Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2019 17:00

Araba Euskarazi hasiera emateko ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Igandea, ekainak 16

Ordua. 10:00

Tokia. Armentia ikastola

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:55

Udala eratzeko osoko bilkura eta alkatea hautatzea

Parte hartzaileak. Udalbatza berria

Eguna. Larunbata, ekainak 15

Ordua. 9:30

Tokia. Udaletxeko osoko bilkuren aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, ekainak 14

  • Hirigintza eta Ingurumen arloko koordinatzaile Alvaro Iturritxa, Gasteizko Kontzeju Elkarteak antolatu dituen nekazaritzako gizarte zentroetako kultur tailerretan izango da 18:00etan, Elorriagako batzar-etxean.
  • Lehen alkateorde Peio López de Munain, eta gobernu taldeko zinegotzi Carlos Zapatero, Itziar Gonzalo eta Nerea Melgosa XXXIV. Erkidegoen Jaialdian izango dira 20:00etan, Hogar Extremeñon.

 

Larunbata, ekainak 15

  • Alkate Gorka Urtaranek parte hartuko du Eskola-Kirolen sari banaketan 18:45ean, Ibaiondo kiroldegian.

 

Igandea, ekainak 16

  • Alkate Gorka Urtaranek eta zinegotzi Iñaki Gurutubaik parte hartuko dute Araba euskarazi hasiera emateko ekitaldian 10:00etan, Armentia ikastolan. Lekukoa pasatzea 11:30ak inguruan izango da.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:22

 

  • 100.000 euroko aurrekontua izango du, eta lau kategoria, proiektu motaren arabera

Ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzen hirugarren deialdia onetsi du; dirulaguntza-ildo horrek 100.000 euroko partida du, eta tokiko sorkuntzaren industriak fikzioaren, animazioaren, dokumentalen eta serieen alorrean ekimenak sustatzea ahalbidetuko du.

“Deialdi hau beste urrats bat da sorkuntza eta kultura industriei laguntzeko ildo estrategikoaren barruan, zeina agintaldi osoan sustatu baitu Udalak. Horrelako jarduerak abian jartzerakoan koordinazioak duen balioa azpimarratu nahi dugu, udal laguntzak abiapuntu ona baitira beste erakunde batzuen laguntzak lortzeko berme gisa.  Sorkuntzari laguntzeko ekosistema oso baten oinarriak ezartzerakoan ere eskutik helduta joan gara. Laguntza ekonomikoak ez ezik, instalazioak eta lan-sareak eskaini dira“, nabarmendu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Aurreko bi edizioetan bezala, lau kategoriatan banatu dira dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak:

  • Zinema- eta telebista-proiektuak garatzeko laguntzak: egile-eskubideak eskuratzeko, gidoia garatzeko, promozio-materiala diseinatu eta egiteko, marketin- eta banaketa-plan bat lantzeko, koprodukzio azoketara joateko, castinga egiteko, agertokiak aurkitzeko, proiektua garatzeko ikerketarako, edo aholkularitza juridiko edo fiskala jasotzeko. Laguntza-ildo horrek 25.000 euroko partida du, eta gehienez 8.500 euro jaso ahalko du proiektu bakoitzak.
  • Zinema-film luzeak eta sorkuntza-dokumentalak egiteko laguntzak: zinema-film luzeak (fikzioa eta animazioa) eta sorkuntza-dokumentalak ekoizteko gastuak. Gutxienez 60 minutu iraun beharko dute zinema-aretoetan ematekoak badira, eta 45 minutu telebistan edo plataforma digitaletan ematekoak badira. Atal horri 40.000 euro esleitu zaizkio, eta 20.000 euroko muga proiektuko.
  • Film laburrak ekoizteko laguntzak: edozein euskarritan egindako filmak joko dira film laburtzat, 60 minututik beherako iraupena —gomendatua— dutelarik. Horretarako laguntzak 25.000 euro izango dira (gehienez 8.750 euro proiektuko).
  • Gidoiak idazteko laguntzak:  garapen fasean dauden fikzio- nahiz animazio-gidoi zinematografikoak idazteko laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatziak. Atal horri 10.000 euro esleitu zaizkio, eta 5.000 euroko muga proiektuko.

Jasotako eskabideak balioestean kontuan hartuko da lanen egileak Gasteizen bizilekua edo egoitza izatea, proiektu motaren arabera alda daitekeen gutxieneko portzentaje batean. Proiektuetan emakumeen parte-hartzea zenbait lanetan (zuzendaritza, ekoizpen exekutiboa, gidoia, argazki-zuzendaritza eta musika konposizioa)  ere hartuko da kontuan baremazioan, aurrekoak baino pisu handiagoa duelarik.

Lanak hautatu eta balioesterakoan beste irizpide batzuk ere hartuko dira aintzat: proposamenaren originaltasuna eta kalitatea, erabilitako giza baliabideak, ekoizpen-plana, kaudimen ekonomikoa, ibilbidea eta abar.

Deialdiaren oinarriak Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta hurrengo egunetik aurrera 20 egun baliodunekoa izango da.

Bestetik, ikus-entzunezkoen ekoizpenerako bigarren laguntza-deialdia, zeina iazko azaroan ebatzi baitzen, lehen fruituak ematen ari da. Guztira 10 ekimenentzako laguntzak eman ziren (3 proiektuak garatzeko, 2 film luzeak ekoizteko,3 film laburrak ekoizteko, eta 2 gidoiak idazteko), eta sorkuntza fase ezberdinetan daude horiek.

Dirulaguntza jaso zuten bi film luzeak (“Baby”, Juanma Bajo Ulloa – Frágil Zinema SL-rena, eta “Ane”, David Pérez Sañudo – Amania Films SL-rena) urte honen hondarrean filmatzen hastea aurreikusi da. Film laburren kasuan, bi agertokiak bilatzen eta talde artistiko eta teknikoa osatzen ari dira, eta beste kasu batean filmatze eta ekoizte fasea ere abiarazi ahal izan dute ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntzei esker; beste batean, azkenik, finantzaketa osatzen saiatzen ari dira.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:08

Sailak hainbat hitzarmen, babesletza eta dirulaguntza-oinarri onetsi ditu, Azkena Rock jaialdiaren babesletza, besteak beste

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki  du  13.500 euro gehitzea Zuzenak kirol taldearekin sinatutako lankidetza hitzarmenari, zeinaren helburua baita dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako kirol jarduera fisikoak garatu eta sendotzea.

2018ko urriaren 26an egindako bilkuran onetsi zuen Tokiko Batzarrak oraingo hitzarmena, 135.000 euroan. “Herritar oro taldearekin identifikatu izanak, baita aurreko denboraldian ohorezko dibisiora igo izanak ere, gizarte eta hezkuntza kohesioaren eredu positibo hori berretsi dute; ikuspuntu horretatik, eta gertaerak dituen balio erantsia eta garrantzia kontuan hartuta, bere garaian aurrekontuak lantzean aurreikusi ez zen laguntza ekonomikoa gauzatu nahi du Udalak, eta horregatik, 2019rako diru-zuzkidura lortu delarik, hitzarmena handitzea erabaki du“, adierazi du Cantok.

Orobat, Tokiko Gobernu Batzarrak ARF Vitoria-Gasteiz SL enpresarekiko babes kontratua onetsi du, 270.000 euroan, 2019ko Azkena Rock jaialdia egiteko. Hiri ekitaldi handi hori ekainaren 21 eta 22an izango da.

Bestetik, Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Denon Eskola-rekiko hitzarmena onetsi du, ikastetxeetan jarduera fisikoarekin lotutako hezkuntza-proiektuak gara ditzaten;  lanbide heziketa bultzatu eta garatzeko partzuergoari —Dicocesanas-Jesús Obrero Fundazioak (EGIBIDE) bultzatzen du— 175.044,59 euroko transferentzia egitea ere onetsi du.

Azkenik, hezkuntza-premia berezien esparruan inplikatuta dauden elkarteei diruz laguntzeko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ditu Gobernu Batzarrak, eta 19-20 denboraldian udalaren kirol instalazioetan tenis eta padela emateko kontratazio-dosierra abiaraztea.

Lehenaren aurrekontua 19.233,85 euro da, eta bigarrenarena, 78.650 euro.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:38

Tokiko Gobernu Batzarrak Arabako Abokatuen Elkargorekiko hitzarmena sinatzea onetsi du, adinekoei aholkularitza juridikoa eskaintzen jarrai dezan.

Duela bi urte sortu zuen Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak doako udal zerbitzu hori, eta 400 pertsonak baino gehiagok erabili dute orain arte. 55 urtetik gorakoek, familia zaintzaileek eta gizarte zerbitzuetako profesionalek —lanbideko zereginetan ari direla— balia dezakete.

aholkularitza juridikoa emateaz gain, hainbat gairi buruzko informazio hitzaldi eta solasaldiak antolatzen dituzte: kontsumitzaileen eskubideak, irisgarritasuna, kaleratzeak, pentsioak, testamentuak, etab.

2019an, Udalak 10.000 € jarriko ditu aholkularitza juridikorako.

Bestetik,  IRSE-EBI elkarteak 30.000 € jasoko ditu beste hitzarmen baten bidez, gizartetik baztertuta dauden edo horren arriskua duten pertsonak gizarteratzeko hainbat jarduera garatzeko.

Programak ekintza hauek jasotzen ditu:

  • Lanean hasi aurreko prestakuntza-ikastaroa, logistikoari buruzkoa.
  • Gizarteratu lantegietan egindako produktuen erakusketa solidarioak, programa zabaltzeko eta parte-hartzaileen lana ikusarazteko.
  • Gizarteratu lantegiekiko lankidetza, “Invisibilidad Revelada” erakusketaren inaugurazioarekin lotuta ostalaritza ekitaldi bat antolatu eta gauzatzeko.

Beste hitzarmen batzuk

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura berean Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren beste lau hitzarmen onetsi dira:

Adsis fundazioarekiko hitzarmena (11.180 €), adinekoei laguntzeko San Prudentzio zentro integralean Bestalde programa gauzatzeko, uztailaren 1etik 9ra eta abenduaren 22tik 24ra. Programaren bidez, Zaballa eta Basauriko kartzeletako presoek jarduerak partekatzen dituzte egoitzan dauden adinekoekin.

Garenok elkartearekiko hitzarmena (11.780 €), haurren eta nerabeen eskubideei buruzko zabalkunde eta sentsibilizazio jarduerak egiteko.

Gizarte Laneko Diplomatuen Elkargo Ofizialarekiko hitzarmena (10.000 €), zabalkunde eta prestakuntza jarduerak burutzeko.

“Buenas Noticias” elkartearekiko hitzarmena (10.335 €), adinekoentzako aisialdirako proiektu bat garatzeko.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:26

Gasteizko udalak Erdi Aroko hiriguneko arrapala eta eskaileren mantenimendua kudeatzeko kontratuak bateratzea erabaki zuen duela hilabete batzuk, gorabeherak izanez gero erantzun hobea emateko, batez ere bandalismo ekintzak direnean. Espazio Publikoaren Zerbitzuak kontrolatuko du hemendik aurrera instalazio horiek onik zaintzeko kontratua .

Zehazki, Tokiko Gobernu Batzarrak kudeaketa bateraturako kontratua esleitu du gaur. Shindler enpresak egingo ditu lanak Erdi Aroko Bakardade kantoiko, San Frantzisko Xabierkoaren kantoiko eta Ahate Iturri plazako arrapalak eta igogailua onik zaintzeko.

Baldintza agirietan ezarritakoa betez, esleipendunak urteko 365 egunetan 24 orduko zerbitzua eman beharko du berme osoz, izan daitezkeen gorabeherei aurre egiteko. Beraz, instalazioak, oro har, egoera onean daudela bermatzeko mantentze lanak egiteaz arduratu beharko du (zuzentzaileak, prebentiboak, integralak eta planifikatuak).

Edozein arrazoi tarteko geldialdiak izanez gero, ekipoak martxan jartzeko lanak ere barne hartzen ditu kontratuak. Horretaz gain, enpresek ordezteko piezak izan behar dituzte, beharrezkoak diren konponketak azkarrago egiteko.

Ohiko konponketak 4 orduko epean egingo dira, gehienez. Piezaren bat ordeztu behar izanez gero, epe hori luzatu egingo da eta 24 ordu gehienez izango dira, salbu eta behar bezala justifikatutako arrazoirik bada.

Kudeaketa berri honekin –zerbitzu bakar batean bateratua– erantzun hobea eman nahi da Erdi Aroko arrapaletan, eskailera mekanikoetan eta igogailuan izaten diren matxurei. Orobat, laguntza eskatzen dio Udalak herritarrei, izan ere gertatu ohi diren gorabehera gehienak bandalismoagatik gertatzen dira.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:15

Udaltzaingoaren Agenteek 20 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo, ezarritako zigorra hautsi izanaren delituaren ustezko egile gisa.

092 zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen arrebarenganako urruntze-agindua zuen pertsona bat arrebaren etxeko txirrina jotzen aritu zela. Patruila bat toki horretara hurbildu eta, biktimarekin elkarrizketatu ondoren, etxebizitzatik oso hurbil dagoen lokal batean aurkitu zuten gizonezkoa. Urruntze-agindua indarrean zegoela baieztatu ondoren, udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa. Gaur epailearen esku geratuko da.

Udaltzainek 10 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik; 20 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 10 jarduera burutu zituzten.

Deskuiduak kontrolatzeko kanpaina

Udaltzaingoak trafiko-kanpaina berezi bat egingo du datorren astean, zirkulazioan deskuiduak eta arreta galtzea eragiten duten tresna eta aparatuen erabilera kontrolatzeko helburuarekin. Gidatzen den bitartean, musika-entzungailuak jantzita eraman, GPS gailuak arduragabeki erabili eta, nagusiki, “esku librerik” gabeko telefonia mugikorreko gailuak erabiltzen dituzten jokabideak zainduko ditu.

Bide Segurtasunaren 2018-2023 Udal Plan Estrategikoan aurreikusitako zaintza eta kontroleko ekintzen barruan sartzen da kanpaina hau.

Landare-hondakinak erretzea

Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten atzo, N-102 errepidearen ondoan, landare-hondakinen erreketa bat itzaltzeko, ez zeukalako horretarako beharrezko baimenik.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:06

Andre Maria Zuriaren jaien ondoren, Gasteizko Udalak hainbat kaletako zoladura sendotu eta zuloak betetzeko lanei ekingo die, ohi bezala, 180.000 euroko inbertsioa eginez. Gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak kontratuaren lehiaketa, Arabako hiriburuko kaleen egoera hobetzearren.

 

Aurten leku hauetan egingo dira lanak:

– Zadorra hiribidea

– Oto hiribidea

– Ramiro de Maeztu – Domingo Beltran.

– Gorbea kalea

– Zumabide kalea

– Beato Tomas de Zumarraga Ramiro de Meztu eta Gorbea artean.

– Armentiako bidea

– Jacinto Benavente kalea (trenbidearen pasalekuan)

– Las Arenas kalea

– Santiago hiribidea (Herrandarren eta Bake kalearen artean)

– Adriano VI, 17

– Honduras eta Venezuela (autobus geltokia)

– Osasun iturria kalea, 5.

Andre Maria Zuriaren jaien ostean, urtero bezala, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak zoladura sendotu eta zuloak betetzeko ohiko lanak egingo ditu hiriko kaleetan. Horrelako lanek enbarazu sortzen dute, eta horrexegatik egiten dira aipatutako egunetan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:27

Montehermoson egingo dira gaur eta bihar, Haria kolektiboak koordinaturik, eta Remedios Zafra, María Ptqk eta Aimar Pérez Galík hartuko dute parte

Gaur aurkeztu dira Montehermoso kulturunean “DESHARITZEA. Testua, enuntziazio-leku” (“DESHILAR. El texto como lugar de enunciación”) izeneko jardunaldiak. Hartara, jarraipena emango zaio iaz kulturuneak HARIA kolektiboarekin (Irati Irulegi, Laura Díez eta Iker Fidalgo) hasitako lankidetzari, zeinaren bitartez artearen ekoizpen garaikideari buruzko hausnarketa-gune bat sortu nahi baita.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Hariako kide Laura Díez e Iker Hidalgok aurkeztu dute jarduera.

Iaz “ARTEA ETA IDAZKUNTZA” topaketa egin zen EHUko Arte Ederretako fakultateak eta Montehermosok erakusketak antolatzeko egiten duten deialdiaren bost urteak oroitzeko katalogoaren aurkezpenarekin lotuta, eta izan zuen arrakasta ikusirik, testuaren eta arte sorkuntzaren arteko harremanean sakontzeko eskatu zion kulturuneak Haria kolektiboari.

 

Gonbit horren emaitza dira gaur eta bihar Montehermoson egitekoak diren “DESHARITZEA. Testua, enuntziazio-leku” jardunaldiak: horien bidez, idazkerari eta haren molde hedatuei buruzko hausnarketa proposatzen da, non jokoan sartzen baitira gorputza, fikzioa, narrazioa eta hizketa.

 

Maria Ptqk, Remedios Zafra eta Aimar Pérez Galí gonbidatu dituzte horretarako, sorkuntza garaikidearen alorrean ezinbesteko izenak baitira.

Zeintzuk dira pentsamendurako eta ekoizpen artistikorako jarrera eta prozesuak gure testuinguruari dagokionez? Harian elkarlotzen eta elkar txirikordatzen diren objektuen batura, nahasketa edo korapilo gisa ulertzen dugu testuingurua, hots, testuinguru konplexu bat, egiteko eta ulertzeko modu ugari eta anitz onartzen dituena. Artea modu bizituan ulertzen dugu, esperientzian, afinitateetan eta intuizioetan oinarrituta. Topaketa honetan zeharkako moldean planteatzen dugu artearen analisia. Desharitzea, kezka konpartitu batzuetan eta narrazio anitzetan oinarrituta, berriro kokatzeko eta berriro elkar aurkitzeko beharra aztertzeko. Elkartrukerako eta elkarrekin pentsatzeko espazioak sortzea, ikuspegi feminista batetik, arteak gaur egun duen lekuari buruz”, azaldu dute Haria kolektibotik.

Programa eta gainerako datuak hemen kontsultatu daitezke: 20190613 deshilar-web_compressed

 

 

Share