Prentsa Oharren banner

Atxilotua gurasoei mehatxu egiteagatik eta udaltzainei oldartzeagatik

Udaltzainek atzo 19 urteko gazte bat atxilotu zuten gurasoei heriotza-mehatxuak eta bertaratu ziren udaltzainen aurka eraso egiteagatik.

Guztia 17:30ean gertatu zen Sansomendi auzoko etxebizitza batean. Bertan, bikote batek semearekin eztabaida izan zuen eta semeak aitarekin borroka egin eta amari heriotza-mehatxuak egin zizkion. Ondoren, presaka, etxetik alde egin zuen.

Udaltzain batek ibilgailu baten atzean ezkutatuta topatu zuen eta, ustekabean atzeman ostean, ihes egiten saiatu zen. Une hartan, udaltzainen aurka eraso egin zuen eta, ondorioz, atxilotu egin zuten.

Atxilotua epailearen aurrera eramango dute.

Lapurreta ibilgailu batean eta kalteak

Udaltzainek ostiralean 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Baia Ibaiaren kalean aparkatuta zegoen ibilgailu baten barruan kalteak eta lapurreta egitearen delituaren ustezko egilea zelako.

Emakume batek identifikatu zuen gertaeren egilea eta topatu eta atxilotu egin zuten.

Borroka lesioekin

Bestalde, Udaltzaingoak 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiralean beste gizonezko batekin izandako borrokan eragindako lesio delituaren ustezko egilea izateagatik. Beste gizonezkoak anbulantzia baten laguntza jaso behar izan zuen aurpegian eta esku batean zauriak zituelako.

Salvador kaleko ostalaritzako establezimendu batean gertatu zen erasoa.

Ondoren, epailearen esku utzi zuten.

Share

Udal Bandak Iradier Arenan joko du datorren igandean, FesTValari amaiera emateko

Kultura Biziaren webgunean eros daitezke sarrerak

 

Gasteizko Udal Musika Bandak itxiko du FesTValaren 2021eko edizioa, irailaren 5ean (igandea). Oso kontzertu berezia proposatuko dute horretarako, ‘Un concierto fuera de serie’ izenekoa, zeinean Gasteizko musikariek telebistarekin lotura handia duten piezak joko baitituzte.

12:30ean hasiko da emanaldia, Iradier Arenan, Udal Bandaren zuzendari Luis Orduñaren gidaritzapean, eta FesTValaren zuzendari Joseba Fiestrasek aurkezturik.

“Udal Bandak FesTValaren barruan jotzen duen lehen aldia da, eta lankidetza honek ilusio handia egin digu. Zinema eta telebistarako musika beti agertu ohi da gure errepertorioan, adin guztietako publikoaren gustukoa baita”, azaldu du Luis Orduñak.

Datorren igandeko egitaraua, batetik, telebistako familiei eskainiko zaie, hala nola ‘La familia Addams’, ‘Los Simpsons’ eta ‘Padre de familia’, eta bestetik, telebistako ekoizpen handiei, ‘Star Trek‘ eta ‘Juego de Tronos‘ telesailei, zehazki; askotan erabilitako melodiak ere (‘Spanish Flea’ eta ‘Peter Gunn’) joko dituzte.

Telebistarako musika landu duten bertako konpositoreak ere gogoratuko ditu Bandak, Carmelo Bernaolaren ‘Banda sonora de una generación’ bilduma eta Bingen Mendizabalek ‘La Regenta’ telesailerako konposatutako balsa eta polka joz.

Iradier Arenarako sarrerak Kultura Biziaren webgunean *(esteka jarri) eros daitezke dagoeneko: pistakoek 6 euro balio dute, eta harmailetakoek, 5 euro.

Gasteizko Telebista Jaialdia abuztuaren 31tik irailaren 5era bitartean egingo da. Kontzertuaz gain, programa zabala antolatu da: denboraldiko telesail nabarmengarrienen eta telebista-kateen programa berrien aurkezpenak, proiekzioak, omenaldiak, hedabideetako profesionalen mahai-inguruak, lan-jardunaldiak, telebista eta irrati lantegiak kalean, eta zuzeneko saioak.

Informazio gehiago

 

 

Share