Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 ekaina 2019 14:33

Udaltzaingoak 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, El Pilar auzoan eta inguruko beste kale batzuetan heroinarekin trafikatzen ari zela.

Bide publikoan droga-salerosketa bat egin ondoren 10:30ak aldera Gasteizko Hiribidearen erdian izandako atxiloketa horretan erresistentzia agertu zuen.

Udaltzaingoaren Ikerketa Unitatea pertsona hori zaintzen ari zen joan den martxoaz geroztik, hain zuzen ere, jarduera horren inguruko lehen susmoak eduki zituen unetik. Gizonezko hori alokatutako etxebizitza batean bizi zen El Pilar auzoan, eta bertan, heroina-bola txikiak prestatzen zituen, gero kalean saltzeko, aldez aurretik bere bezeroekin geratu ondoren.

Gaur goizean Udaltzaingoaren agenteek haren etxebizitza miatzeari ekin diote. Bertan, 36 gramo heroina harrapatu dizkiote, eta horietatik 15 salmentarako prest zeuden jada. Horrez gain, 690 euro eskuratu dituzte billetetan, ustez droga-salerosketatik datozenak.

Atxilotua gaur epailearen esku geratuko da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:13

Gorka Urtaranen hitzetan, “abiadura handiaren etorrera eta trenbidea lurperatzea proiektu estrategikoa da gure hiriaren etorkizunerako, eta ezin da berandutu. Agintaldiaren lehen egunetatik ari gara lanean proiektua abian jar dadin eta ahalik eta azkarren gauzatu dadin”.

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Sustapen Ministerioak Gorka Urtaran alkateari baieztatu dionez, AHT Gasteizera iristeari buruzko informazio-azterlana amaitu da eta datorren asterako BOEra bidaliko, argitara dezaten. Azpiegituren Idazkari Nagusia Julián Lópezekin izandako elkarrizketan, Gorka Urtaranek hau esan dio: “abiadura handiaren etorrera eta trenbidea lurperatzea proiektu estrategikoa da gure hiriaren etorkizunerako, eta ezin da berandutu. Agintaldiaren lehen egunetatik ari gara lanean proiektua abian jar dadin eta ahalik eta azkarren gauzatu dadin. Izan ere, datozen urteetan hiria garatzeko proiektu garrantzitsuenetako bat da”.

Gobernuaren ordezkariak alkateari baieztatu dionez, “informazio-azterlana dagoeneko idatzita eta amaituta dago, baina Estatuaren abokatuaren txosten bat falta zaio”. Estatu idazkariak hitz eman du izapide horiek datorren asteko lehen egunetan bete eta bukatuko direla, eta bidaliko dela BOEra argitara dezaten.

Ministerioarekin izandako elkarrizketez gain, Gorka Urtaran ADIFeko ordezkariekin jarri zen harremanetan atzo, lurperatzeari eta tren-geltoki berriari buruzko informazio-azterlanaren argitalpenaz galdetzeko. Garraio sailburuorde Antonio Aizekin ere hitz egin zuen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:27

24 hilabeterako kontratua da, eta Ikertu Organización SL da adjudikazioduna

Estíbaliz Cantok zuzentzen duen Kultura Zerbitzuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak  udal liburutegien sareko zerbitzua emateko kontratua esleitzea onetsi du gaur: 3.493.956,77 euroko kontratua da, eta hasteko 24 hilabete iraungo du (2019ko abuztuaren 1etik 2021eko uztailaren 31ra); ondoren, urtez urte luzatu daiteke, bi urte gehienez.

Zenbatekoa honela banatuko da: 645.980,81 euro 2019ko ekitaldian, 1.734.921,52 euro 2020ko ekitaldian, eta 1.095.584,69 euro 2021ean.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:26

Alkateorde Maider Etxebarriak eta Felipe Garciak, eta Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok parte hartu dute gaur Antzinako Liburuen XXV. Azoka irekitzeko ekitaldian. Gaurtik hasi eta uztailaren 14ra arte egongo da zabalik, Urrezko Zeledonen plazan.

Bederatzi liburu-denda izango dira azokan, eta bildumagileak eta argitalpen zahar eta katalogoetatik desagertuen zaleak bilduko ditu, baita jakin-minez bertara inguratzen diren gasteiztar ugari ere.

Argazkian, ekitaldiaren antolatzaile Txema Sandovalekin agertzen dira. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azoka.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:57

Alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik ‘SmartCities y autoridades locales. Construyendo y planificando una ciudad inteligente centrada en la ciudadanía’ izeneko mahai-inguruan hartu du parte gaur goizean. Deusto City Lab-ek eta EHUren udako ikastaroek antolatu dute foroa, ‘Basque Cities 4.0: de la ciudad inteligente (smart city) a la ciudad sabia (wise city)’ jardunaldiaren barruan.

Ana Oregik Gasteizen eredu ‘smart’ edo adimentsua azaldu du, Bilbo eta Donostiako udaletako eta Eudeleko ordezkariekin batera. Donostiako Miramar jauregian izan da jardunaldia.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:18

Bost pertsona zauritu ziren atzo hiru trafiko-istriputan.

Motoa gidatzen zihoan 49 urteko gizonezko bat lurrera erori zen Gasteiz Hiribidean motozikletaren kontrola galdu ondoren. Santiago Ospitalera eraman zuten.

Oto Hiribidearen eta Bremen kalearen arteko bidegurutzean gertatutako beste trafiko-istripu bat ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan ibilgailu batek beste baten atzealdearen aurka talka egin zuen. Talka jasan zuen ibilgailuan zihoazen hiru pertsona zaurituta geratu ziren, nahiz eta haietako bat bakarrik –55 urteko emakumea– eraman zuten ospitale batera.

Motoz zihoan 20 urteko mutil gazte bat zaurituta geratu zen Iturritxu kalean gertatutako istripu batean. Aparkaleku batetik zirkulazioan sartzen ari zen auto batek haren ziklomotorraren aurka talka egin zuen, eta hark, aldi berean, aparkatuta zeuden beste bi ibilgailuren aurka jo zuen. Gaztea Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Udaltzainek beste 13 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 13 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 7 jarduera egin zituzten.

Kea hustubide batean

Zuiako Taldearen kalean urak biltzeko hustubide batean kea zegoela zioen dei bat jaso zuten atzo suhiltzaileek. Iritsi zirenerako, bizilagunek botatako urari esker itzalita zegoen sute-hasiera txiki bat. Hustubide hori itxia zegoela egiaztatu zuten, eta beraz, dagokion zerbitzuari jakinarazi zioten bertan garbiketa bat egin beharra zegoela.

Ostiral goiz honetako lehen orduan Arriagako Atea kalera joan dira gasolio-isurketa bat garbitzera. Sepiolita bota dute arriskua ezabatzeko, eta ohartarazpen bat bidali dute, lehenbailehen garbiketa sakon bat egin dezaten.

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:47

LGTBI Udal Erakunde Adierazpena

Erakunde-adierazpena, 2019ko ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta

2019ko ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren jatorrian dauden Stonewalleko matxinaden 50. urteurrena beteko da. Herritar erantzunaren eta mobilizazioaren oroitzapena, hark sorrarazi baitzuen mundu osoan eskubide zibilen eta eskubide afektibo-sexualen aldeko herritar mugimendua.

Ordutik hona legegintzan izandako aurrerapauso garrantzitsuak eta sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen alorretako aniztasuna gorabehera, oraindik ere diskriminazioa, indarkeria, estigmatizazioa eta gizarte-bazterkeria eragiten dituzte gure gizartean bizirik dirauten LGTBIfobiak eta heterosexismo baztertzaileak. Funtsezkoa da politika eta ekintza publikoko neurriak jorratzen dituztenean, herri erakunde guztiek aintzat hartzea oraindik ere beharrezkoa dela pertsona homosexual eta transexualen eskubideen babesa sustatzen jarraitzea.

Baina, horrez gain, premiazkoa da sexu- eta genero-aniztasuna balio eta ekarpen sozialtzat jotzea, zeinaren bitartez kolokan jarri ahalko ditugun, bai heterosexualitatea arau sozial gisa, bai eta gizon/emakume binarismoa gizarte-antolakuntzarako eta genero-identitatea modu zorrotz eta hertsian eraikitzeko tresna gisa ere. Horrek gizarte eta pertsona askeagoetara joateko aukera emango liguke, askeago ahalmen eta desirak garatzeko, eta eskubideak bermatzeko.

Helburu horrekin konprometituta dagoelarik, Gasteizko Udalak Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko DESIRAK PLAZARA diagnostikoa osatu zuen ikuspegi feminista eta intersekzional batetik abiatuta, hartara sexu- eta genero-aniztasunaren alorrean egoki jardun ahal izateko beharrezko informazioa izateko.

Diagnostiko hori abiapuntu, Berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko 2018-2021 aldirako agenda osatu da, bean bildu direlarik berdintasun-politiken lar-alorrean 2018-2021 aldian abiarazi beharreko esku-hartzeko ildoak eta jarduerak. Horien artean, nabarmentzekoa da Gasteizen LGTBIfobiaren kontrako behatokiaren sorrera: berriki sinatu da horren hitzarmena, LGTBI pertsonen aurkako indarkeria matxistari eta bazterkeriari loturiko egoerak antzemateko eta horien inguruan sentsibilizatzeko eta jarduteko.

Horregatik guztiagatik, Gasteizko Udalak BERE GAIN HARTZEN DU sexualitate, genero eta desio anitzak ikusarazteko KONPROMISOA, eta LGTBI taldeko pertsonen kontrako diskriminazioari, estigmatizatzeari eta bortizkeriari aurre egitekoa, berdintasuneko politika publikoaren bidez, hain zuzen ere:

  • Berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko 2018-2021 aldirako agenda abiaraziaz.
  • LGTBI-fobiaren aurkako behatokia abiaraziaz.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko ekainaren 28an.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:34

Tokiko Gobernu Batzarrak SEADen Lagunen Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du gaur, 2019an proiektuak gara ditzan; Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak 320.000 euro bideratuko ditu horretara.

Saharako herriarekin elkartasunaren, giza eskubideen eta garapenerako lankidetzaren alorretan diharduen gobernuz kanpoko erakunde horrek zazpi programa jarriko ditu martxan Udalaren laguntzarekin:

  • Erizaintzako eskolari laguntza ematea: 45.475 €.
  • Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari laguntzea; Ahalduntze Eskola: 5.604 €.
  • Elikadura- eta nutrizio-segurtasuna hobetzea: 161.143 €.
  • Aisialdiko eta denbora libreko prestakuntza: 36.251 €.
  • Zerbitzu publikoetako pizgarrien sistemari laguntzea: 15.000 €.
  • Sentsibilizazioa: zinema sahararraren zabalkundea eta promozioa: 12.125 €.
  • Saharako Herriari Elkartasuna eta Laguntza emateko Europako Konferentzia antolatzea: 22.000 €.

Zuzkidura horiei 22.000 euroko beste bat gehitu zaie, programen zeharkako kostuak ordaintzeko.

Berriki, SEADek udal gobernuaren laguntza izan du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseilura (Geneva) joateko, “Arrail bat harresian” ikerketa kolektiboa eta “Un agujero en el muro” animaziozko film laburra aurkeztera; udalaren Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak sostengua eman die bi ekimen horiei, Mendebaldeko Saharan saharar biztanleek jasaten dituzten eskubide-urraketak (lanerako, hezkuntzarako eta osasunerako eskubideak) ezagutarazteko.

Setem-ekiko hitzarmena

Tokiko Gobernu Batzarraren bileran, halaber, Setem-Hego Haizea GGKErekiko lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi da, boluntarioak prestatzeko programaren barruan “Kontsumo arduratsu eta eraldatzailerako eskola” egiteko. Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak 25.000 euro jarriko ditu jarduera hori garatzeko.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 ekaina 2019 17:53

Alkate Gorka Urtaranek, Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok, “José Uruñuela” udal dantza kontserbatorioko zuzendari Ainhoa Arenazak eta Udalbatzako beste ordezkari batzuek harrera egin diete aste honetan kontserbatorioan maisu eskolak ematera etorri diren irakasle errusiarrei; 30 ikaslek baino gehiagok jaso ahal izan dituzte eskolak San Petersburgoko Gizarte eta Kultura Ekimenen Zentroko zuzendari Olga Romashcenkoren eta bereziki Margarita Rudina eta Alexey Nasadovich ikasleen eskutik.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Erakunde-adierazpena irakurtzea LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean

Parte hartzaileak. Udal taldeetako ordezkariak

Eguna. Ostirala, ekainak 28

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

——————————-

Zahar eta Antzinako Liburuen azoka inauguratzea

Parte hartzaileak. Alkateorde Maider Etxeberria; eta Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Ostirala, ekainak 28

Ordua. 11:00

Tokia. Urrezko Zeledonen plaza (azokako postuetan)

—————————————–

‘XXI Congreso de la Asociación Nacional de Entrenadores de Fútbol Sala’ biltzarrari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López

Eguna. Ostirala, ekainak 28

Ordua. 16:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

Share

Aurrekoak »