Prentsa Oharren banner

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean bikotekidearen aurkako eraso delituaren ustezko egilea zelakoan.

Guztia San Martin auzoko etxebizitza batean gertatu zen.  Bertaratu zen patruilak bi alderdien bertsioak entzun eta zituzten lesioak ikusi ostean, gizonezkoa atxilotu eta atzo bertan epailearen aurrean jarri zuten.

 

Agindu-haustea

Udaltzainek larunbatean 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriarekin lotutako babeseko arau bat hautsi izanaren ustezko egilea zelakoan.

Gizonezkoa Herrandarren kalean topatu zuten, hankan zauri batekin. Zauria gertuko lonja bateko obra batzuetan egin zuela esan zuen. Lokal hartan topatu zuten udaltzainek emakumea ezkutatuta. Identifikatu ostean, udaltzainek egiaztatu zuten gizonezkoarekiko babes-agindua zuela.

Bien adierazpenetan zeuden inkongruentziak zirela eta, gizonezkoa arreta eman zioten ospitalean atxilotu zuten.

Share

Ia 6.500 pertsonak gozatu dute Principal antzokiko udako programazioaz

“Asesinos todos” lanak, Carlos Soberarekin, hiru saioak bete zituen

 

Principal antzokiko udako programazioak 6.455 pertsonaren asistentzia izan du, hau da, % 78,1eko batez besteko okupazioa izan da uztailaren 14tik abuztuaren 8ra bitartean eskaini diren 11 ikuskizunetan. Komedia eta musika izan dira nagusi aste horietan.

“Asesinos todos” komediak —Carlos Sobera zen protagonista, Elisa Matilla, Neus Asensi eta Angel Pardorekin batera— hiru saioak (400 leku saioko) bete zituen, eta denboraldiko arrakastatsuena gertatu da.

Programazioari amaiera eman zion lanak ere —Loles León aktore ezagunaren “Una noche con ella”— ikusle ugari bildu zituen. Orotara 1.046 pertsona erakarri zituen lan horrek ehun urtetik gora duen antzokira, eta % 87,5eko okupazioa lortu zuen.

Jorge Javier Vázquezen “Desmontando a Séneca” lanak hartu du egun gehien, 5 saio egin baititu. Orotara 1.473 pertsona hurbildu ziren telebista-aurkezle ospetsua ikustera, % 74ko asistentziarekin.

María Castroren “La Coartada” antzezlanak, berriz, edukieraren % 64 bete zuen. Guztira, 766 pertsonak ikusi zituzten hiru funtzioak.

 

Beste proposamen batzuk  

Gasteizko Jazzaldiaren barruan bost kontzertu eskaini ziren uztailaren 14tik 18ra bitartean; 1.383 entzule izan ziren, hau da, % 78ko okupazioa.

Uztailaren 23an, Mikel Urdangarinek eta haren taldeak Izurdeen Lekua izeneko kontzertua eskaini zuten; 223 sarrera saldu ziren, eta okupazioa % 56 izan zen.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak, azkenik, uztailaren 26an jo zuen; 326 pertsona bildu ziren kontzertuan, % 70eko okupazioarekin.

Share