Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 ekaina 2019 17:00

Emakumeen Lasterketaren Azoka bisitatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Ostirala, ekainak 7

Ordua. 10:30

Tokia. Iradier Arena

———————————–

Prentsaurrekoa. ‘Lilurako laborategia’ Mago Sun antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Antzezleak: Mago Sun, Maria Urcelai eta Na Gomez

Eguna. Ostirala, ekainak 7

Ordua. 11:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:54

Oinez zihoan 51 urteko gizonezko bat zaurituta geratu zen atzo, Gasteizko Taldearen kalean oinezkoentzako pasabide batean auto batek harrapatuta. Gizonezkoa, tokian bertan artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Bizikletaz zihoan 28 urteko emakume bat zaurituta geratu zen, Juan de Garay kalean barrena zihoala bizikleta gainetik erori ondoren. Anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Udaltzainek beste 10 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 18 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 16 jarduera egin zituzten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:51

 

– “Vive en verde. Bizi berdea” leloak sendotu egiten du Gasteizek bost arlo hauetan duen proiekzioa: kirol-turismoa, izadi-turismoa, enogastronomikoa, kulturala eta familiarra

 – Irudi berria sektoreak eta talde politikoek 2018-2020 aldirako Turismoko Gida-planean adostutako estrategiaren emaitza da

 

Udako aurtengo kanpainan Gasteizek irudi eta eslogan turistiko berriak estreinatuko ditu; Gorka Urtaran alkatearen hitzetan, hauxe lortu nahi da hartara: “Gasteiz zenbait merkatutan kokatzea, hiriaren berezitasun turistikoa sendotzea “green” ikuspegitik, eta komunikazioaren lehen lerroan jartzea Gasteizek eskaintzen eta bizi duen hiri iraungarriaren kontzeptua. Hiriak berezko dituen ahalmenak biderkatu egiten dituzte merkatuak oso positibotzat jotzen dituen iraungarritasunaren balioek. Gasteizek aurrerapen nabarmena egin du Green Capital eta Biosphere turismo-helmuga jasangarri gisa kokatzean, eta horren isla da sendotzen jarraitu nahi dugun marka turistikoa”.

Vive en verde. Bizi Berdea” lelopean, kanpaina berria 6 helburu zehatzekin diseinatu da: Gasteiz erreferentziazko turismo- eta kongresu-leku jasangarri gisa kokatzea; estatuan erreferentziazko marka turistiko jasangarria sendotzea; Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Turespañaren eskutik Gasteizek Euskadin, eta esparru nazional eta nazioartekoan duen posizionamendua sendotzea; produktu eta zerbitzu turistikoen kontsumoa –eta, ondorioz, baita eskaera ere– urte guztira zabaltzea; turista-fluxu handiagoak erakartzea Gasteizera, promozio-tresna eraginkor eta eskaera-profil desberdinetara ondo egokitutako produktuen bitartez; eta, azkenik, adierazle turistikoak hobetzea, bisitarien batez besteko egonaldiari eta gastuari, eta turismo-enpresen errentagarritasunari dagokienez.

Madrilgo eta Frantziako turistak helburu

Gasteizko 2018-2020 aldirako Turismoko Gida-planean Gasteizko turismoaren sektoreko agenteek hiriarentzako lehentasunezko turismo-merkatuen artean, Madril nabarmendu du estatuan, eta Frantzia nazioartean. Lehentasunezko beste merkatu batzuk –askotan Gasteizekiko airetiko lotura tarteko– Katalunia, Valentzia, Bartzelona, Andaluzia, Erresuma Batua, Alemania eta Italia dira.

Mezu nagusi bat, eta bost berariazko

Gasteizen irudia zenbait euskarriren bitartez zabalduko da. Horrenbestez, iragarki nagusi bat diseinatu da paperean zabaltzeko, eta handik eratorrita beste bost, zabaldu nahi diren bost mezuetako bakoitzarentzat bat. Horrez gain, gif formatuko animazioak egongo dira mezuetako bakoitzarentzat, eta baita ikus-entzunezko saio txikiak, bitarteko digitaletarako.

Hauexek dira Turismoko Gida-planean adostu zen haritik sustatu nahi diren bost ardatzak: kirolarekin loturiko turismoa, izadi-turismoa, turismo enogastronomikoa, turismo kulturala eta turismo familiarra.

Turismoak Vitoria-Gasteizko BPGri urtero 500 milioi euro baino gehiago eskaini diezaiola helburu du Udalak.

“Gure hiriak sektore profesional lehiakorra eta engaiatua dauka, bere garapenean modu aktiboan diharduena. Gero eta hobeto baliatzen ditugu gure ahalmenak. Lanean gero eta gehiago jotzen dugu maila goreneko estandarretara, kalitateari eta erantzukizunari dagozkienetan. Gasteiz ondo komunikatu eta konektatutako hiria da. Argi dugu, baita, ikuspegi estrategiko horretan funtsezkoa dela gasteiztarren zeregina. Gasteiztarrak hiri abegikor baten isla dira, ondare kultural eta natural handiko, eta bere izaeraz eta tradizioez harro dagoen hiri batena. Badakigu zein esparru turistikotan kokatu gaitezkeen, zein aukera balia ditzakegun, eta badugu garrantzitsuena: ikuspegi bateratu baten arabera aritu diren lan-taldeen artean adostutako estrategia. Eragile guzti-guztiok eskutik goaz, eta hori oso garrantzitsua da hiria ongi posizionatzen asmatzeko.

Horrez gain, alkateak gogoratu du Gasteizen estrategia turistikoak 2025 Hiri Estrategiaren baitan dago. “Instituzioen eta ekimen pribatuaren laguntza bitarte, proiektuak batzeko une erabakigarria bizi dugu. Egonkortasun-garaiak ditugu, berpizte ekonomikoa eta aukera berriak ditugu eskura. Gure zeregin kolektiboa une hau aprobetxatzea da, eta ondo aprobetxatzea. Eta estrategia egiazko eta konpartitu horretan, eredu turistikoak hiri-eredu izan behar du. Eredu bat non iraungarritasuna balio-kate osoan agertuko den. Eta begitik kendu gabe orain artean turistikotzat jotzen ez ziren alor jakin batzuetan. Finkatu egin nahi dugu Green Capital marka turistikoa Gasteiz jomugaren ezaugarri gisa, marka bat non enpresa-onurak eta gizartearen beharrak elkar osatuko duten”.

 Kultura-turismo spot

Enogastronomia Turismo spot

 

Share