Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 uztaila 2019 17:00

– Zeledoni osagarriak ematea
Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea, eta Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon.

Eguna: abuztuak 1, osteguna.

Ordua: 11.45.

Lekua: Andre Maria Zuriaren plazako landarezko eskultura.


– Bilera teknikoa eta bisita entzunaretoa egitekoa den lursailera.

Parte hartzaileak: alkatea, Gorka Urtaran; diputatu nagusia, Ramiro González; Mariano eta Pablo Bayón, arkitektoak.

Eguna: abuztuak 1, osteguna

Ordua: 13.30.

Lekua: Musikaren ibilbideko lursaila (Senda ibilbidetik joango dira).

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:20

Gaur goizean, TUVISAk gidarientzako zortzi komun jarri ditu hirian barrena. Enpresa-batzordearen eskaera zen neurri hori, eta sindikatuekin maiatzaren 3an lortutako akordioaren barruan sartu zen.

 

Uztailaren 31tik aurrera lineen bukaeran komun eramangarriak jartzeko konpromisoa hartu zuen Udalak. Oraingoz, zortzi komun eramangarri eta ekologikoak jarri dira, dentsitate handiko polietilenoz eginak, eta 210 litroko edukiera dutenak. Esku-garbitokia dute, eta ura deskargatzeko sistemak birzirkulazioz funtzionatzen du, oin-ponpa batez. Alegia, ez daude ur-sarera konektatuta. Dena dela, Gasteizko Udalak Hiri hornigarrien kontratua esleitzen duenean komun berriak jarriko dira, polietilenozkoak behin-behinekoak baitira.

 

Geltoki hauetan instalatu dira komunak: El Boulevard; Nafarroako Errege-Erreginak; Donostia/Andia Mendia; Bremen, 15; Sofia Erreginaren hiribidea/Mariturri; Henry Morton Stanley; Nazio Batuak/Mariturri, eta Iruña-Veleia/Oion. TUVISAko langileek baino ezingo dituzte erabili, eta giltza beharko da horretarako.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:35

  • Abuztuaren 3tik 9ra, 100.000 unitate jarriko dira zirkulazioan

 

  • Telefono mugikorraren bidez, mapa interaktibo baten bitartez, edozein momentutan posible izango da jakitea zeintzuk direzen kanpainara atxikitako ostalaritzako lokalak

 

  • Kalkulatu da horrelako edalontzi bakoitzarekin, erabilera bakarreko bost edalontziren erabilera saihesten dela. Gainera, 300 erabilerako bizitza baliagarria dute eta birziklagarriak

Momentuz, hogeita hamar ostalaritza lokal baino gehiago atxikitu dira Vital Fundazioak eta Vitoria-Gasteizko Udalak martxan jarritako ekimen berri honetara, jai iraunkorragoak lortzeko eta erabilera bakarreko plastikoaren kontsumoa murrizteko. Abuztuaren 3tik aurrera, txupinazoaren bezperan, eta jaiak amaitu arte, ostalaritza lokal hoien bezeroek, 100.000 edalontzi berrerabilgarriak erabili ditzakete bere bi bertsiotan: 0,33 L eta 1 L.

Plastikorik ez’ kanpainaren bitartez, erabilera bakarreko edalontziak berrerabilgarri batekin ordezkatzeko aukera eskainiko zaie herritarrei. Gainera, edozein momentutan jakiteko zeintzuk direzen eta non dauden kokatuta kanpaina honetara atxikitako ostalaritzako lokalak, martxan jarri da webgune bat, eguneratuta mantenduko den mapa interaktibo batekin: https://medioambiente.fundacionvital.eus/eu/edalontziak

Kalkulatu da horrelako edalontzi bakoitzarekin, erabilera bakarreko bost edalontziren erabilera saihesten dela. Gainera, 300 erabilerako bizitza baliagarria dute elikagai-arloan. Polipropilenoz eginda daude, eta bizitza baliagarria amaitu ostean material horrek eskaera oso altua du birziklatu eta kutxatarako edo haur-parkeetarako erabiltzeko, hortaz, beste 30-40 urte bitartean luzatu dezake bere bizitza baliagarria, erabilera bakarreko plastikozko edalontziek ez bezala.

Berrerabilgarria’ ez du esan nahi ‘Berriz erabiltzea’. Zelan da funtzionamendua?

Bezeroek, lehenengo kontsumizioarekin batera euro 1 ordaindu beharko dute edalontzi berrerabilgarria lortzeko, kanpainari atxikitako ostalaritzako edozein lokaletan. Kontsumitzaileek lokal berdinean beste edari bat nahi izatekotan, erabat garbi eta guztiz higienizatuta dagoen edalontzi berri batean zerbitzatuko diete. Kaleratzerakoan, bezeroek bi aukera izango dituzte:

  1. Euroa berreskuratu, edalontzia itzulita.

  2. Edalontzia kanpainara atxikitako beste lokal batetara eraman non erabat garbi eta guztiz higienizatuta dagoen edalontzi berri batean zerbitzatuko dieten kontsumizio berria.

Atxikitako ostalaritza lokalak

Momentuz, hogeita hamar ostalaritza lokal baino gehiago parte hartuko dute ‘Plaztikorik ez’ kanpainan. Denek, kanpoaldean kartel identifikagarri bat izango dute, eta gainera barnealdean kartel argitzaile bat, non gogoratuko den nolakoa den kanpainaren funtzionamendua:

Kartel identifikagarria (kanpoaaldean)

Kartel argitzailea (barnealdean)

Ostalaritzako lokalak kanpaina honetara atxikitzeko epea oraindik irekita dago. Informazio gehiago eta kanpainara atxikitzeko, 661 442 579 telefono zenbakira kontaktatuz edota actividades@fundacionvital.eus posta elektronikoa bitartez.

Plastikorik ez’ programa

Edalontzi berrerabilgarrien ekimena Andre Maria Zuriaren jaietan, ‘Plastikorik ez’ kanpainaren eskutik dator, zeinearekin Vital Fundazioak bilatzen duen helburua zera da: erabilera bakarreko ahalik eta plastiko eta ontzi gehien desagerraraztea gure ingurune hurbiletik. Ekintza ezberdinekin, kanpaina honek herritarrak horien gehiegizko erabilerak sortzen dituen arazoei buruz kontzientziatzea du helburu, eta gure egunerokoan aukera praktikoak proposatzea. 1950. urtean ekoizten eta gure bizitzan erabiltzen hasi zirenetik, 8,3 mila milioi tona plastiko fabrikatu direla kalkulatu da. Kopuru horretako % 9 baino ez da birziklatu, % 12 erre egin da eta gainerakoa, % 79a, zabortegietan edo ingurumenean dago.

Gainera, ekimen honi esker, Arabako hiriburuak aurrea hartu dio araudi europarrari, izan ere, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera EBk erabilera bakarreko plastikozko tresnen erabilera debekatu du, esate baterako plastikozko mahai-tresnak (sardexkak, aiztoak, koilarak eta zotzak), plastikozko platerak, plastikozko lastotxoak, plastikoz egindako kotoi-zotzak, plastikozko paluak puxiketarako, bilgarriak eta edalontziak.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:44

 Bart gauerdian Udaltzaingoaren agenteek 45 urteko gizonezko bat atxilotu dute, genero-indarkeriaren delitu baten ustezko egile gisa, Alde Zaharreko etxebizitza batean bere bikotekidea jotzeagatik.

Emakumeak laguntza eskatuz egindako oihuek larritasunaz ohartarazi zituzten bizilagunak. Bertara joan zen patruilak etxebizitzara sartzeko atearen zulo handi batetik ikusi ahal izan zuen bikotea eztabaidan ari zela eta gizonezkoa emakumea jotzen ari zela. Udaltzainek erasotzailea atxilotu zuten eta gaur goizean epailearen esku geratu da; halaber, laguntza eskaini zioten biktimari, eta beste polizia-patruila batek ospitale batera eraman zuen.

57 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten atzo, agintaritza-agenteen aurkako atentatu-delitu baten ustezko egile gisa. Venezuela kaleko ostalaritza-lokal batean gertatu zen, eta pertsona hori bezeroak eta zerbitzari bat iraintzen eta haserrarazten ari zen. Patruila bat bertara joan zen eta gizonezkoari eskatu zioten identifikatu zedila. Hark uko egin zion, udaltzainak iraindu zituen eta haien aurka oldartu zen, eta horrenbestez, azkenean atxilotu egin zuten.

Pertsona bat zauritu da istripuan.

Atzo Gaztelako Atea kalean auto batek beste baten aurka talka egin ondoren izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat.

Talka horren ondorioz, autoetako bat gidatzen ari zen 43 urteko emakumea zaurituta geratu zen, eta Suhiltzaileek atera behar izan zuten ibilgailu barrutik. Santiago Ospitalera eraman zuten gero.

Udaltzainek beste 10 trafiko-istriputan esku hartu zuten, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 29 eta 37 urteko bi gidari ikertzen ari dira, gida-baimenik gabe gidatzeagatik. Horrez gain, 18 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 11 jarduera egin zituzten.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileak Maximo Gisasola kaleko etxebizitza batera joan ziren atzo, gas-sukalde bateko suak lehertu egin zirelako. SPEISeko langileek neurketa batzuk egin zituzten esplosimetroaz, instalazioa berraztertu zuten eta, erregailuak probatu ondoren, ez zuten inolako arazorik topatu.

Nieves Cano kaleko etxebizitza batera ere joan ziren, bainugela bateko sabaiaren zati bat erori zelako. Erortzeko arriskuan zeuden sabaiko zatiak kendu eta hondakinak garbitu zituzten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:50

 

 

 

 

 

 

 

Edurnek eta Zeledon Txikik badute hezur-haragizko kiderik. Paula Rubiok —Zintzarri taldekoa— eta Gonzalo Araneguik —Bereziak taldekoa— irudikatuko dituzte pertsonaia ospetsuak Andre Maria Zuriaren jaietan, bereziki abuztuaren 7an, umeei eskainitako eguna baita; bigarren urtez jarraian, San Migeleko dorretik jaitsiko dira pertsonaiak Andre Maria Zuriaren plazara.

Alkate Gorka Urtaranek eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok gaur goizean agurtu dituzte Edurne eta Celedón Txiki udaletxeko harrera aretoan.

Paula Rubiok (10 urte) eta Gonzalo Areneguik (12 urte) abuztuaren 7an erabiliko dituzten euritakoak jaso dituzte. Biak ilusioz eta pozez gainezka agertu dira Gasteizko jaietan umeak ordezkatu ahal izateagatik “hain egun berezian“.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:46

 

Abuztuaren 12tik irailaren 1era arte Pedro Armestre prentsa-argazkilari galiziarraren “Haurren ezkontzak” erakusketa ikusi ahalko da Gasteiz hiribidean.

 

 

 

 

Beste uda batez, Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldiak egingo dira Arabako hiriburuan. Abuztuaren 26tik 30era arte, kazetariek, prentsa-argazkilariek eta berriemaileek gaurkotasun informatiboa aztertuko dute, “herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz, informazioaz sakonago eta lasaiago hausnartzearren, urteko beste garai batzuetako presarik gabe”, azaldu du Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok jardunaldien aurkezpenean; Icono Cultural enpresako kide Félix Barrón izan du ondoan.

Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldiek zazpigarren edizioa beteko dute, azken hilabeteetan nazioartearen arreta erakarri duten gaiei begira: uraren krisia, Ekialde Ertaineko gatazka, populismoak edo ‘fake news’ direlakoak, besteak beste.

Jarduera gehienak Europa jauregian egingo dira. Funtsean hitzaldi eta mahai-inguruek osatzen dute programa, zeinetan leku gatazkatsuetan lan egiten duten berriemaileak, ordezkari bereziak, prentsa-argazkilariak edo beste profesional batzuk arituko baitira.

Hitzaldi eta solasaldiak 12:00etan eta 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte. Gauez, programan landutako edukiekin lotura duten filmen ziklo bat antolatu da. Florida zinema-aretoetan izango dira proiekzioak, 3 euroan.

Kalean bertan Pedro Armestre prentsa-argazkilari galiziarraren argazki-erakusketa jarriko da, “Haurren ezkontzak” izenburuarekin. Sierra Leonako hegoaldeko neska eta emakumeen egoera ikusarazi nahi du erakusketak. Gasteiz hiribidean ikusi ahalko da, Europa biltzar jauregiaren ondoan, abuztuaren 12tik irailaren 1era arte.

Ospe handiko kazetariak eta prentsa-argazkilariak etorriko dira hirira, informazio mota horretan esperientzia luzea dutenak: Pedro Armestrez gain, Mónica García Prieto, Jesús Nuñez Villaverde, Sandrine Morel eta Karlos Zurutuza.

Aurtengo berritasuna abuztuaren 30ean iritsiko da, 19:00etan ANTÍLOPEZ taldearen musika ikuskizunak emango baitio amaiera programari. Bikote huelvarrak ibilbide luzea egin du, musika eklektikoa eta umore adimentsua nahastuz, eta haien hitz garratzak eta estilo berdinezina gaurko errealitatearen kronika dira.

Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldiak

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 uztaila 2019 17:00

 – Harrera egitea Edurne eta Zeledon Txikiri.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea, eta Estíbaliz Canto, Kultura zinegotzia.

Eguna: uztailak 31, asteazkena.

Ordua: 10.00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

—————————————————-

– “Kazetaritza bertatik bertara” jardunaldien aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Estibaliz Canto, Kultura zinegotzia, eta José Félix Barrón, Icono Cultural enpresako kidea.

Eguna: uztailak 31, asteazkena.

Ordua: 11.00.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

——————————————————————–

– Gorka Urtaran alkatearen eta Ramiro González Arabako diputatu nagusiaren arteko erakunde topaketa.

Parte-hartzaileak: Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran, eta Arabako diputatu nagusia, Ramiro González.

Eguna: uztailak 31, asteazkena.

Ordua: 11.00etan, kazetari grafikoentzat bakarrik, diputatu nagusiaren bulegoan (Probintziako jauregia); 12.00etan, adierazpenak Probintziako jauregiko sarreran.

Lekua:  Probintziako jauregia.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:05

 

Udaltzaingorako bigarren deialdi bateratuan lortu dute lanpostua, eta Andre Maria Zuriaren jaietan hasiko dira lanean

 

Udaltzaingoan 22 agente berri sartu dira, zeinek gaur diplomak jaso baitituzte Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, Euskadiko beste udaltzain batzuekin batera, Udaltzaingorako bigarren LEP bateratuko prestakuntza fasea bete ondoren.

Alkate Gorka Urtaran, Herritarren Segurtasunaren zuzendari Javier Sáez Lanas eta komisario Roberto García Tobalina izan dira diplomak banatzeko ekitaldian; Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Heredia izan da buru ekitaldian.

22 agente horiei oposizio berean lanpostua lortu zuten beste lau gehitu behar zaizkie, zeinak urte hasieratik ari baitira Agirrelandan lanean, beste polizia kidego batzuetakoak izanik gainditua zutelako prestakuntza fasea. Horrenbestez, LEP horri esker 26 agente sartu dira Udaltzaingoan: 6 emakume eta 20 gizon.

Agente berriak bihar joango dira Agirrelandara, eta bertan zuzendariak hartuko ditu; orobat, instalazioak ezagutuko dituzte, eta dotazioko armak zein behar duten materiala emango zaizkie. Abuztuaren 1erako egongo dira prest, eta Andre Maria Zuriaren jaietarako antolaketan hartuko dute parte. Ondoren, irailaren 2ra arteko oporraldiaz gozatu ahalko dute.

Gero, harrera planari ekingo diote, 2 astez. Azkenik, urtebeteko praktikaldia egin beharko dute, tutore batek ebaluatuta, karrerako funtzionario bihurtu aurretik.

Sartu berriak kontatuta, Udaltzaingoaren plantillak 385 agente ditu. Herritarren Segurtasunaren Sailak udaltzain kopurua handitzeko asmoa du, dauden beharrei erantzuteko. Horrekin lotuta, azaroaren 1ean beste 39 agente sartuko dira Arkautiko Akademian, eta 2020ko erdialdera irtengo dira hiriko kaleetara. Izan ere, Udaltzaingorako hirugarren LEP bateratuan hartu dute parte.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:28

Udaltzaingoak argiketa bat abiarazi du, legeak baimentzen duena baino lau aldiz handiagoa den alkoholemia-tasa batez gidatzeagatik 45 urteko emakume bat ikertzeko.

Gertaera horiek bart goizaldera izan dira, patruila batek ikusi egin baitu auto bat ezohiko moduan zihoala, sigi-sagak eginez eta aldameneko erreiaren zati bat okupatuz, Arriagako Atea kalean barrena. Luis Olariaga kalean gelditzeko agindu zioten udaltzainek, eta gidatzen ari zen emakumearekin hizketan hasi zirenean, edari alkoholdunen eraginpean zegoela susmarazten zuten zantzu nabarmenak ikusi zizkioten.

Eginarazi dizkioten probetan, emakumeak 1.02-0.97 miligramo alkoholeko tasa eman du arnastutako aire litro bakoitzeko, eta horrenbestez, Udaltzaingoak izapideak abiarazi ditu Guardiako Epaitegira bidera dezaten.

Zauriturik egon ez den 10 trafiko-istriputan esku hartu du atzo Udaltzaingoak. 25 salaketa izapidetu dituzte eta polizia judizialaren 2 jarduera egin dituzte.

Zuhaitz bat erori da

Arriagako parkean eroritako zuhaitz bat erretiratzera joan ziren atzo suhiltzaileak, eta erortzeko arriskuan zeuden zuhaitz-adar batzuk ere moztu zituzten, baita beste batzuk ere Cadena y Eleta Monsinorearen kalean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:24

 

Aurrekontua % 18 handitu da, urriaren 4tik abenduaren 1era arte 33 ikuskizun eskaintzeko

 

 

 

 

Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia aurkeztu du gaur; urriaren 4tik abenduaren 1era arte iraungo du aurten jaialdiak. Harekin batera Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagasti izan da, erakunde horrek ere laguntzen baitio aurten 44. ediziora iritsi den kultur ekitaldiari.

Antzezte arteekiko topaketak 33 ikuskizun —horietako 9 estreinaldiak— eskainiko ditu, “eta horiekin gure ohiko ezaugarriei eutsiko diegu: abangoardiaren eta nazioarteko sorkuntzaren aldeko apustua, eta bertako sorkuntzari eta hizkuntza eszeniko berriei sostengu irmoa ematea”, azaldu du Estíbaliz Cantok. Haren hitzetan, aurtengo edizioa “ausarta eta arrisku handikoa” da.

Abenduaren 1era arte, nazioarteko 11 proposamen hartuko ditu jaialdiak (Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Kanada, Italia, etab.) eta bertako taldeek ere leku garrantzitsua izango dute, 13 lan aurkeztuko baitituzte.

Hauek dira aurtengo programazioaren alderdi nabarmengarrienak:

  • Nazioarteko sorkuntzaren ikuspegia. Nazioarteko 11 proposamen etorriko dira: antzerki zentro garrantzitsuak, hala nola Royal Shakespeare Company eta Théâtre des Bouffes du Nord (Peter Brook zuzendari duena); konpainia ospetsuak, esaterako, Need Company (Jan Lauwers zuzendari duena) eta Rimini Protokoll (lehen aldiz Euskadin). Beste sortzaile gailen batzuk ere etorriko dira: Marie Chouinard, Chapitô konpainia portugesa, Ballets Jazz Montréal, Claudio Tolcachir, etab.
  • Tokiko antzezte sorkuntzaren zabalkundea. Proyecto Larrua, Colectivo Monstrenko, Sleep Wak Collective, Mono habitado, Zurrunka, Tanttaka eta Kukunka euskal konpainien proposamenak ikusi ahalko dira; azkenak urriaren 3an estreinatuko du lan berria, jaialdiaren 44. edizioa inauguratzeko.
  • Hizkuntza berrien aldeko apustua. Dantzan, nazioarteko lanetan zein JIM Aktual zikloan, non Best of Birmingham Festival-eko lanak eskainiko baitira berriro. Francisco Ruiz de Infante artista gasteiztarrak Hors Champs konpainia frantziarrarekin landutako Carmen // Shakespeare proiektua helduko da hirira, baita ezohiko espazioetarako proposamenak ere, Enred@dos eta Off Lokal ekimenen bitartez.
  • Beste kultur eragile batzuekiko lankidetza. Oraingoan, hauekin aritu da lankidetzan: Gironako Temporada Alta jaialdia, Best of Birmingham Festival, Théâtre des Bouffes du Nord, Princesa de Asturias fundazioa eta Centro Dramático Nacional —harekin batera koordinatu da Peter Brook-en bira—.
  • Familientzako proposamenak. Antzezte arteen geroko audientziak sortzen joateko estrategiaren baitan familia antzerkirako abonamendua nabarmentzen da, zeinak hainbat formatu barne hartzen baititu (dantza, lirika, ikus-entzunezkoak edo txotxongiloak), konpainia handien eskutik, hala nola Gorakada eta Aracaladanza. Haurtxoak proiektuaren beste edizio bat ere egingo da, 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzako lau ikuskizunez osatua.
  • Ikusle aktiboaren eskaera. Antzerkia Zabaltzen atalean publikoarekiko hiru topaketa antolatu dira, antzerki dokumentalari buruzko lantegia eta Carlos Pérez Uralde irrati-antzerkiaren V. lehiaketa.
  • Ospetsuen presentzia. Josep María Pou, Viejo amigo Cicerón lanarekin etorriko dena, edo Luis Bermejo, Mariachis ekarriko duena.

Abonamenduen salmenta irailaren 19an hasiko da; aurtengo edizioak 420.000 euroko aurrekontua du, 2018an baino % 18 gehiago.

Nazioarteko Antzerki Jaialdia

 

 

 

Share

Aurrekoak »