Prentsa Oharren banner

Genero-indarkeriagatik bi atxilotu

Udaltzainek bi lagun atxilotu dituzte azken orduotan genero-indarkeriarekin lotuta.

Lehen atxiloketa atzo goizean gertatu zen; kasu hartan, 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bere bikotekidearen aurkako eraso delituaren ustezko egilea izateagatik.

Guztia 09:00etatik minutu batzuk igaro zirenean gertatu zen Sansomendi auzoko etxebizitza batean, bikote baten artean eztabaida gogorra izan ondoren. Gizonezkoak eraso egin izana ukatu zuen hasieran, baina biktimaren seme-alabetako batek gertakariak baieztatu zituen. Hala, lekukotzak eta emakumeak zituen lesioak ikusi ostean, ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten. Gaur jarriko dute epailearen esku.

Arratsaldean, udaltzainek 31 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten bikotekideari eragindako eraso delituaren ustez egile gisa. Gertakari hura ere Sansomendin gertatu zen. Guztia etxebizitza batean gertatu zen eta biktima lan egiten duen ostalaritzako establezimendu batean babestu zen. Haren nagusia izan zen udaltzainei guztiaren berri eman ziena eta emakumeak eztabaida gogor batean gizonak eraso egin ziola kontatu zien.

Emandako deskribapenari esker, beste patruila batek gizonezkoa inguruan topatu zuen eta lekukoaren eta gainerakoen azalpenak entzun ostean, atxilotu egin zuten. Gaur goizean geratuko da epailearen esku.

 

Autoritate-agentearen aurkako atentatuak 

50 urteko gizonezko bat eta 21 urteko gazte bat atxilotu zituzten atzo autoritate-agenteen aurka eraso egiteagatik.

Lehenengoa Gurutze Zuriko kaleko ostalaritza-establezimendu batean atxilotu zuten, gainerako bezeroak iraintzen eta oihuka ari zelako. Udaltzainak bertaratu zirenean, udaltzain baten aurka eraso egin eta besaurrean lesioak eragin zizkion. Ondorioz, menderatu eta atxilotu egin zuten.

Geroxeago, Udaltzaingoak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Lakua-Arriagako parkourrean borroka bat izan ostean. Identifikatzeari uko egin zion eta han zeuden beste batzuei udaltzainen lana oztopatzeko eskatu zien. Gainera, udaltzainetako baten aurka egin zuen eta, ondorioz, atxilotu egin zuten.

 

Diligentzia judizialak

Udaltzaingoak zuhurtziagabetasun larriarekin lotutako lesio delituagatik diligentziak bideratu ditu epaitegira. Horietan, uztailaren 17an, Heraclio Fournier kalean, patinete elektriko batekin adingabe bat harrapatu zuen 34 urteko gizonezko bat ikertu dute.

Gidariari alkoholemiako derrigorrezko probak egin zizkioten eta horietan botatako aire litro bakoitzeko 0,64-0,59 miligramo alkoholeko emaitza izan zuen.

Horren harira, Udaltzaingoak gogorarazi du mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek ezin dutela espaloi edo oinezkoen gune gainetan zirkulatu. Bestalde, debekatuta dago gidariek telefono mugikorra edo aurikularrak erabiltzen dituzten bitartean zirkulatzea edo alkohola, drogak edo substantzia estupefazienteak hartzea. Horrekin lotuta, txirrindulariak bezalaxe, substantzia horiek detektatzeko probak egitera behartuta daude.

 

Istripua A-1ean

Gaur goizean, 06:25ean, suhiltzaileek A-1 errepidean istripua jasan duen kamioilari bat erreskatatzen lagundu behar izan dute. Kamioiak erdibitzaile baten eta zubi baten zutabearen aurka talka egin du.  PSISZko langileek gidaria ateratzeko lan egin behar izan dute, ibilgailuaren kabinan harrapatuta geratu baita.

 

Share