Prentsa Oharren banner

Asteburuko aurreikuspenak

Larunbata, abuztuak 7

  • Raimundo Ruiz Escudero zinegotzia Herri Kirolak ikusten izango da Landatxon, 12:00etan.

 

Igandea, abuztuak 8

  • Miren Fernandez de Landa zinegotzia Emakumeen I. Masters Gasteiz pilota txapelketan izango da 19:00etan, Ogeta pilotalekuan.
Share

Hiru atxilotu lapurreta egiteagatik

Udaltzainek 37 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Foru kaleko merkataritza-establezimendu batean indarkeriaz egindako lapurreta-delituaren ustezko egilea izateagatik.

Zenbait lekukoren arabera, produktu batzuk lapurtu ondoren, lokaletik ihes egiten saiatu zen. Une horretan langile batek gelditzeko eskatu zion eta bien artean borroka hasi zuten. Bi bezerok lagundu zioten langileari ustezko lapurra atxikitzen udaltzaingoaren patruila iritsi arte.

Langileak zituen lesioak ikusita, eta langileak berak eta lekukoek emandako azalpenak entzunda, udaltzainek ustezko lapurra atxilotu egin zuten.

Udaltzainek atzo goizaldean 30 eta 31 urteko bi gizonezko ere atxilotu zituzten, Paraguai kaleko lokal batean indarkeriaz egindako lapurreta-delituaren ustezko egile izateagatik. Bonbona bat lapurtu zuten.

Istripu ikusgarria

Udaltzainak atzo goizaldean Asturias kalean gertatutako istripua ikertzen ari dira. Turismo bat, aparkatuta zeuden sei ibilgailurekin talka egin ostean, irauli egin zen. Gidaria, 29 urteko emakumea, ez zen zauritu, eta ikerketapean dago bideko segurtasunaren aurkako delitua egiteagatik, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Botatako arnasarekin nahitaezko alkoholemia proba egiterik izan ez zenez, ospitalean odoleko probak egin zitzaizkion, eta horien emaitzen zain daude.

Abiadura-kontrola

Gaurtik eta abuztuaren 15era arte, Udaltzaingoak zirkulazioko kanpaina berezia egingo du Gasteizko hiri-bideetan ibilgailuen abiadura kontrolatzeko.

Arau-hauste posibleak detektatzeko radar-kontrolak ezarriko dituzte. Arau-hausteek salaketa administratiboak jasoko dituzte eta 110 Km/h-ko abiadura baino gehiagoko abiaduran zirkulatzen dutenak epailearen esku utziko dira.

Kanpaina honek bat egingo du asteartera, hilaren 10era, arte eta abuztuaren 13tik 15era egingo den alkohol eta drogen beste kontrol batekin.

Share