Prentsa Oharren banner

Alkateak eta Euskal Herriko Unibertsitateko erretoreak elkarlanean aritzeko gogoa adierazi dute

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egin duten lehen bileran interes komuneko arloak aztertu dituzte, hala nola enplegua, hiri-mugikortasuna, biodibertsitatea, ondarea eta hizkuntza aniztasuna

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Euskal Herriko Unibertsitateko erretore Nekane Balluerka haurtu du gaur goizean udaletxean. Kudeatzaile Lorea Bilbaok eta Arabako erretoreorde Iván Igartuak ere hartu dute parte bileran, zeinean interes komuneko arloak aztertu baitituzte, hala nola enplegua, hiri-mugikortasuna, biodibertsitatea, ondarea eta hizkuntza aniztasuna.

Bi agintariek Udalaren eta Unibertsitatearen arteko esparru-akordioa sinatzeko konpromisoa hartu dute, bi erakundeek partekatutako erronkak eta elkarrekin sustatu litzaketen ekimenak jasoko duena. “Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko interesa dugu bi aldeetatik. Bat gatoz pentsatzean Unibertsitatearen eta Udalaren arteko loturak estutzea garrantzitsua dela hiriak dituen erronkei erantzuteko garaian, besteak beste, aniztasuna errespetatzea, ongizatea bermatzea, enplegu duina sustatzea eta hiria eraldatu eta modernizatzea, iraunkortasuna irizpide hartuta”, esan du alkateak.

Share