Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2019 13:08

Sailak hainbat hitzarmen, babesletza eta dirulaguntza-oinarri onetsi ditu, Azkena Rock jaialdiaren babesletza, besteak beste

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki  du  13.500 euro gehitzea Zuzenak kirol taldearekin sinatutako lankidetza hitzarmenari, zeinaren helburua baita dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako kirol jarduera fisikoak garatu eta sendotzea.

2018ko urriaren 26an egindako bilkuran onetsi zuen Tokiko Batzarrak oraingo hitzarmena, 135.000 euroan. “Herritar oro taldearekin identifikatu izanak, baita aurreko denboraldian ohorezko dibisiora igo izanak ere, gizarte eta hezkuntza kohesioaren eredu positibo hori berretsi dute; ikuspuntu horretatik, eta gertaerak dituen balio erantsia eta garrantzia kontuan hartuta, bere garaian aurrekontuak lantzean aurreikusi ez zen laguntza ekonomikoa gauzatu nahi du Udalak, eta horregatik, 2019rako diru-zuzkidura lortu delarik, hitzarmena handitzea erabaki du“, adierazi du Cantok.

Orobat, Tokiko Gobernu Batzarrak ARF Vitoria-Gasteiz SL enpresarekiko babes kontratua onetsi du, 270.000 euroan, 2019ko Azkena Rock jaialdia egiteko. Hiri ekitaldi handi hori ekainaren 21 eta 22an izango da.

Bestetik, Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Denon Eskola-rekiko hitzarmena onetsi du, ikastetxeetan jarduera fisikoarekin lotutako hezkuntza-proiektuak gara ditzaten;  lanbide heziketa bultzatu eta garatzeko partzuergoari —Dicocesanas-Jesús Obrero Fundazioak (EGIBIDE) bultzatzen du— 175.044,59 euroko transferentzia egitea ere onetsi du.

Azkenik, hezkuntza-premia berezien esparruan inplikatuta dauden elkarteei diruz laguntzeko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ditu Gobernu Batzarrak, eta 19-20 denboraldian udalaren kirol instalazioetan tenis eta padela emateko kontratazio-dosierra abiaraztea.

Lehenaren aurrekontua 19.233,85 euro da, eta bigarrenarena, 78.650 euro.

 

Share