Prentsa Oharren banner

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak BEIri buruzko informazio kanpaina bati ekingo dio irailean, foiletoak banatuta eta herritarrekin bilduta

Gasteizko Udalaren Mugikortasunaren eta espazio publikoaren Sailak Autobus Elektriko Inteligenteari buruzko informazio kanpaina bati ekingo dio irailean. Ekimenaren xedeak dira herritarrei lehen eskutik BEIren ezaugarri zein abantailen berri ematea, herritarren zalantzak argitzea, eta euren iradokizunak jasotzea.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok gaur goizean azaldu duenez, Udaleko langileak eta zinegotziak berak bilerak izango dituzte herritar interesatuekin irailetik aurrera. “Egutegi bat osatuko dugu auzo-elkarteekin, BEIren ibilbidean dauden enpresetako langileekin, adinekoekin, era guztietako elkarteekin, eta abarrekin… Xedeak proiektuaren gorabehera eta xehetasunak azaltzen jarraitzea, eta herritarrek egin nahi dizkiguten ekarpen guztiak jasotzea dira”. Autobus elektrikoak 14 auzo batuko ditu, 2. linea baliatuta, eta goi-mailako teknologiadun 13 ibilgailu elektriko berriren bitartez. Maiztasuna hobetuko du, eta garraiobide iraungarri, berritzaile eta segurua izango da, edonork erabiltzeko modukoa. Udalak 9,1 milioi inbertituko ditu proiektuan.

Gaur goizeko saion, zinegotziak bileretan banatuko diren esku-orriak eta foiletoen diseinua erakutsi du, eta gaineratu du uda pasa berritan gasteiztarren postontzietan banatuko direla. Agiri oso grafiko eta erraz ulertzekoak dira, zeinetan sartu baita informazio lagungarria BEIren erabiltzaileentzako, ea baita oinezko, ibilgailu-gidari eta txirrindularientzat ere. “Egoki iruditu zaigu BEIren abantailak azaltzea eta hura erabiltzeko informazio lagungarria banatzea, bai eta mezu bat helaraztea agian garraiobide hau erabiltzeko aukera pentsatu er ez duten pertsonei”, esan du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotziak.

Halaber, Raimundo Ruiz de Escudero azaldu du elkarte edo kolektiboren batek BEIri buruzko bilera horietan parte hartu nahi badu, ez duelahttps://bei.eus/eu/ webguneko formularioa bete eta Udalari eskatzea baino.

 

 

 

 

 

Share

Bertan behera geratu da Dantza Plazan

Bihar (abuztuak 3, asteartea) egitekoa zen Dantza Plazan jarduera bertan behera geratu da, pandemiaren datuen bilakaera ikusita.

Santa Maria plazan egitekoa zen, 20:00etan.

Udalaren webgunean kontsultatu daiteke datozen egunetarako kultur programazio eguneratua.

Share

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzaingoko agenteek atzo 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ustez bikotekideari eraso egin izanaren delituagatik.

Herritar batek 05:30ean egindako dei baten arabera, emakume bat laguntza eske ari zen Molinuevo parkean. Bertaratu ziren agenteek bakarrik topatu zuten, oinez eta negarrez. Biktimak azaldu zien bikotekideak eraso egin ziola. Lekukoak gertatutakoa berretsi zuen. Ustezko erasotzailearen inguruan emandako deskribapenari esker, beste patruila batek handik gertu topatu ahal izan zuen eta atxilotu egin zuen. Atzo utzi zuten epailearen esku.

Udaltzainen aurkako atentatua

Udaltzaingoak ostiralean 29 urteko gizonezko bat atzeman zuen erresistentzia eta agenteen aurkako atentatu-delituaren ustezko egilea izateagatik.

Gertakariak 16:00etan gertatu ziren: 092ra egindako dei batek Badaia kaleko ostalaritza-establezimendu batean poliziaren presentzia eskatu zuen. Bertan, gizonezko bat bezeroak molestatzen ari zen eta ez zeraman nahitaezko musukorik.

Esku hartu zuen patruilak, identifikatu ostean, azaleko miaketa egin zion. Une horretan, agenteak iraintzen hasi zen eta erresistentzia aktiboa agertu zuen. Une batean, agenteetako baten aurka eraso egin zuen, eta ondorioz, atxilotu egin zuten.

Errekisitoria judiziala

Udaltzainek atzo 35 urteko emakume bat atxilotu zuten, hura bilatzeko, atxilotzeko eta Huescako epaitegian aurkezteko errekisitoria judiziala zuelako.

Alkohola eta droga kontrolatzeko kanpaina

Abuztuaren 2tik 10era arte, hilabete honetako asteburuetan, Udaltzaingoak gidatzeko garaian eragina duten eta istripuak izateko arriskua areagotzen duten alkoholaren, drogen eta beste substantzia estupefaziente batzuen kontsumoa kontrolatzera zuzendutako zirkulazioko kanpaina berezia garatuko du.

Kanpaina hori 2018-2023 Bide Segurtasuneko Udal Plan Estrategikoan jasotako zaintza- eta kontrol-ekintzen baitan sartu behar da. Euskadiko bide publikoetan haiei lotutako lesio eta istripu tasa murriztea, eta ondorioz, bideko segurtasuna bermatzea da haren oinarrizko helburua.

Udaltzainek gidariei gogorarazi nahi diete, gainera, bidaia luzeetan gutxienez bi orduz behin atseden hartu behar dela; ezarritako abiadura-mugak errespetatu behar direla; segurtasun-uhala eta kaskoak erabili  behar direla eta komeni dela otordu oparoak saihestea.

Era berean, opor-lekuetan egiten diren bidaia laburretan kontuz gidatzeko eskatu du, bidaia horietan izaten baitira istripu-kontzentrazio handienak.

.

 

 

Share

IGIko kontseilua  (2021-08-03)

Honekin batera bidaltzen dizkizut 2021ko abuztuaren 03an, 10:00ean, egitekoa den IGIko kontseilua sozietatearen aparteko bilkura deialdia eta gai-zerrenda. Bideokonferentzia bilera.

IGIko kontseilua 2021-08-03

Share