Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2019 12:38

Tokiko Gobernu Batzarrak Arabako Abokatuen Elkargorekiko hitzarmena sinatzea onetsi du, adinekoei aholkularitza juridikoa eskaintzen jarrai dezan.

Duela bi urte sortu zuen Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak doako udal zerbitzu hori, eta 400 pertsonak baino gehiagok erabili dute orain arte. 55 urtetik gorakoek, familia zaintzaileek eta gizarte zerbitzuetako profesionalek —lanbideko zereginetan ari direla— balia dezakete.

aholkularitza juridikoa emateaz gain, hainbat gairi buruzko informazio hitzaldi eta solasaldiak antolatzen dituzte: kontsumitzaileen eskubideak, irisgarritasuna, kaleratzeak, pentsioak, testamentuak, etab.

2019an, Udalak 10.000 € jarriko ditu aholkularitza juridikorako.

Bestetik,  IRSE-EBI elkarteak 30.000 € jasoko ditu beste hitzarmen baten bidez, gizartetik baztertuta dauden edo horren arriskua duten pertsonak gizarteratzeko hainbat jarduera garatzeko.

Programak ekintza hauek jasotzen ditu:

  • Lanean hasi aurreko prestakuntza-ikastaroa, logistikoari buruzkoa.
  • Gizarteratu lantegietan egindako produktuen erakusketa solidarioak, programa zabaltzeko eta parte-hartzaileen lana ikusarazteko.
  • Gizarteratu lantegiekiko lankidetza, “Invisibilidad Revelada” erakusketaren inaugurazioarekin lotuta ostalaritza ekitaldi bat antolatu eta gauzatzeko.

Beste hitzarmen batzuk

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura berean Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren beste lau hitzarmen onetsi dira:

Adsis fundazioarekiko hitzarmena (11.180 €), adinekoei laguntzeko San Prudentzio zentro integralean Bestalde programa gauzatzeko, uztailaren 1etik 9ra eta abenduaren 22tik 24ra. Programaren bidez, Zaballa eta Basauriko kartzeletako presoek jarduerak partekatzen dituzte egoitzan dauden adinekoekin.

Garenok elkartearekiko hitzarmena (11.780 €), haurren eta nerabeen eskubideei buruzko zabalkunde eta sentsibilizazio jarduerak egiteko.

Gizarte Laneko Diplomatuen Elkargo Ofizialarekiko hitzarmena (10.000 €), zabalkunde eta prestakuntza jarduerak burutzeko.

“Buenas Noticias” elkartearekiko hitzarmena (10.335 €), adinekoentzako aisialdirako proiektu bat garatzeko.

 

 

 

Share