Prentsa Oharren banner

Bi gazte atxilotuta larderia erabiliz egindako lapurreta dela eta

Udaltzainek 22 eta 18 urteko bi gazte atxilotu zituzten atzo Zaramaga kaleko saltoki batean indarkeriaz egindako lapurreta delituaren ustezko egileak izateagatik.

Gertakariak 17:00etatik minutu batzuk igaro zirenean jazo ziren. Segurtasun-zaindariak atzetik joan eta harrapatu egin zituzten hainbat arropa ebatsi ostean. Ondoren, zaindarietako bati eraso egin ostean, ihes egin zuten.

Harrapatutakoa berreskuratu ostean, udaltzainek lehen gaztea atxilotu zuten larderia erabiliz lapurreta egin izanagatik, eta bigarrena epaitegiaren jakinarazpena bidali ahal izateko bizileku ezagunik ez zuelako.

Atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte gaur.

Motorren kontrol-kanpaina

Udaltzaingoak motozikletak eta ziklomotorrak kontrolatzeko zirkulazioko kanpaina berezia jarri du abian.

Irailaren 5era arte, udaltzainek egiaztatuko dute ibilgailu horiek IATa gaindituta dutela eta ez dutela arriskua eragin dezaketen gabezia teknikorik. Bereziki, ziklomotorren kasuan, ihes-hodietan eta potentzian egindako aldaketak detektatuko dituzte.

Gidariek kaskoa behar bezala erabiltzen dutela ere zainduko dute.

Sutea sukalde batean

Suhiltzaileek Iruña-Veleia kaleko etxebizitza bateko sukaldean piztutako sua itzaltzen lagundu behar izan zuten atzo. Suak altzarietan eta ke-kanpaian izan zuen eragina.

Share