Prentsa Oharren banner

Gizarte Politiken Sailak Kaleko Heziketarako programa zabaldu du, Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako bi hezitzaile gehituta

Gainera, adinekoak garraiatzeko kontratazio-dosierra onetsi du, milioi batean

Peio López de Munainek zuzentzen duen Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Kaleko Heziketarako programako kontratua 2017-2018 ikasturtera luzatzea onetsi du, eta baldintzak aldatzea, Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako beste bi hezitzaile kontratatu ahal izateko.

Izan ere, programak egonkortasuna behar du, eta epe ertainera jardutea, beraz, horri jarraipena ematea komeni da; bestetik, enpresak profesionaltasunez betetzen du bere zeregina, eta Gasteizeko kaleetan arrisku egoeran dauden gazteengan emaitza positiboak lortu dira, jakina denez.

Bestetik, hasierako baldintza-agiriak horretarako bide ematen duenez, kontratuaren baldintzaren bat aldatuko da, jarduera Zabalganeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura zabaltzeko,  beste bi hezitzaile kontratatuta. Horrenbestez, Kaleko Heziketarako udal programaren urteko kostua 1.033.097,65 euro izango da.

 

Adinekoen garraioa

Tokiko Gobernu Batzarrak, halaber, adinekoak beren etxeetatik adinekoen zerbitzuetara eta alderantziz eramateko zerbitzua kontratatzeko dosierra onetsi du, 1.051.214 euroan. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta beste bi urtez luzatu ahalko da.

Share