Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdia (2021-03-04)

– Euskadiko Orkestraren Familiarentzako Kontzertuen 23. edizioaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzia; Oriol Roch, Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusia, eta Mikel Cañada, Euskadiko Orkestraren hezkuntza arduraduna.

Eguna: osteguna, martxoak 4.

Ordua: 11:00.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

Share

Hamargarren urteurrena ospatuko du Principal antzokiko Ganbera Zikloak 2021ean

Martxoren 14tik urriaren 17ra 7 kontzertu izango dira Jesús Guridi musika kontserbatorioan .

 

Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak Principal antzokiaren Ganbera Zikloaren beste edizio bat aurkeztu du, Jesús Guridi kontserbatorioarekin lankidetzan. Zikloak 10 urte beteko ditu 2021ean, eta abonamenduko 7 kontzertu eskainiko ditu martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Berrikuntza gisa, aurten igandetan izango dira kontzertuak, 12:00etan.

Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto, zikloaren zuzendari artistiko Carlos Seco, eta ekitaldiaren babesleeletako bat den Laboral Kutxako ordezkari Kepa Koldo Ortiz de Urbina izan dira zikloa aurkezteko prentsaurrekoan.

 Eskerrak eman nahi dizkiegu musika kontserbatorioari, Laboral Kutxari eta zikloko zuzendari Carlos Secori ekimen hau bizirik mantentzen laguntzeagatik, izan ere ekimena kalitateko musikarekiko konpromisoa da eta entzule berrientzako erakargune“ adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Programa

Martxoaren 14an abiaraziko da aurtengo programa, Susana García de Salazar eta Mentxu Pierrugues piano-jotzaileen emanaldiarekin. Apirilaren 11n, Amaia Arrieta sopranoak Carmen Hernández-Sonseca piano-jotzailearekin batera eskainiko duen kontzertuarekin atsegin hartu ahalko da.

Maiatzaren16an, Alberto Itoiz flauta-jotzailearen eta Marion Desjacques arpa-jotzailearen kontzertua izango da; ekainaren 20an, Ander Perrino kontrabaxu-jolea eta Rodrigo Bauzá biolin-jolea arituko dira.

Udazkenean, irailaren 26an, Naiara De la Puente eta Tanguedia Ensemble izango dira Jesús Guridi kontserbatorioko eszenatokian. Amaitzeko, urriaren 3an Zur Boskotea izango da eta, urriaren 17an, Jon Olaberria (oboe) eta Ensemble Diderot.

“Principal Antzokiko Ganbera Zikloak Jesús Guridi kontserbatorioan eskainiko dituen 7 proposamenetan parte hartzera animatzen ditugu gasteiztarrak. Kultura segurua da eta”, azpimarratu du Cantok.

2020an, 875 pertsonak parte hartu zuten Printzipal antzokiaren Ganbera Zikloan, hau da, 2019an baino gutxiago (1.122 pertsona), pandemiaren ondorioz.

 Sarreren salmenta

Gaur hasiko da sarrera-salmenta www.eventbrite.es webgunean. Abonamenduak posta elektronikoz erreserba daitezke –eres.lagunak@gmail.com–, eta kontzertuaren aurreko egunean kontserbatorioan jaso.

Abonamenduaren prezioa 30 euro da; sarrera solteena, 6 euro. 30 urtetik beherako ikasleentzat eta langabetuentzat doakoa izango da.

Argazkiak deskargatzea

Principaleko ganbera zikloa-programazioa

 

 

Share

Gasteizko Udalak herritarrentzako arreta arinduko du, autotramitazio elektronikorako 12 guneren bitartez

Gune horiek herritarrei laguntzeko bulegoetan daude kokatuta, eta bertan errolda-agiriak zuzenean lortu, ordainagiriak ordaindu edo aurrez aurreko arretarako hitzorduak eskatu ahalko dira, leihatilatik igaro beharrik gabe

 

Gasteizko Udalak autotramitazio elektronikorako 12 gune jarri ditu martxan, herritarrek zenbait izapide erraz beren kabuz egiterik izan dezaten: errolda-agiriak lortu, ordainagiriak ordaindu edo aurrez aurreko arretarako hitzordua eskatu.  Autotramitaziorako guneak hiriko herritarrei laguntzeko bulegoetan egongo dira, eta erabiltzeko ordutegi zabala izango dute: hamabi guneetako hamar goizeko 8etatik gaueko 9etara baliatu ahalko dira, etenik gabe; hartara, herritarrek denbora gutxiago itxaron beharko dute arreta jasotzeko.

“Gaurtik aurrera, gasteiztarrek zerbitzu berria dute eskura izapide errazak egiteko, aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe. Berrikuntza horrek herritarrei eskaintzen diegun arreta arintzea ahalbidetuko digu, eta hurbiltasuna eta kalitatea areagotzea”, nabarmendu du Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren zinegotzi Borja Rodríguezek.

Gune horien erabilera erraza da. Esate baterako, errolda-agiria (banakoarena, familiarena edo historikoa) lortzeko, nahikoa da identifikazio-agiria (NANa edo AIZ) gunean zuzenean eskaneatzea. Agiria paperean lortu daiteke, USB memoria batean gorde, edo posta elektronikoko helbide batera bidali. Ordainagiriak ordaintzeko (jardueren izen-emateak, tasak eta zergak zein trafiko-isunak), gailuak dokumentuaren barra-kodea irakurtzen du, eta edozein banku-txartelez ordain daiteke. Herritarrei laguntzeko bulegoetarako hitzordua eskatzeko, berriz, HUT edo ziurtagiri digitala erabil daitezke.

Datozen hilabeteetan, orain udalaren egoitza elektronikoan egin daitezkeen beste izapide batzuk gehitzea aurreikusi du Udalak, hala nola zerga-egiaztagiriak eskuratzea, jardueretan izena ematea, instalazioak erreserbatzea, kontratazio-zerrendak, etab.  Administrazio-izapideak erraztea, eten digitala gainditzen laguntzea eta herritarrei administrazio elektronikoa baliatzeko ahalik eta aukera gehien ematea da helburua.

Kokapena eta ordutegia

Leku hauetako herritarrei laguntzeko bulegoetan daude kokatuta autotramitaziorako guneak: gizarte-etxeak, San Martineko eraikina, Ariznabarreko kiroldegia eta San Antonioko bulegoak. Guneak behar bezala errotulatuta daude, aise identifikatu eta ikusteko moduan, eta sarbide errazeko lekuetan daude jarrita; bulegoak irekita dauden ordutegian erabili ahalko dira. Hain zuzen ere, ordutegia da baliabide horien abantailetako bat, gizarte-etxeetan eta Ariznabarreko kiroldegian jarritako guneak goizeko 8etatik gaueko 9etara baliatu ahalko baitira, etenik gabe. San Martinen eta San Antonion jarritakoak bulegoen ordutegian erabili ahalko dira.

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen lanak

Azken 24 orduotan, zirkulazioko 9 istripu erregistratu dira eta haietako batean, talka dela eta, 5 pertsona zauritu dira

Sute industriala

Suhiltzaileek atzo San Migel Atxakoaren kalean dagoen enpresa bateko plastikozko hondakinak jasotzeko silo batean piztu zen sua itzaltzeko esku hartu behar izan zuten. Suhiltzaileak iritsi zirenerako, industria-enpresako langileek suteari eustea lortuta zuten. Ondorioz, suhiltzaileek eragindako pabilioiak aireztatu eta aireztapeneko hodiak eta eragindako makinak berrikusi zituzten.

Share