Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 maiatza 2019 17:00

Harrera ekitaldia 2018-2019ko Aktibatu programan parte hartu duten neska mutikoei

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munain

Eguna. Astelehena, ekainak 3

Ordua. 11:00

Tokia. Goiuri jauregia, Martin de Salinas aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, maiatzak 31

Alkateorde Peio López de Munain, eta zinegotzi Itziar Gonzalo eta Carlos Zapatero El Rocio jaiaren ospakizun-ekitaldietan izango dira Centro Andaluzen, 20:30ean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:22

Udaltzaingoak ohartarazi du komertzialen bidez led argiak modu oldarkor eta engainagarrian ari direla saltzen Gasteizen. Komertzialen atzean dagoen enpresa elektrizitate-hornikuntza komertzializatzen duen enpresa ospetsu baten izenean ari dira argiak saltzen.

Dirudienez, enpresa horretatik etxeetara –gehienetan adineko pertsonenak– jotzen dute bonbilla horiek erostea derrigorrezkoa dela esanez. Ondoren, energia-konpainia aldatzeko aukera eskaintzen dute. Joan den astean etxez etxe horrela jokatzen ari ziren zenbait pertsona atzeman zituzten Zabalaganen.

Izapide batzuk eginez jakin da eskudirutan kobratzen ez duten arren, enpresak 36 hilabetera arteko finantzaketa eskaini ziela banku-helbideratze bidezko kontratuak baliatuz. Led argiak eskuratzeko kontratu horiek 1.200 eurotik 2.750 eurora bitartekoak izan dira; kasuetako batean 72 bonbillakoa zen kontratua.

Udaltzaingoak gogorarazi du joan den urrian Gobernuak debekatu egin zuela atez ate gasa eta elektrizitatea saltzea –”ate hotzean saltzea” esaten zaio praktika horri– -kontsumitzaileak ez badu espresuki halakorik eskatu.

Gainera, ez dago bonbilla normala horrelakoengatik aldatzera behartzen duen araurik. Herritarren batek zerbitzu hori kontratatu baldin badu, jakin dezala atzera egiteko eskubideari esker 14 eguneko epea duela kontratuari uko egiteko, produktua jasotzen duenetik hasita.

Bestalde, Udaltzaingoak azpimarratu nahi izan du oso garrantzitsua dela adineko pertsonei ezezagunei atea ez zabaltzeko gomendatzea eta, are garrantzitsuagoa, datu pertsonalak ez emateko eta dokumentuak aurretiaz senideekin kontsultatu gabe ez sinatzeko eskatzea.

Zalantzarik izanez gero, 092 zenbakira deitzea komeni da, patruila batek salmentaren legezkotasuna egiaztatu eta engainua baztertu dezan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:57

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du Mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten senitartekoen Arabako elkartearekiko (ASCUDEAN) hitzarmena onestea, zaintza lanetan ari diren senitartekoei babesa eta atsedena emateko programa bat garatzeko. Horretarako, 70.397 € jasoko ditu elkarteak Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailetik.

Azken urteotan Gasteizko Udalak hainbat lankidetza-hitzarmen sinatu ditu ASCUDEANekin, zaintza lanetan dabiltzan senitartekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta, ondorioz, baita zaintzen dituztenena ere. “Mendekotasuna duen pertsona bat zaintzea fisikoki eta emozionalki asko akitzen duen lana da, eta horrek eragin handia du zaintzaileen ongizatean. Hitzarmen honekin atsedenerako programak garatzen –hala, zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko– eta zaintza lanetan dabiltzan senitartekoen osasuna sustatzeko jarduerak egiten lagundu nahi diegu”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzia den Peio Lopez de Munainek.

Gobernu Batzarrak beste hitzarmen bat ere onetsi du, honako hau, Jeiki Fundazioarekin, Hazgarri programa gauzatzeko; droga-kontsumoarekin lotutako jokabide arazotsuak agertzea, irautea edo kroniko bihurtzea prebenitzeko helburua du horrek.  47.097 €-ko zuzkiduradun Hazgarri programak hiru jarduera-eremu izango ditu:

  • Nerabeei eta gazteei arreta emateko proiektua.
  • Gurasoei arreta emateko proiektua.
  • Esku-hartze sozialerako proiektua.

Beste hitzarmen batzuk

Ildo horretan, udal gobernuak kolektibo eta elkarteekiko beste lau hitzarmen sinatzea ere onetsi du, askotariko jarduerak garatzeko:

  • Tratu txarrak pairatu dituzten haurrei laguntzeko euskal elkartearekiko hitzarmena (AVAIM), jarduera programa bat burutzeko, 11.780 euro.
  • Movimiento Contra la Intolerancia elkartearekiko lankidetza hitzarmena, 11.780 euro.
  • Aingeruen Andre Maria adinekoen taldearekiko lankidetza-hitzarmena, adinekoentzako aisialdirako proiektua burutzeko, 10.335 euro.
  • San Mateo parrokiko “Brisa del Gorbea” adinekoen elkartearekiko hitzarmena onestea, adinekoentzako aisialdirako programa burutzeko, 10.335 euro.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:47

Gobernu Batzarrak kulturaren alorreko beste hiru hitzarmen onetsi ditu, World Press Photori, Arabako Dantzarien Biltzarrari eta Urrezko Zeledonei dagozkienak

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak kulturaren arloko hainbat hitzarmen onetsi ditu. Besteak beste, Arabako liburu saltzaileen gremioarekiko hitzarmena: horri esker, III. Liburu Azokak hamar egun iraungo du, hiru izan beharrean, partida 14.000 euro hazi baita, 20.000 euroraino.

Orobat, Periscopio elkartearekiko hitzarmena onetsi da,  43.000 euroan, World Press Photo egiteko; hitzarmen horren zenbatekoa 6.500 euro hazi da azken urteetan.

Beste bi hitzarmen onetsi dira halaber: Arabako Dantzarien Biltzarrarekin, 18.000 euroan, eta Urrezko Zeledonekin, 7.000 euroan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:32

CEA Green Lab-ek Gasteizko hiri zuhaiztien onurak erakusten dituen azterlan bat landu du, Udaleko Hiri Paisaiaren Atalarekiko lankidetzan. Osasunaren Mundu Erakundeak ere azpimarratu du berdeguneek eta hiri zuhaiztiek duten garrantzia, onuragarriak baitira herritar ororen osasun eta ongizatearentzat. Gizarte eta osasun alorreko hainbat jarduera onuragarrirekin lotuta egoteaz gain, beste abantaila batzuk dakartzate: airearen kalitatea hobetzea, lurraren infiltrazio ahalmena handitzea edo eguraldiaren eragina arintzea —eta ondorioz, “hiriko bero-uhartea” efektua murriztea—.

Gasteiz 2012an Hiriburu Berdea izendatzeko arrazoietako bat bertako berdeguneen kopurua eta kalitatea izan zen. Hiriaren barruan bakarrik biztanleko 20 metro koadro berdegune ditu, hau da, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen duenaren bikoitza gutxi gorabehera. Berdegune horiek nahiko modu orekatuan daude banaturik hirian, eta biztanle orok du berdeguneren bat 2,5 minutura gehienez.

Zehazki, hiriak 115.000 zuhaitz baino gehiago ditu (horietako 3.000 2018an eta 2019ko lehen hilabeteetan landatuak), 285 espezie eta barietatetakoak, baita 330 zuhaixka espezie eta barietatetakoak ere. Hiria hedatzeko garatu ziren hirigintza-planen espazio kudeaketari esker, auzo gazteenek dute zuhaitz kopuru eta dentsitate handiena: Lakua-Arriagak, esaterako, zuhaitzen % 18 du. Industrialdeak eta Abetxuku auzoa dira zuhaitz aberastasun txikienekoak.

Biodibertsitatearen ikuspegitik, hiriko zuhaitzen erdia baino gehiago (% 55,38) espezie autoktonoetakoak dira; horiek mantentze eta ur-kontsumo txikiagoa eskatzen dute, ingurunera egokituta baitaude. Bestetik, kanpoko espezieekiko oreka gorde beharra dago, Europar Batasunak hiriko biodibertsitatearen alorrean dituen irizpideei jarraitzearren. Irizpide hori aplikatzeko formuletako bat Frank Santamourrena da (US Forest Service, 1990), 30-20-10 erlazioan oinarritutakoa: hiriko landaketetan, familia bereko aleak gehienez % 30 izango dira; genero berekoak, % 20 gehienez, eta espezie berekoak, % 10. Gasteizen nabarmen gainditzen da baldintza hori, zeinak izurrite edo gaixotasunik zabalduz gero hiriko zuhaitzek osasun ona izaten jarraitzea bermatzen baitu.

Hain zuzen ere, CEA Green Lab-ek 115.000 zuhaitz horien onurak zenbatu eta duten balioa nabarmentzen dituen azterlan bat landu du, Udaleko Hiri Paisaiaren Atalarekiko lankidetzan. Duela urte batzuk, Estatu Batuetako Baso Zerbitzuak i-Tree ECO software librea sortu zen, hiriko zuhaiztiek ematen dituzten ingurumen onuretako batzuk ikuspuntu biofisiko eta ekonomikotik balioestea ahalbidetzen duen eredua. CEA Green Labek —Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren ekimena, hiria eta inguruko lurraldea iraunkortasunaren laborategi esperimentaltzat hartzen duena— tresna hori baliatu du hiriko kale eta parkeetako zuhaitzek sortzen dituzten ingurumen onurak zenbatu ahal izateko, Eraztun Berdea alde batera utzita, oraingoz.

Lehen datu aipagarria da hiriko zuhaitzek 55.000 tona CO2 biltegiratzen dutela, hau da, hirian lau egunetan isurtzen den guztia, eta urtean ia 2.300 tona CO2 bahitzen dutela, alegia, 400 automobilek urtean isurtzen dutena. Ekarpen handia bada ere, datu horiek pisua galtzen dute hirian urtean dauden emisio guztien aldean, karbono hustuleku handiena inguruko nekazaritzako lurra eta basoak baitira.

Beste partikula kutsatzaile batzuei erreparatuz gero, hala nola ozonoa, NO2 eta partikula txikienak (PM 2.5), hiriko zuhaiztien ekarpena esanguratsuagoa dela antzeman da. Bereziki azpimarragarria da PM 2.5 partikulekin lotutakoa, horiek baitira arnaste gaixotasun gehien sor dezaketenak; izan ere, halako partikularik ez balego 1.450.000 eurotik gora aurreztuko litzateke osasunean. Era berean, nabarmendu beharra dago zuhaitzei esker Udalak 58.000 euro aurrezten duela uholde-uren kudeaketan, urtean 30.000.000 litro ur azalera iragaitzetatik isurtzea eragozten baitute.

CEA Green Lab tresna hori Eraztun Berdean aplikatzekotan da orain, berdegune handi horretako zuhaitzen zerbitzu ekosistemikoak zenbatzea ahalbidetuko baitu. Orain arteko emaitzak ikusirik, hiriko zuhaiztiek airearen kalitatea mantentzeko duen garrantzia egiaztatu da, baina baita gas kutsatzaileen eta berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteak duen urgentzia ere, azpiegitura berdeak bakarrik ezingo baitu klima-aldaketa galgatu.

 

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:52

Bizikletan zihoan 16 urteko mutil gazte bat zauritu zen atzo Etxezarra kalean, gidatzen ari zen bizikletaren aurka auto batek talka egin zuenean. Larrialdi-zerbitzuek artatu zuten adingabea, eta gero, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Asparrena kalean gertatutako beste istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan auto bat eta patinete bat zeuden nahastuta. Patinetea gidatzen ari zen gizonezkoa, 42 urtekoa, zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Udaltzainek zauriturik gabeko beste 13 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, eta 61 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egiteagatik, nahitaezko alkoholemia-probak egiteari uko egin ziolako, nahiz eta proba orientagarrian 0,91 miligramo alkoholeko emaitza eman zuen. Pertsona hori Salburuako Bulebarrean ikusi zuten motozikleta batean, abiadura bereziki motelean eta sigi-sagak eginez gidatzen ari zela.

Udaltzainek atzo 27 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 17 jarduera egin zituzten.

Makal-biloak eragindako suteak

Suhiltzaileek atzo sei aldiz esku hartu behar izan zuten hiriko kale desberdinetan makal-biloa eragindako suteak itzaltzeko: Nieves Cano, Domingo Martínez de Aragón, Amadeo García de Salazar, Blas de Otero, Conde Don Vela eta Joaquín Collar kaleetan.

Horrez gain, zenbait esku-hartze izan zituzten, erleak edo liztorrak agertu zirelako Joaquín Collar, Gasteiz Etorbidea, Alejandro Mendizabal Ingeniaria, Eskibel Etorbidea, San Prudentzio eta Marie Curie kaleetan, baita Margarita, Aztegieta eta Mendoza herrietan ere.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:47

Aguado Cabezudo enpresari adjudikatu zaizkio lanak 125.828,08 euroan (BEZa barne).

 Bolibar herriko zubia berritzeko lanak Construcciones Aguado enpresari adjudikatu dizkio Gasteizko Udalak, udalerriaren hego-ekialdeko menpeko toki erakunde horretako administrazio-batzarraren aspaldiko eskaerari erantzuteko hartara.

Adjudikatu den proiektuak 125.828,08 euroko (BEZa barne) aurrekontua du.

Santo Tomas ibaiaren gaineko pasabidea azpiegitura oso zaharkitua da, eta gaur egun ura hartzeko ahalmen mugatua du; horren ondorioz, uholdeak sortzen dira inguruetan, euriteak daudenean. “Maiz gertatu da hori azken urteetan, eta horregatik ekingo diogu obrari. Funtsean, egungo pasabidea eraitsi eta berri bat eraikiko da”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Santo Tomas ibaiak zeharkatzen duen kale nagusi batek osatzen du Bolibar herria. Beste sarrerarik ez duten etxebizitza batera eta hainbat sorotara sarbidea ematen du kale horrek. Zubia hormigoizkoa da, eta ahalmen mugatua du; hori dela eta, eraitsi eta berria eraikiko da. Pasabide berria ere hormigoizkoa izango da, barandak izango ditu bi aldeetan —oinezkoentzako igarobideetan—, hobea izango da eta, batez beste, 1,20 metroko altuerako eta 3,50 metroko zabalerako sekzio hidraulikoa izango du, ibaiak gainezka ez egiteko nahikoa. Ibaiaren ubidea ere zabalduko da.

Bidenabar, edateko uraren banaketa-sarea eta saneamendu-sarea hobetuko dira. Era berean, argiteria hobetzeko aprobetxatuko da; led teknologiako farola bat jarriko da, lau metroko zutabe baten gainean. Hiru hilabetean egingo dira lanak, adjudikatzen direnetik.

 Aretxabaleta, Berroztegieta eta Mendiolako bideak hobetuko dituzte

Bestalde, Gobernu Batzarrak oniritzia eman die Gasteizko udalerriko landa-bideak egokitzeko lanei; administrazio-batzarren titulartasuneko bideak konponduko dira honako gune hauetan: Aretxabaleta-Gardelegi, Berroztegieta eta Mendiola. Obra horiek 2019rako lehentasunezko jardueren planaren barruan daude, eta 193.367,75 euroko (BEZa barne) aurrekontua dute, guztira. Arabako Foru Aldundiak lanak finantzatuko ditu, erdizka.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:47

Gasteizko Udalak 270.000 euro bideratuko ditu haurren eta emakumeen eskubideak defendatzeko Kolonbian, Guatemalan, Gabonen eta Palestinan. Garapenerako lankidetzaren arloko urteko proiektuetarako 2019ko deialdiko Giza Eskubideen atalera aurkeztu diren lau proiekturi dirulaguntzak ematea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak.

Zehazki, honako proiektu hauek hautatu ditu:

Erakunde eskatzailea Proiektuaren izena Herrialdea Dirulaguntza
Kolonbia-Euskadi elkartea: Ibaguén genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak babesteko programa integrala. Mi voz cuenta. Kolonbia. 67.689,87
Nazioarteko Elkartasuna: San Lucas Tolimán-en eta Santiago Atitlán-en indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Giza Eskubideak defendatzea. Guatemala. 66.937,54
SOLIVE Muturreko ahultasun-egoeran dauden haur eta nerabeen eskubideak defendatzeko. Gabon. 67.689,87
Mundubat fundazioa Ekialdeko Jerusalemeko haur palestinarren babes integrala. Palestina 67.682,72
GUZTIRA 270.000,00-

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 maiatza 2019 20:24

Aurkeztutako 876 argazkietatik 32 hautatu dira erakusketarako, eta horietako bost saritu dituzte

Ibaiondoko gizarte etxean banatu dira 2019ko FotoArte lehiaketaren sariak (XV. edizioa), eta aurkeztu diren 876 lanetatik hautatutako 32 argazkien erakusketa ere inauguratu da; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto izan da bertan.

Orotara 479 egilek aurkeztu dituzte 876 argazki horiek; % 33 emakumeak izan dira. Hautatutako egileen arteko % 31 Euskadikoak ziren; % 25, emakumeak.

Aurtengo edizioan parte hartu duten arabarrak, berriz, Autonomia Erkidegokoen arteko % 42 izan da, eta guztien arteko % 12. Bestetik, nabarmentzekoa da atzerritarren parte-hartze handia, Espainiatik kanpokoak % 23 izan baitira: % 20, Latinoamerikakoak, eta beste batzuk baita leku urrunagokoak ere, Malaysia eta India, kasu.

 

Pertsona eta argazki hauek aukeratu dira erakusketarako, zeinen artean hautatu baitituzte epaimahaiko kideek hiru saridunak eta bi akzesitak.

Argazki zk. EGILEA ARGAZKIAREN IZENBURUA JATORRIA
12a Rafael Guerra Martinez Trasteando Bilbo
18a Fran Morales Villalba Wild Rock San Sebastián de los Reyes – Madril
28a Esperanza Labrador Rodríguez La banda Oviedo
32a Juan José López Azurmendi Al ritmo de la música Bergara
35a – 1. SARIA António Tedim Con la banda detrás Porto – Portugal
56b Raúl Villalba Llanto de bandoneon Buenos Aires – Argentina
59a Felipe Tomás Jiménez Ordóñez Reflejo Villajoyosa – Alacant
63a Luiz Fernando Galvao de Queiroz Music with coffe Säo Paulo – Brasil
77a Hadrián Márquez New York Moaning A Coruña
79b Marina Molada Miró s5219 Mallorca
85a – 3. SARIA Alejandro Pérez García Grabando un recuerdo Palentzia
120b-1. AKZESITA David Diaz El cuerdo Lugo
125a Laia Soler Galvez Dos artistas y medio Sallent – Bartzelona
131a Diego Pedra Benzal Luz Musical Cornellá de Llobregat -Bartzelona
138a José Agustín Guruchaga Garagarza La bailarina y la violinista Bergara
167a Julio César Romero Troya Body and Soul Vitoria-Gasteiz
182a Oihana Garitano Korkostegi Ivam valentzia Vitoria-Gasteiz
194b Jose Ramón Luna de Ossa Tempus Fugit II Tarancón – Cuenca
214a Roberta Ferreira Monteiro Banda de Música de Paula Cândido Salamanca
242a Leire Celaya Azcoaga Revolución musical Vitoria-Gasteiz
254a

254b-2. AKZESITA

Xavier Sivecas Saiz Espacios acústicos I

Espacios acústicos II

Bartzelona
288a Rafael Ruiz Valderas La alegría de la música callejera Terrassa-Bartzelona
328a María Asun Lamarain Soria Música enlatada Vitoria-Gasteiz
391a Fernando Fossati Aragón Musica en la Noche San Fernando – Cádiz
405a Luis Arteaga García Angus Young Alcobendas-Madril
429b José Antonio López Rico Soñé que te quería Petrer-Alacant
435b Roberto Hernández Yusto Música, memoria y tradición II Valladolid
448b Sonia Seco Ritmo al Vintage Vitoria-Gasteiz
472b 2. SARIA Miguel González Balbuena Anytime, Anywhere San Lorenzo de El Escorial – Madril
477b Eneko Ruiz Gauna Marea Vitoria-Gasteiz
479a Miren Elkoro Errasti Notas en el recuerdo Vitoria-Gasteiz

 

 

 

Share

Aurrekoak »