.2.0 proiektuan”, azaldu du.

Sormen-laborategian bi aste ematea eskaintzen du proiektuak, hala sortzaileek nola dantzariek bilaketa koreografikoan sakontzerik izan dezaten. Koreografiaren munduan lehen urratsak egiten ari diren sortzaile berriei zuzendutako proposamena da. aborategiaren formatuan funtsezkoa da talde lana.

Aurten hiru koreografo hautatu dituzte egonaldiak gidatu eta lanak sortzeko:

  • Myriam Perez Cazabonek Dantzagunean egin du egonaldia.  Lan hori ez da Gasteizen ikusi ahal izan, San Prudentziorekin batera aurkeztu baitzen. Horren ordez, Proyecto Larrua taldearen bi lan ikusiko dira.
  • Proyecto Larrua. Tuterako Gaztambide antzokian egingo du egonaldia, ekainaren 10etik 21era, eta emaitza Félix Petite antzokian ikusi ahalko da, ekainaren 27an, baita Montehermoso kulturunean ere, irailaren 12an.
  • Martxel Rodríguezek ere Dantzagunean egingo du egonaldia, eta abenduaren 18an aurkeztuko du bere lana Félix Petite antzokian.

Principal antzokiko leihatilan jaso ahalko dira lanak ikusteko gonbitak, ikuskizuna baino 15 egun lehenagotik.

Ez dira ohiko emanaldiak izango, agertokia artistekin partekatuko baita,  eta haiekin hitz egin ahalko baita, sorkuntza-prozesuaz galdetu, etab.

ATALAK BERRIAK 2019

Share