Prentsa Oharren banner

Vitoria-Gasteiz, Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren alde, 5.000 eurorekin

Tokiko Gobernu Batzarrak ZAS! elkartearekin hitzarmena onartu du gaur. Gasteizko Udalak bere gain hartzen du ZAS! elkarteari 5.000 €-ko dirulaguntza emateko konpromisoa, proiektua antolatu eta garatzearekin zuzenean loturiko gastuak finantzatzeko.

Gasteizko Udalak Bizikidetza eta Aniztasun Planaren bitartez garatzen du kulturartekotasunaren alorreko politika, eta plan horren helburuen artean Aniztasunean bizikidetzeko baliabideak sortzea eta Zurrumurruan kontrako estrategia abiaraztea daude.

ZAS! Elkartea irabazi-asmorik gabeko gabeko erakundea da, euskal lurralde-eremuan diharduena, eta helburu hauek dituena:

 

  • Sentsibilizazio sozialeko estrategia global bat garatzea, bazterkeria eta xenofobia saihesteko, bizikidetza hobetzeko eta kultur aniztasunaren gaitasunak aprobetxatu ahal izateko.
  • Kulturartekotasunaren eta arrazakeriaren aurkako joeraren balioak eta berezko balioak sustatu eta hedatzea.
  • Agenda politikoan eta sozialean eragite, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioari aurre hartzea gizartearen helburu kolektibo oso garrantzitsua dela onartu dadin.
  • Pentsamolde kritikoa sustatzea gure testuinguru sozioekonomikoa eta soziala baldintzatzen dituzten egiturazko eta boterezko faktoreei buruz.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko zurrumurruen kontrako esperientzien eragin soziala hedatu eta biderkatzeko bide bat sustatzea.
  • Lan-esperientzia konpartitu eta koordinatu sortzea, berebiziko garrantzia emanez prestakuntza-prozesuen, dokumentazioaren eta ezagutzarako materialen diseinuari, eta aurreiritzi eta estereotipoen aurkako egintza-katalogo bat garatzea sarearen esparruan, gero interesa luketen entitate eta erakunde guztiei eskaini ahal izateko.
  • Entitate, erakunde eta banakako pertsona ugariren ahalduntzea sustatzea, lurraldearekiko lotutako politika publiko bat garatuaz eta zenbait mailatako plataforma sozial kooperatibo bat eraikiaz.
  • Bazterkeriaren eta xenofobiaren prebentzioko eta horien kontrako borrokako praktika egokien topagunea izatea, praktika egoki horien ezagutarazi, aztertu eta trukatu daitezen.

Zurrumurruen kontrako udal estrategia

Share