Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2019 12:15

Udaltzaingoaren Agenteek 20 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo, ezarritako zigorra hautsi izanaren delituaren ustezko egile gisa.

092 zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen arrebarenganako urruntze-agindua zuen pertsona bat arrebaren etxeko txirrina jotzen aritu zela. Patruila bat toki horretara hurbildu eta, biktimarekin elkarrizketatu ondoren, etxebizitzatik oso hurbil dagoen lokal batean aurkitu zuten gizonezkoa. Urruntze-agindua indarrean zegoela baieztatu ondoren, udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa. Gaur epailearen esku geratuko da.

Udaltzainek 10 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik; 20 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 10 jarduera burutu zituzten.

Deskuiduak kontrolatzeko kanpaina

Udaltzaingoak trafiko-kanpaina berezi bat egingo du datorren astean, zirkulazioan deskuiduak eta arreta galtzea eragiten duten tresna eta aparatuen erabilera kontrolatzeko helburuarekin. Gidatzen den bitartean, musika-entzungailuak jantzita eraman, GPS gailuak arduragabeki erabili eta, nagusiki, “esku librerik” gabeko telefonia mugikorreko gailuak erabiltzen dituzten jokabideak zainduko ditu.

Bide Segurtasunaren 2018-2023 Udal Plan Estrategikoan aurreikusitako zaintza eta kontroleko ekintzen barruan sartzen da kanpaina hau.

Landare-hondakinak erretzea

Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten atzo, N-102 errepidearen ondoan, landare-hondakinen erreketa bat itzaltzeko, ez zeukalako horretarako beharrezko baimenik.

Share