Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2019 12:06

Andre Maria Zuriaren jaien ondoren, Gasteizko Udalak hainbat kaletako zoladura sendotu eta zuloak betetzeko lanei ekingo die, ohi bezala, 180.000 euroko inbertsioa eginez. Gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak kontratuaren lehiaketa, Arabako hiriburuko kaleen egoera hobetzearren.

 

Aurten leku hauetan egingo dira lanak:

– Zadorra hiribidea

– Oto hiribidea

– Ramiro de Maeztu – Domingo Beltran.

– Gorbea kalea

– Zumabide kalea

– Beato Tomas de Zumarraga Ramiro de Meztu eta Gorbea artean.

– Armentiako bidea

– Jacinto Benavente kalea (trenbidearen pasalekuan)

– Las Arenas kalea

– Santiago hiribidea (Herrandarren eta Bake kalearen artean)

– Adriano VI, 17

– Honduras eta Venezuela (autobus geltokia)

– Osasun iturria kalea, 5.

Andre Maria Zuriaren jaien ostean, urtero bezala, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak zoladura sendotu eta zuloak betetzeko ohiko lanak egingo ditu hiriko kaleetan. Horrelako lanek enbarazu sortzen dute, eta horrexegatik egiten dira aipatutako egunetan.

Share