Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 ekaina 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Atalak 2.0 aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Aritz López (Proyecto Larrua); eta Fernando Saenz de Ugarte (Atalak 2.0)

Eguna. Astelehena, ekainak 10

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————–

Prentsaurrekoa. Dantzaldiak Florida parkean eta Titereando aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Panta Rhei taldeko Idoia Ayestaran

Eguna. Astelehena, ekainak 10

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————-

Harrera ekitaldia Gasteizen bizi diren afrikarrei, Afrikako Eguna dela eta

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, ekainak 10

Ordua. 19:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, ekainak 7

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Kaldearteren Teatro del Silencio taldearen estreinako ‘Rumba al cementerio’ ikuskizuna ikusten izango da 21:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan.

 

Larunbata, ekainak 8

  • Alkateorde Itziar Gonzalok parte hartuko du VIII. Elkartasun Argazki-Maratoian 10:00etan, General Loma plazan.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Ying-Yang gimnasioaren ikasturte amaierako ekitaldian izango da 11:00etan, Mendizorrotza kiroldegian.
  • Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero Arakako base militarreko jardunaldi irekian izango da 11:00etan.
  • Kaldearte, Kaleko Arteen nazioarteko erakustaldiko hainbat ikuskizun ikusten izango da egun osoan zehar Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto.

 

Igandea, ekainak 9

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Emakumeen Lasterketako sari-banaketan izango da 11:50ean, Mendizabalan.
  • Kaldearte, Kaleko Arteen nazioarteko erakustaldiko hainbat ikuskizun ikusten izango da egun osoan zehar Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:28

Beste urrats bat egin du Udalak bus elektriko adimentsua (BEA) ezartzeko, sistema abian jartzeko obra-zuzendaritzaren kontratazioa dela medio. ‘Idom Consulting, Engineering, Architecture’ enpresari esleitu dio Tokiko Gobernu Batzarrak, gaur goizean, hura abian jartzeko Gasteizko kaleetan egingo diren obrak zuzendu, kontrolatu eta zaintzeko kontratua. 723.822,00 euroko inbertsioa egingo da obra-zuzendaritzan, eta Udalak (% 17,5), Eusko Jaurlaritzak (% 65) eta Arabako Foru Aldundiak (% 17,5) finantzatuko dute.

Garraio publikoaren sistema eraginkor eta edukiera handiko bat da BEA, zeinek hiriko auzo guztiak hobeto konektatu baititu, eta mugikortasun iraunkor eta osasungarria sustatuko. TUVISAren egungo 2. linean emango du zerbitzua. 10 kilometrotik gorako ibilbidea izango du, eta 24 geltoki berri, noranzko bakoitzean. Ibilgailuek diseinu abangoardista eta puntako teknologia izango dute, ibilbidearen zati batean errei esklusiboetatik joango dira, bidegurutzeetako semaforoetan lehentasuna izango dute, eta hiriko leku garrantzitsuak lotuko dituzte, hala nola Txagorritxu ospitalea, Eusko Jaurlaritza eta Mendizorrotzeko futbol-zelaia. Proiektu horri esker, 18 metroko luzerako zazpi autobus berri izango ditu Gasteizek, eta 12 metroko sei. Ibilgailuak  % 100 elektrikoak izango dira, eta teknologia berritzailekoak hainbat arlotan: erabiltzailearen esperientzia, informazioa, segurtasun-sistemak eta gidatzeko laguntza.

Ekainaren 17an eta 18an, Irizar E-Mobility enpresaren ieTram modeloko ibilgailu bat erakutsiko da Andre Maria Zuriaren plazan, herritarren bertatik bertara ikusterik izan dezaten.

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:38

 

Alkatea, Gorka Urtaran; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, Estíbaliz Canto, eta Emakumeen Lasterketaren organizatzaileak, Feria irekitzeko ekitaldi ofizialean. Lasterketa igandean izango da, 11:00etatik aurrera, Mendizabalean hasi eta bukatzen delarik. Ferian eman behar da izena, eta dortsalak jaso; orobat, kirola eta elkartasuna batzen dituen probaren xedearekin bat egin duten gizarte elkarte eta erakundeak daude bertan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:11

Horrez gain, Gobernu Batzarrak Arabako Bertsozale Elkartearekiko hitzarmena onetsi du, eta Gasteiztxo programaren eta sorospen zerbitzuaren kontratuak esleitu ditu

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Artium Fundazioarentzako aurrekontu-transferentzia onetsi du gaur.

Museoaren jarduerek hiriarentzat eta bere funtzionamenduarentzat duten garrantzia aintzat hartuta, Udalak oso garrantzitsu irizten dio museoa behar adinako aurrekontu-zuzkiduraz hornitzea. Horrenbestez, 90.000 euro bideratu ditu fundazioa baliabide finantzarioez hornitzeko.

Gainera, ekainaren 21ean eta 22an egingo den Azkena Rock jaialdiaren harisa, Gobernu Batzarrak hura babesteko kontratua egin du, 270.000 euroan.

Horrez gain, Gobernu Batzarrak 2019ko Arabako Bertsozale Elkartearekiko hitzarmena onetsi du. Arabako Bertsozale Elkarteak, besteak beste, helburu hauek ditu: bertsolaritzaren transmisioa bermatzea, zaletasuna zabaltzea eta horri buruzko ikerketa sustatzea, horretarako Gasteizen eta Arabako Lurralde Historikoan lan eginez. Udalak 14.000 euroz hornitu du hitzarmena, helburu horiek bete ditzan.

Gasteiztxo programa eta sorospen zerbitzua

Bestetik, Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du Mastaller SL enpresari esleitzea informazio- eta komunikazio-hedabideetan hezteko 2019-2020 ikasturteko Gasteiztxo programaren kontratua, 143.746,56 euroan

Azkenik, eta Kirol Zerbitzuak proposaturik, udal igerilekuetan 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldietan uretako sorospen eta botikin zerbitzua eskaintzeko kontratazio dosierra onetsi da, 3.562.523,14 euroan.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:00

Hiru pertsona zauritu ziren atzo trafiko-istripuetan.

Jesus Guridi kalean auto baten eta bizikleta baten artean izandako talkaren nondik norakoak ikertzen ari da Udaltzaingoaren argiketa-talde bat. Bizikletan zihoan 43 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen, eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Elgoibar eta Eskoriatza kaleen elkargunean bi autok elkarrekin talka egin eta istripua izan zuten, eta gidarietako batek –32 urteko gizonezkoa bera– zauriak izan zituen, eta horren ondorioz, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Motoa gidatzen ari zen 35 urteko gizonezko bat ere zaurituta geratu zen Jose Lejarreta kaletik zihoala bere ziklomotorrarekin erori ondoren.  Anbulantzia batek artatu zuen, eta ez zen beharrezkoa izan ospitalera eramatea.

Udaltzainek beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 31 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 14 jarduera egin zituzten.

Haizeak eragindako ezbeharrak

Gaur goizeko lehen orduan izan diren haize-bolada bortitzen ondorioz, zenbait edukiontzi mugitu eta adar batzuk erori egin dira, nahiz ez den ezbehar larririk gertatu, San Martin kalean izan ezik, aparkatutako ibilgailu batek kalteak izan baititu bertan. Pertsonen gaineko arriskurik ez izateko, itxi egin dute Maria de Maeztu parkea.

Suhiltzaileek esku-hartze batzuk egin zituzten atzo, adar bat erori zelako Urartea kalean, eta beste bat erortzeko arriskuan zegoelako Batzar Nagusien kalean.

Suhiltzaileek Santo Domingo kaleko erkidego baten atzealdeko teilatuaren egitura berrikusi zuten atzo, haren zati bat kolapsatuta geratu zelako goizaldean. Eraikinen Zerbitzuari jakinarazi zioten, jabeei hura konpondu dezatela eskatu diezaieten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:57

Ariznabarreko futbol-zelaiko belar artifiziala aldatzeko obrak esleitu ditu Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean. Mondo Ibérica enpresa arduratuko da berritze-lanak egiteaz. 152.995 euroko inbertsioa egingo du Udalak, hasiera bateko aurrekontua baino % 44 gutxiago.

16 urtez erabili izan delarik, asko erabili ere, egungo zelaia aski hondatuta zegoen. Hortaz, itxura berria erakutsiko du, enpresa esleipendunak belar artifiziala aldatzeko lanak bukatzen dituenean. 90 egun naturaleko epea izango du horretarako.

Ariznabarreko futbol-zelaiak 6.000 m2 inguruko azalera du orotara, eta zelaiak berak, 95 m luze eta 54 m zabal. Belardi artifizial berria azken belaunaldikoa izango da, Udal Administrazioaren Saileko teknikariek Euskadin bisitatu dituzten beste kirol-instalazio batzuetan erabiltzen denaren antzekoa, errendimendua eta mantentzea egokienak direla bermatzearren.

Berritze-lan horiek eginez, Udalak aurrera jarraitzen du Gasteizko kirol-instalazioak hobetzeko planarekin, eta, zehazkiago, futbol-zelaiak hobetzen, Arabako Federazioarekin duela zenbait hilabete lortutako akordioaren ildotik.

Zentzu horretan, kontratazio-fasean daude Adurtzako futbol-zelaiko zorua aldatzeko obrak; izan ere, 1998an instalatu zen, eta Udalaren belar artifizialeko futbol-zelairik zaharrena da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:18

Gazteei sexualitateari buruzko arreta emateko Asexoria zerbitzurako lehiaketara ateratzea onetsi du Gobernu Batzarrak gaur.

Gasteizko Udalak– Gazteria Zerbitzuaren bitartez– 1997tik eskaintzen du gazteei sexualitateari buruzko arreta emateko programa, zeinek gazteen sexualitatearen inguruan dituzten beharrak, zailtasunak eta arreta eskatzen duten egoerak hartzen dituen barne. Funtsezkoak dira datuak biltzeko egindako lana (gerora analisiak egiteko), eta antzemandako errealitatea kontuan hartuta egiten dituzten esku-hartze proposamenak.

Kontratuaren aurrekontua 105.087,54 eurokoa da, BEZa barne, eta 24 hilabete irautea aurreikusita dago, 2020ko urtarrilaren 1ean hasita.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:59

Aljeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetatik etortzen diren haur sahararrei Arabako familietan harrera egiteko “Oporrak bakean” programarekin hartutako konpromisoa berritzea onartu du udal gobernuak. AFANIS elkartearekin eta Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaritzarekin sinatzen diren lankidetza-hitzarmenen bitartez finantzatzen da programa.

Horrela, haur sahararrek aukera izango dute kanpamenduetan jasaten dituzten bizi-baldintza latzetan etena egin eta bestelako errealitate batean murgiltzeko.

Hauek dira “Oporrak bakean” programaren helburuak: elikadura hobetu eta osasun-azterketak egiteko aprobetxatzea haurren egonaldia,  sahararren egoera ezagutzen duten pertsonak eta familiak gero eta gehiago izan daitezela lortzea, herri sahararrarekiko elkartasun-loturak sendotzea eta kultura ezberdinetako pertsonen arteko bizikidetza-espazio bat eskaintzea.

Gasteizko Udalak “Oporrak bakean 2019” programarako egingo duen ekarpena 16.000 eurokoa izango da. Arabako Foru Aldundiaren ekarpenak osatzen du programaren finantzaketa, beste hitzarmen bat izenpetzen baitu erakunde horrek AFANIS elkartearekin.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:57

Urtean zehar bizikidetza, aniztasuna, giza eskubideak eta memoria historikoa sustatzeko jarduera eta proiektuak garatzeko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuaren dirulaguntza-deialdiaren ebazpena onetsi du gaur Gobernu Batzarrak. Guztira, 94.975 euroko laguntzak banatuko dira.

28 elkartek jasoko dute Udalaren laguntza, urtetik urtera interes handiagoa pizten duen laguntza-programa horren barruan.

 

Entitatea

Eskatzailea

Proiektuaren izena

 

Emandako dirulaguntza eta partida Puntuak
AFRICA EUSKADI Mestizaje intercultural Afrika – Euskadi en Vitoria Gasteiz para promoción de la Convivencia, la Diversidad, los Derechos Humanos y la Memoria Histórica. 4.098,23€

0162.2391.48200

57
AFRICANISTA Oroitzapenen Baobab ezkutua: elkarrizketak Maliko emakumeekin. 5.000,00€

0181236148901

65
AFROAMERICANA Pertsonak sendotu eta aberastea 2.014,45€

0181236148901

52
HIESAREN AURKAKOA 28-J kanpaina; Para gustos, los colores 1.551,65€

0181236148901

51
ARABAKO GORRAK Promoción de la LSE y formación para la comunidad sorda 5.000:00€

0181.2361.48985

60
MARTXOAK 3 ELKARTEA Dokumentala: “Vivencias y recuerdos del 3 de marzo” 5.000.00€

0181.2361.48985

65
ASPACE Aspaplus xperience 1.551,65€

0181236148901

51
ATENEO ERREPUBLIKANOA Emakume errepublikanoak 931,90€

0181236148901

50
BACHUÉ Gasteizko gizarte baliabideen mapa alternatiboa eguneratzea 4.602,15€

0181236148901

60
BERRI ÑAN Aprender a convivir- conviviendo!! 3.313,98€

0181236148901

55
KOLONBIA-EUSKADI Comic-nicando la convivencia y antirumores sobre las personas inmigrantes 5.000,00€

0162.2391.48200

62
GURUTZE GORRIA Banco de realidad virtual “sense of home” 2.388,39€

0181236148901

53
GASTEIZ TXIKI Ongi etorri alde zaharrera 5.000,00€

0162.2391.48200

60
HAALY PULAR Afrikaren eguna, 2. edizioa: “African@s en Euskadi 2019” 4.702,37€

0181236148901

58
HAIZEA-MARITURRI Mujeres diversas en construción 2.550,00€

0181236148901

66
HARRESIAK APURTUZ Berdintasunean bizitzeko sentsibilizazio-tresnak: hezkuntza eta giza eskubideak 3.776,78€

0181236148901

56
KALIMBA Meriendas musicales 2019 4.975,00€

0181.2361.48985

63
KUENTAME La diversidad suma 4.954,87€

0181236148901

62
LENGUA FULAH Conocer a la atnia perseguida Fulah o Peulhs 2.014,45€

0181236148901

52
LUMAGORRI Guri kontatu gurekin 4.540,83€

0181236148901

58
MUSIKOTERAPIA “Ahots propioarekin bizi” proiektu soziokomunitarioa 4.540,83€

0181236148901

58
PARASITE KOLEKTIBOA Ibili Ganbaran. Escenas por la almendra 1.551,65€

0181236148901

51
PORPOL Aurreko urteetako jardueraren oroitidazkia 2.014,45€

0181236148901

52
SALBURUKOLORE “Green world. Salburun ere” 4.544,00€

0181236148901

58
SAVE THE CHILDREN Proyecto de innovación educativa recetas para la convivencia 2.014,45€

0181236148901

52
NAZIOARTEKO ELKARTASUNA Emakumeen giza eskubideen sustapena, ikuspegi lokaletik 3.776,78€

0181236148901

56
SOLIDARIDAD VASCO ECUATORIANA Un retorno de ida y vuelta 2.014,45€

0181236148901

52
WAYRA Recuperando la memoria historica- apostando por la diversidad cultural y el empoderamiento territorial 1.551,65€

0181236148901

51
EMANDAKO DIRULAGUNTZA, GUZTIRA                                                          94.975,00€

 

Share

Aurrekoak »