Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2019 11:27

Montehermoson egingo dira gaur eta bihar, Haria kolektiboak koordinaturik, eta Remedios Zafra, María Ptqk eta Aimar Pérez Galík hartuko dute parte

Gaur aurkeztu dira Montehermoso kulturunean “DESHARITZEA. Testua, enuntziazio-leku” (“DESHILAR. El texto como lugar de enunciación”) izeneko jardunaldiak. Hartara, jarraipena emango zaio iaz kulturuneak HARIA kolektiboarekin (Irati Irulegi, Laura Díez eta Iker Fidalgo) hasitako lankidetzari, zeinaren bitartez artearen ekoizpen garaikideari buruzko hausnarketa-gune bat sortu nahi baita.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Hariako kide Laura Díez e Iker Hidalgok aurkeztu dute jarduera.

Iaz “ARTEA ETA IDAZKUNTZA” topaketa egin zen EHUko Arte Ederretako fakultateak eta Montehermosok erakusketak antolatzeko egiten duten deialdiaren bost urteak oroitzeko katalogoaren aurkezpenarekin lotuta, eta izan zuen arrakasta ikusirik, testuaren eta arte sorkuntzaren arteko harremanean sakontzeko eskatu zion kulturuneak Haria kolektiboari.

 

Gonbit horren emaitza dira gaur eta bihar Montehermoson egitekoak diren “DESHARITZEA. Testua, enuntziazio-leku” jardunaldiak: horien bidez, idazkerari eta haren molde hedatuei buruzko hausnarketa proposatzen da, non jokoan sartzen baitira gorputza, fikzioa, narrazioa eta hizketa.

 

Maria Ptqk, Remedios Zafra eta Aimar Pérez Galí gonbidatu dituzte horretarako, sorkuntza garaikidearen alorrean ezinbesteko izenak baitira.

Zeintzuk dira pentsamendurako eta ekoizpen artistikorako jarrera eta prozesuak gure testuinguruari dagokionez? Harian elkarlotzen eta elkar txirikordatzen diren objektuen batura, nahasketa edo korapilo gisa ulertzen dugu testuingurua, hots, testuinguru konplexu bat, egiteko eta ulertzeko modu ugari eta anitz onartzen dituena. Artea modu bizituan ulertzen dugu, esperientzian, afinitateetan eta intuizioetan oinarrituta. Topaketa honetan zeharkako moldean planteatzen dugu artearen analisia. Desharitzea, kezka konpartitu batzuetan eta narrazio anitzetan oinarrituta, berriro kokatzeko eta berriro elkar aurkitzeko beharra aztertzeko. Elkartrukerako eta elkarrekin pentsatzeko espazioak sortzea, ikuspegi feminista batetik, arteak gaur egun duen lekuari buruz”, azaldu dute Haria kolektibotik.

Programa eta gainerako datuak hemen kontsultatu daitezke: 20190613 deshilar-web_compressed

 

 

Share