Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 ekaina 2019 10:34

Tokiko Gobernu Batzarrak SEADen Lagunen Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du gaur, 2019an proiektuak gara ditzan; Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak 320.000 euro bideratuko ditu horretara.

Saharako herriarekin elkartasunaren, giza eskubideen eta garapenerako lankidetzaren alorretan diharduen gobernuz kanpoko erakunde horrek zazpi programa jarriko ditu martxan Udalaren laguntzarekin:

  • Erizaintzako eskolari laguntza ematea: 45.475 €.
  • Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari laguntzea; Ahalduntze Eskola: 5.604 €.
  • Elikadura- eta nutrizio-segurtasuna hobetzea: 161.143 €.
  • Aisialdiko eta denbora libreko prestakuntza: 36.251 €.
  • Zerbitzu publikoetako pizgarrien sistemari laguntzea: 15.000 €.
  • Sentsibilizazioa: zinema sahararraren zabalkundea eta promozioa: 12.125 €.
  • Saharako Herriari Elkartasuna eta Laguntza emateko Europako Konferentzia antolatzea: 22.000 €.

Zuzkidura horiei 22.000 euroko beste bat gehitu zaie, programen zeharkako kostuak ordaintzeko.

Berriki, SEADek udal gobernuaren laguntza izan du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseilura (Geneva) joateko, “Arrail bat harresian” ikerketa kolektiboa eta “Un agujero en el muro” animaziozko film laburra aurkeztera; udalaren Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak sostengua eman die bi ekimen horiei, Mendebaldeko Saharan saharar biztanleek jasaten dituzten eskubide-urraketak (lanerako, hezkuntzarako eta osasunerako eskubideak) ezagutarazteko.

Setem-ekiko hitzarmena

Tokiko Gobernu Batzarraren bileran, halaber, Setem-Hego Haizea GGKErekiko lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi da, boluntarioak prestatzeko programaren barruan “Kontsumo arduratsu eta eraldatzailerako eskola” egiteko. Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak 25.000 euro jarriko ditu jarduera hori garatzeko.

Share