Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 ekaina 2019 10:57

Ariznabarreko futbol-zelaiko belar artifiziala aldatzeko obrak esleitu ditu Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean. Mondo Ibérica enpresa arduratuko da berritze-lanak egiteaz. 152.995 euroko inbertsioa egingo du Udalak, hasiera bateko aurrekontua baino % 44 gutxiago.

16 urtez erabili izan delarik, asko erabili ere, egungo zelaia aski hondatuta zegoen. Hortaz, itxura berria erakutsiko du, enpresa esleipendunak belar artifiziala aldatzeko lanak bukatzen dituenean. 90 egun naturaleko epea izango du horretarako.

Ariznabarreko futbol-zelaiak 6.000 m2 inguruko azalera du orotara, eta zelaiak berak, 95 m luze eta 54 m zabal. Belardi artifizial berria azken belaunaldikoa izango da, Udal Administrazioaren Saileko teknikariek Euskadin bisitatu dituzten beste kirol-instalazio batzuetan erabiltzen denaren antzekoa, errendimendua eta mantentzea egokienak direla bermatzearren.

Berritze-lan horiek eginez, Udalak aurrera jarraitzen du Gasteizko kirol-instalazioak hobetzeko planarekin, eta, zehazkiago, futbol-zelaiak hobetzen, Arabako Federazioarekin duela zenbait hilabete lortutako akordioaren ildotik.

Zentzu horretan, kontratazio-fasean daude Adurtzako futbol-zelaiko zorua aldatzeko obrak; izan ere, 1998an instalatu zen, eta Udalaren belar artifizialeko futbol-zelairik zaharrena da.

Share