Prentsa Oharren banner

Genero-indarkeriagatik atxilotua

Udaltzainek 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo genero-indarkeriarekin lotuta.

Asteleheneko 14:00ak inguruan, Gasteizko Udaltzaingoak Abetxukoko taberna batetik abisua jaso zuen emakume batek bere etxean erasoa jasan zuela esanez. Patruila ustezko biktimarekin elkarrizketatu ostean, berekin batera bizi zen gizonezkoa atxilotu zuten genero-indarkeriarekin lotutako lesio eta mehatxuen delituarekin lotuta. Gaur goizean, epailearen esku geratu da. 

 

Autoritate-agenteen aurkako atentatua

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo autoritate-agenteen aurka eraso egiteagatik.

Asteleheneko 17:00ak inguruan, uniformea jantzita patruilako lanak egiten ari zen patruila batek Eulegio Serdan kaleko noranzkoan Andagoia plazan abiadura handian zirkulatzen ari zen patin elektriko batean zihoan gizonezko bat ikusi zuen. Geldiarazi eta identifikatu ostean, udaltzainek marihuanaren usain handia sumatu zuten eta, ondorioz, gizonezkoa erregistratu zuten. Behin eta berriro uko egin zion horri gizonezkoak eta udaltzainetako bati objektu bat bota eta haren masailean jo zuen. Horregatik, gizonezkoa geldiarazi ostean, 17:30 inguruan, gizonezkoa atxilotu zuten. Aitorpena hartu ostean, aske utzi zuten.

Share

Bihar hasiko dira zoladura hobetzeko lanak Euskal Herria bulebarrean

  • Hori dela eta, noranzko bakoitzean zirkulazio-bide bakarra erabili ahalko da, eta aldi batez itxiko dira Donostia kalerako eta Don Bela Kondearen kalerako sarbideak

 

Bihar, abuztuak 18 (asteazkena), hasiko dira Euskal Herria bulebarra asfaltatzeko lanak. Berez, kilometro erdi baino gehixeago hartuko dute lanek, autobus-geltokiaren aurreko oinezkoentzako pasabidetik Wellingtongo Dukearen kalearekiko bidegurutzeko biribilguneraino. Inguruko ibilgailuen trafikoan ahalik eta eragin txikiena sortzearren aukeratu dira egun hauek. Eraberritzeko lanak abuztuaren 27an (ostirala) burutuko dira, baina gehiena lehenago ere amaitzea aurreikusi da.

Obrak direla eta, Euskal Herria bulebarreko noranzko bakoitzean zirkulazio-bide bakarra erabili ahalko da. Aipatutako kaletik trafikoa Donostia kalera eta Don Bela Kondearen kalera bideratzen duen biribilguneko lanak izango dira gakoetako bat. Izan ere, kale horietarako sarbideak itxi beharko dira datorren ostiralean, abuztuak 20, biribilgunea berriro asfaltatzearren. Trafikoaren eteteak hiru ordu inguru irautea aurreikusi da, eta ordezko sarbideak egokituko dira bai autobus-geltokira bai Eusko Jaurlaritzaren egoitzara eta Rafael Alberti kalera.

Hartara, ostiralean bertan amaituko dira lanen zatirik zailena. Obrek ez dute eraginik izango TUVISAren 2. lineako geltokietan, ingurutik igarotzen baita.

 

Share